8 junio GERNIKAko MUNDUKO ARROZAK ekainaren 8an

mayo 24, 2013

munduko arrozak 2013 mailing

GERNIKA-LUMOko MUNDUKO ARROZAK 2013 -4. EDIZIOA

ASTRA eta BILGUNE SAREAk beste zenbait talde eta lagunekin bat hartuta, honako hau proposatzen dizue: gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapenean, kulturen arteko eta jai giroko gastronomi lehiaketan parte har dezazuen.

Ekimena, ekainak 8, Gernika-Lumoko PASEALEKUAN ospatuko da.

Antolatzaileen esku geratzen da herri bazkarirako mahaiak, aulkiak eta arroza ekologikoa jartzea. Aurreko urteetan izan zuen arrakasta ikusita, gutxi gorabehera zenbatek hartuko duen parte aurretik jakin nahiko genuke; baita lehiaketan parte hartu nahi duten taldeak ere. Horretarako, eman zuen datuak ahalik eta azkarren  ASTRAn, Kultur Etxean edo honako helbidean: gernika.mundukoarrozak@gmail.com

Taldearen izena /Zenbat izango zareten /Kontaktuaren izena / Helbide elektronikoa

Ekainaren 6an bukatzen da apuntatzeko epea.

Beste urtetan bezala zuen parte-hartzearekin antolatuko dugu egunean zehar egingo diren aktibitateak. Aktibitaren bat eskaini nahi izan ezkero argitu zer egin nahi duzuen helbide berean: gernika.mundukoarrozak@gmail.com  

Informazio gehiago Munduko Arrozak web orokorrean http://mundukoarrozak.info/   eta Gernikatik Munduraren blogean https://gernikatikmundura.wordpress.com/

 

munduko arrozak 2013 platerraARROCES DEL MUNDO 2013 en GERNIKA-LUMO -4ª EDICIÓN

ASTRA y la red BILGUNE, junto con otros grupos y personas, os proponemos vuestra participación, en un concurso gastronómico de carácter festivo, intercultural y reivindicativo que tiene al arroz como elemento central.

El evento se celebrará el sábado 8 de junio en el PASEALEKU de Gernika-Lumo.

Desde la organización, se procurará garantizar mesas, sillas y arroz ecológico para la comida popular. Dado el éxito de las ediciones anteriores, este año nos gustaría saber con antelación el número aproximado de personas que piensan asistir, así como las cuadrillas que se apuntan al concurso. Para ello podéis apuntaros cuanto antes con los siguientes datos en esta dirección:  gernika.mundukoarrozak@gmail.com o en ASTRA y Kultur Etxea

El nombre del grupo / Número de personas / Persona de contacto / e.mail

El último día de inscripción será el 6 de junio.

Al igual que en años anteriores contamos con vuestra disponibilidad y participación desinteresada para organizar las actividades que se realizarán a lo largo del día. Si deseáis ofrecer alguna actividad la podéis concretar en la siguiente dirección: gernika.mundukoarrozak@gmail.com

Más información en la web general de Arroces del Mundo http://mundukoarrozak.info/ y en el blog de Gernikatik Mundura https://gernikatikmundura.wordpress.com/

Anuncios

GERNIKA ETA BORROKA ANTIMILITARISTAK. KASKULORE/ GERNIKA Y LAS LUCHAS ANTIMILITARISTAS. UN CASCO Y UNA FLOR.

mayo 5, 2013

3_postal_internet_01-01

2013ko MAIATZAK17, ostirala 17 de MAYO 2013, viernes
Tokia / Lugar: Astra. Gernika Ordua / Hora: 18:00-20:00
Aurkezpena / Presentación: María Oianguren, Gernika Gogoratuz.

• Antimilitarismoa Euskal Herrian. Historia eta indarkeria ezaren aldeko ekintza. Ander Egiguren eta Ignacio Sanz, KEM/MOC. Bilbo.
Antimilitarismo en Euskal Herria. Historia y acción desde la noviolencia.
• Arma Salerosketari buruz Nazioarteko Ituna egiteko kanpaina. Jordi Armadans, Bartzelonako FundiPau (Fundació per la Pau)
erakundearen zuzendaria. Campaña por un Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas.
• Objezio fiskalaren kanpaina bake ekonomiaren alde. Iñaki Uribarrena, Gernikatik Mundura. Campaña de objeción fiscal por una economía de paz

Ordua / Hora: 20:00- 21:00
Zine Foruma / Cine Forum: Euskal Antimilitarismoaren ekintzen bideo bilduma. Recopilación de vídeos de acciones antimilitaristas en Euskal Herria.

KEM/MOCeko kideak Gernikako Bake Musoean Kaskulorea entregatzen

KEM/MOCeko kideak Gernikako Bake Musoean Kaskulorea entregatzen

ZER DA KEM/MOC?

ERAGOZPEN MUGIMENDUA ETA INSUMISIO-KANPAINA (1970-2000)

60. hamarkadaren bukaeran soldadutza derrigorrezkoa denean, Kontzientzia-eragozpenerako eskubidea aldarrikatzeko lehen kanpaldi ezbiolentea antolatu zen. Pepe Beunza lehen kontzientzia-eragozlea izan zen 1971 eta kartzelaratu zuten.1977 urtean KEM-MOC eratzen da eta 79an Gerraren aurkako Nazioarteko Erresistentziaren taldearekin (WRI-IRG) bat egin zuen. KEM-MOCen kideek, Kontzientzia-eragozpenaren Legea ez betetzea eta hark arautzen zuen Ordezko Zerbituzrik (PSS) ez egitea erabaki zuten eta 1989an insumisoen lehen aurkezpen kolektiboa antolatu zuten, eta 1990ean 2.450 insumisotik gora daude. Zigorrak 17 eta 28 hile bitartekoak dira eta Mugimenduak gizartearen erabateko elkartasuna jasotzen du eta armadaren ospe-galtzea gero eta nabarmengoa da. 1997an 130.000 insumisotik gora zeuden. Indar profesionalizatze-prozesua hasten da, eta 1998an derrigorrezko soldadutzaren behinbetiko amaiera iragartzen da. 2001ean Insumiso-kanpaina bukatzen da, baina lan antimilitaristak aurrera egiten dute.

EKINTZA ANTIMILITARISTA EZ BIOLENTOAK (2001-2013)

Jarrera antimilitaristak adierazteko hainbat ekintza antolatzen dira eta desobedientzia zibilaren bidez posible dela gizartearen eraldaketa frogatu nahi da. Azken urteotan bestelako bideak ere jorratu dira: bakerako heziketa, zerga-eragozpena, gastu militarren aurkako eta gizartearen desmilitarizazioaren aldeko kanpianak, instalazio militarren eta armagintza-fabriken aurkako ekintzak, nazioarteko gatazketan inplikazio zuzena… Antimilitariston lana aurrera doa, eta ez da etengo mundo baketsu eta justu bat eraiki bitartean, ez gastu militarrek ezta armadek tokirik izango ez duten mundo bat eraiki bitartean. Horregaitik gaur inoiz baino gehiago, armaden abolizioaren alde lan egiten jarraitzeak sekulako garrantzia du, eta gastu millitarra gastu sozial bihurtu behar dela aldarrikatzen jarraituko dute KEM/MOCeko eta beste talde antimilitaristok.

http://www.sinkuartel.org/

Jordi Armadans-ek Armen salerosketari buruz nazioarteko Tratauen berri ekarriko digu

Jordi Armadans-ek Armen salerosketari buruz nazioarteko Tratauen berri ekarriko digu

JORDI ARMADANS, Director de FundPau y miembro de la Campaña impulsora del proceso CONTROL ARMS, participará también en las jornadas antimilitaristas y de memoria histórica y presentará los logros y debates en torno al Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas– Ver los siguientes artículos:

http://blogs.publico.es/otrasmiradas/672/tratado-sobre-comercio-de-armas-porque-y-para-que/#comments

http://www.eldiario.es/desalambre/armas-mejor-control_6_112398761.html

Iñaki Uribarrenak azalduko digu nola egiten dan objezio fiskala

Iñaki Uribarrenak azalduko digu nola egiten dan objezio fiskala

ZER DA ERAGOZPEN FISKALA? NOLA EGIN? 

Iñaki Uribarrena (Gernikatik Mundura eta ekonomilaria -Nola egin. Adibide praktikoa)

Zure zergak gerratean gastatzerik ez baduzu nahi, egin zaitez eragozle fiskal

Zer da eragozpen fiskala?

Idazki bat ematea eragozle fiskala zarela esanez, gastu militarrei eragozlea, eta, ondorioz, ordaintzen dituzun zergen zati proportzionala gastu militarrekin zerikusirik ez duten gastuetara joan dadila eskatuz.

Zertarako balio du eragozpen fiskala egiteak?

Estatuari presioa egiteko, ejertzitoa ordaindu ez dezan, armagintzari dirulaguntzarik eman ez diezaion. Eragozpen fiskala egiten dugu, ez dugulako militarismoarekin kolaboratu nahi, eta publikoki gure desadostasuna agertu nahi dugulako.

Zeinek egin dezake eragozpen fiskala? Eta Noiz egin daiteke eragozpen fiskala?

EDOZEIN PERTSONAK, denok ordaintzen baititugu zergak, bai era zuzenean, bai zeharka. Talde antimilitaristok eta sozialok urtero bultzatzen dugu, eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian, momenturik egokiena delakoan.

Edozein momentutan. Dena dela, talde antimilitaristok urtero bultzatzen dugu eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian, momenturik egokiena delakoan.

Berbaldi honetan, labur, labur, Iñaki Uribarrenak kontatuko digu nola egiten den eragozpen fiskala


Convocatoria para organizar los ARROCES DEL MUNDO 2013 MUNDUKO ARROZAK Antolatzeko deialdia

mayo 3, 2013

2013 munduko arrozen deialdiaren iragarkiaJaialdiaren antolakuntzan parte hartu nahi badozue, etorri zaiteze maiatzaren 8, asteazkenean, arratsaldeko 7.00etan, ASTRAn egingo dogun batzarrera.

Informazio gehiago /Más información: Arroces del Mundo Batzarra deialdia

Si queréis participar en la organización de los arroces del mundo, el próximo miércoles, 8 de mayo, a las 19.00h tendremos una reunión en ASTRA