Gernikatik Mundura

EUPILAKO BERBENA. GERNIKATIK MUNDURA: 20 URTE ALKARTASUNA ZABALDUZ- THE GROOVIES -GERNIKATIK MUNDURA 20 AÑOS DE SOLIDARIDAD

Anuncios

Urteurrena ospatzen dogu aurton. Izan be, Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko garapenerako erakundeak daborduko 20 urte bete dauz lan solidarioa eginez Ruanda, Venezuela, Sahara, Angola, Kolonbia, Honduras, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Brasil, Argentina, Maroko, Peru, Haiti eta Mozambiken, erakunde sozial eta komunitarioai lotutako andra eta gizon taldeakaz. Urteotan, lagundu egin deutsegu giza eskubideen eta justizia sozialaren alde burruka egiteko prozesuai.

Eta 20 urte daroaguz beharrean gernikar guztiak informeteko eta sentsibilizetako, eta lehenengo egunetik hona gonbita egin deutsegu gernikarrai munduko edozein lekutan gertatzen diran desbardintasunak, injustiziak eta giza eskubideen bortxaketak salatu daiezan.
Ba, 20 urteotan euki dogun konpromiso solidarioa ospatzeko, udaro egiten genduan «EUPILAKO BERBENA» berreskuratu dogu, non bostehun persona inguru batzen ziran Gernikatik Mundurak egiten dauan beharra babesteko eta danok alkarregaz musikagaz disfrutetako.

Aurton, THE GROOVIES talde bilbotarrak 1970eko eta 80ko hamarkadetako arrakasta handienakaz eskiniko deuskun ikuskizuna izango dogu, eta beste sorpresa asko be bai. Berbena Astran egingo dogu, 21:30etik aurrera, datorren zapatuan, uztailaren 12an. Sarrerak bost euroan jarri doguz, eta dagoeneko salgai dagoz Kultur Etxean nahiz beste taberna-denda honeetan: Bake Eder, Arribaltza, El Caserio, Arkupe eta Dionisia.


Estamos de aniversario. Celebramos 20 años de trabajo solidario de Gernikatik Mundura (ONG´D), en Ruanda, Venezuela, Sáhara, Angola, Colombia, Honduras,  RD Congo, Brasil, Argentina,  Marruecos, Perú, Haiti y Mozambique, con grupos de mujeres y hombres vinculados a organizaciones sociales y comunitarias.  Hemos estado acompañando procesos de lucha por los derechos humanos y la justicia social.  20 años de trabajando para informar, sensibilizar e invitar a la ciudadanía gernikesa  a denunciar las desigualdades, injusticias y violaciones de los derechos humanos que se cometen en cualquier lugar del mundo.

Para celebrar estos 20 años de compromiso solidario recuperamos la  tradicional verbena  de verano “EUPILAKO BERBENA”, que lograba reunir alrededor de medio millar de personas  para respaldar la labor de Gernikatik Mundura y disfrutar de una velada musical en vuestra compañía.

Este año, contaremos con el espectáculo de los grandes éxitos de los 70 y los 80 del grupo bilbaíno THE GROOVIES y muchas otras sorpresas.  La verbena se celebrará en ASTRA, a partir de las 21.30 pm, el próximo sábado 12 de julio del 2014. Las entradas a 5€ están a la venta en Kultur Etxea, y en los siguientes establecimientos: Bake Eder, Arribaltza, El Caserio, Arkupe y Dionisia.

Anuncios