“KAPULANA BAT ZINTZILIK” Mozanbikeri buruzko bertso-ipuin saioa Miren Amurizaren Eskutik

febrero 23, 2017

“Kapulanak Mozambikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edorez aurki baitaiteke zapi handion estalpean. Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozambikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik”kapulana-kartela2

Azken urteetan Gernikatik Munduratik Mundukide Fundazioak Mozanbiken egiten duen lana laguntzen egon gara. 2014 eta 2016 urteetako Gernika-Lumoko proiektuen deialdietan Marrupako baserritarreen, bereziki, emakume baserritarreen bizi kalitatea hobetzeko proiektu pare bat laguntzen egon gara.  Gernikako Maier Taldeak, Mundukide Fundazioaren parte den heinean, proiektu hauetan ere kolaboratzen du. Saioarekin batera, Mozanbikeko egitasmoen aurkezpen labur bat ere egingo dugu, egindako lana ezagutzeko.

Esta espectáculo de bertsos y cuentos presentados por Miren Amuriza nos presenta sus reflexiones tras un viaje a Mozambique a través de las historias de una “Capulana” o tela a que las mujeres africanas le dan un sinfín de utilidades. Aprovecharemos esta actuación para presentar el apoyo que desde Gernika (Ayuntamiento, Gernikatik Mundura, Maier…) se está dando a los proyectos de la Fundación Mundukide en este país.

Anuncios

Agur Antonio…

febrero 20, 2017

antonio-feijoAntonio Feijoo joan zaigu… Gernikatik Mundurako sortzaileetariko gure lagun maitea joan zaigu. Bere familiari gure dolumiñak eta besarkada handi bat. Eta Antoniori esan badakigula zeruan zagozela gure begira, eta handik goitik be gugaz berba egiten, ekimenetan parte hartzen, kantetan eta muxika jotzen jarraituko dozula

Andra Mari Korala, Eskolakristo Musika Alkartea, Gernikatik Mundura, Andra Mari Parrokia, Iparralde-Hegoalde taldea, Gure Arbola Zaharra Abesbatza, Aldaba aldizkaria alkarteok Udalari eskatzen deutsagu Antoniok bizitza utzi eban zebra pasabide horretan neurriak hartu daiezala eta holan gerora begira beste zoritxar batzuk saihestu daiezela

antonio-f-idazkia-udalari-1

antonio-f-idazkia-udalari-2

Nuestro amigo antonio ya no está entre nosotras/os… Fundador de Gernikatik Mundura ha sido un persona referencial para todas/os nosotras/os. Nuestras condolencias a la familia y os enviamos un abrazo muy fuerte. Y decirle a Antonio que ya sabemos que él sigue ahí, observándonos desde arriba, y que seguirás hablando, participando, cantando y tocando música con nosotras/os

Los colectivos firmantes hemos enviado este escrito al Ayuntamiento, solicitando que tomen las medidas oportunas para evitar que vuelvan a suceder atropellos en ese paso de cebra. Antonio hubiera hecho esto mismo. Agur maisu!


GERNIKA 2017 EKIMENAREN AURKEZPENA ETA BIDEO GRABAKETA: Presentación y grabación de video de las actividades que se organizaran el 29-30 de abril

febrero 13, 2017

bideo-grabaketa-32017/02/18an, zapatuan, Gernika-Lumoko ASTRAn

Goizeko 11etan

-ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK -GERNIKA 2017- EKIMENAREN AURKEZPENA: Apirilaren 29-30ean GERRAREN KONTRAKO ETA ERREFUXIATUEN ALDEKO NAZIOARTEKO TOPAKETA

Se presentará este evento de solidaridad con las personas refugiadas que se celebrará en el marco del 80 aniversario del bombardeo de Gernika TIPI-TAPA, TIPI-TAPA

-ERREFUXIATUEN ALDE Urdaibaiko eta Lea Artibaiko OINEZKO ZUTABEAK EKIMENAREN AURKEZPENA

Presentación de la iniciativa de columnas que partirán dirección Gernika desde los diferentes puntos de Euskal Herria

Eguerdiko 12.30etan

-GERNIKA 2017 EKITALDIA BULTZATZEKO BIDEOAREN GRABAKETA: Berbaldiaren ostean, BELTZEZ JANTZITAKO 100 LAGUN BEHAR DITUGU BIDEOA GRABATZEKO

Para después de la charla informativa se necesita un centenar de personas voluntarias para grabar un video promocional del evento


GERNIKATIK MUNDURA MAPUTXEEKIN: Denuncia de la represión de las autoridades argentinas sobre el pueblo Mapuche

febrero 12, 2017

mujer-mapuche-533x440

Lumaltik ekartearen proposamenari jarraipena eginez, pasadan urtarrilaren 25ean maputxe herriarekin elkartasuna adierazten zuen ezkutitz bat entregatu genuen Argentinako enbajadan, 21 euskal erakunde politiko eta sozialek sinatuta.

Pu Lof komunitate maputxeari egiten ari diren ekintza errepresiboak etetea eskatzen diogu gutun honetan, eta jatorrizko herri guztien lur eskubidea errespetatzea eskatzen dugu.

maputxe1maputxe2

El pasado 25 de Enero, a propuesta de la Asociación Lumaltik, se entregó una carta en la embajada de Argentina firmada por 21 colectivos políticos y sociales en solidaridad con el pueblo Mapuche.

Con esta misiva se solicita a las autoridades argentinas que terminen con la represión a la que están sometiendo a la comunidad mapuche de Pu Lof, y que respeten el derecho a la tierra de todos los pueblos indígenas.