MST-rekin KOPERAZIO KOPERATIBOAN: Mundukideko Brasilgo Parana Estatuko Esperientzia eta Gernikatik Munduraren kolaborazioa

ortuan laneanGutun baten bitartez, Andres Bedia Alonso, Mundukideko kooperanteak Paranáko MSTko asentamentu batzuetan bertako garapenerako gaitasunak indartzeko egiten ari diren lana labur-labur azaltzen digu, eta bide batez, Gernikatik Munduraren laguntza eskertzen digu

MST-REKIN KOPERAZIO KOPERATIBOAN

Brasilgo Parana estatuko esperientzia

Hurrengo lerroetan MSTrekin dugun interkoperazio proiektuan egiten duguna azaltzen saiatuko gara. Lehenik, esan beharra dago “programa” bat dela eta ez “proiektu” bat. Ezberdintasuna? … ba.. programa, proiektuan baino zerbait potologoa dela… eta horrekin batera bertan erabitzen diren aurrekontuak handiagoak direla (hein handi batean Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia, eta txikiago batean Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mundukide Fundazioa, Arrasateko koperatiben laguntzen bitartez) 2007an hasi zen proiektu hau, bere bigarren fasean dago, 2010eko urrian hasi zena, eta izenburu hau dauka: CANTUQUIRIGUAÇU ESKUALDEKO MST-KO GIZON ETA EMAKUMEEN GARAPEN SOZIOEKONOMIKORAKO BERTAKO GAITASUNEN INDARTZEA

4 grupo_coop_organigramaBaina zer da zehatzago izenburu honen atzean dagoena? Zer helburu daude?

• Eskualdeko asentadu eta akanpatuen MSTkiko atxekipen sentimendua indartu. Okupazio handien urteen ostean (90 hamarkada bukaera) eskualde hau Latinoamerikako nekazal erreforma handienean bilakatu zen baina ostean, gobernuen errepresioak etorri ziren eta baita koperatiben esperientziaren gainbehera. Honek MST eta base sozialaren arteko urruntze bat ekarri zuen eta programa honetako komunikazio ekintzen bitartez egoera hau hobetzen saiatzen ari gara

• Gizarteak MSTri buruz duen iritzia eta MSTk erakundeetan duen eraginkortasuna hobetu. Ildo honetan, asentamentuen egoera hobetuko duten politika publikoak bultzatzeko estratégia lantzen ari gara

• Koperatibagintza sustatu, demokrazian oinarritzen den antolaketa eredu eraginkor moduan. Horretarako eredu koperatibo propio bat garatu, eskualdean indarra hartzen ari den talde koperatiborako. Horretarako UFFS (Universidade Federal da Fronteira Sul) eta Lanki (Mondragon Unibertsitateako HUHEZI fakultatea) laguntzaz baliatuz. Era berean, martxan daude ekimen ezberdinen koperatibizazio prozesua bultzatu, gaur egun egitura juridiko ezberdinak baitutuzte

• Agroekologian oinarritutako ekoizpen eredu bateruntz joateko transizioa bultzatu, era horretan asentamentuetako familiek kanpoko lehengaien dependentzia gutxituz (ongarriak, agrotoxikoak…), bertako haziak erabiliz (transgenikoen ordez) eta elikagai subiranotasun bidea hartuz.

• Nekazal Erreformako Talde Koperatiboan dauden enpresa sozialen kudeaketa hobetu, kredito koperatiba, elikagai distribuzioa, asentaduentzat etxebizitza eraikuntza, nekazal ekoizpena, esne transformazioa…

• Tade koperatiboarekin lotura duten ekimen berrien sustapena

• Eta helburu guzti hauetan genero berdintasuna era transbertsal batean kontuan hartuta, horretarako MSTko genero sektorea indartuz, genero berdintasun politikak empresa sozialetan definituz, emakumen taldeei ekimen berriak martxan jartzeko kreditu malguak eskainiz,…

8 padaria_8JunhoGuzti honetarako funtsezko galdera: zeinek egiten du guzti hau? Erantzuna inguratzen gaituzten pertsonengan dago, bertan daudenak, urruti daudenak, ezagutzen ditugunak, ezagutuko ditugunak, Mundukide eta Lankiko lantaldekoak, MSTren lagunak, mundua aldatu nahi dutenak, lagundu dezaketenak, lagunduko dutenak (oraindik jakin, ez dakiten arren)…

Horregatik Gernikatik Mundura bezelako erakunde batean babesa oso garrantzitsua da. Mundukiderekin duela urte asko erlazio badu ere, azken urteetan indartu egin dena MSTrekin dihardugun elkartasun proiektu hauen inguruan

Danon artean posible da!

Andrés Bedia Alonso

Coordinador del programa de intercooperación com el MST em Brasil (Paraná)

informazio gehiago: http://cooperacioncooperativa.wordpress.com/tag/mst/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: