GASTU MILITARRA MURRIZTU DEZAGUN, GASTU SOZIALEAN INBERTITU DEZAGUN / Recortemos el gasto militar, invirtamos en gasto social

Gastu Militarren aurrean Mundu mailako Ekintza Eguna

Gastu Militarren aurrean Mundu mailako Ekintza Eguna

GERNIKATIK MUNDURAKOEK GDMAS (Global Day of Action on Military Spending) kanpainarekin bat egiten dugu

http://www.recortemoselgastomilitar.org/euskera.html

Gutxi dezagun gastu militarra, orain inoiz baino argiago!

Ongizatearen Estatua desegiten eta gizarte politikek murrizketa etengabeak jasaten ari diren ingurugiro honetan, militar gastua gutxiagotzeko benetako beharra agerikoa da.

Izan ere, ez du justifikaziorik Estatu españolak 2013 urtean 16.000 milio euro gastu militarrera bideratzea. Ez eta neurrigabeko armada bat mantentzea. Ez eta 700 milioi euro atzerrian buruturiko armada operazioetan gastatzea. Edo, armamentu berrirako (fragata, gudarako hegazkin, helikoptero militar, e.a.), hurrengo urteetarako sortu dituen 32.000 milioi euroko zorra kontutan izanda,
Edo Industria Ministeriotzatik militar industriari arma berrietarako Ikerketa eta Garapenerako kredituak bideratzea (dagoeneko 15.777 milio euro jaso dituzte). Ez eta diru publikoarekin gudan dauden eta Giza Eskubideak urratzen diren herrialdeei armak saltzen dien sektorea sustatzea.

Ezin dugu onartu, herritar guztien oinarrizko beharrak bermatu gabe daudenean, egunero 45,18 milio gastu militarrera bideratzea. Krisi egoera larri honen erdian ezin da aurrekontuaren %4,32a militarismora bideratu (BPGren %1,55) eta osasun eta hezkuntzan murrizketak egin.

Hau guztiagatik, Militar Gastuaren kontrako Ekintza Globalaren Egunean, Estatu espainiarrak gastu sozialaren aurrean gastu militarra lehenestea salatu nahi dugu, gobernua eta partidu politikoak presionatu nahi ditugu beraien lehentasun hauek alda ditzaten eta hiritarrak sentsibilizatu aldarrika dezaten beharrezkoa dela inoiz baino gehiago, gastu militarra gutxiagotzea eta gastu sozialean inbertitzea.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: