“KAPULANA BAT ZINTZILIK” Mozanbikeri buruzko bertso-ipuin saioa Miren Amurizaren Eskutik

“Kapulanak Mozambikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edorez aurki baitaiteke zapi handion estalpean. Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozambikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik”kapulana-kartela2

Azken urteetan Gernikatik Munduratik Mundukide Fundazioak Mozanbiken egiten duen lana laguntzen egon gara. 2014 eta 2016 urteetako Gernika-Lumoko proiektuen deialdietan Marrupako baserritarreen, bereziki, emakume baserritarreen bizi kalitatea hobetzeko proiektu pare bat laguntzen egon gara.  Gernikako Maier Taldeak, Mundukide Fundazioaren parte den heinean, proiektu hauetan ere kolaboratzen du. Saioarekin batera, Mozanbikeko egitasmoen aurkezpen labur bat ere egingo dugu, egindako lana ezagutzeko.

Esta espectáculo de bertsos y cuentos presentados por Miren Amuriza nos presenta sus reflexiones tras un viaje a Mozambique a través de las historias de una “Capulana” o tela a que las mujeres africanas le dan un sinfín de utilidades. Aprovecharemos esta actuación para presentar el apoyo que desde Gernika (Ayuntamiento, Gernikatik Mundura, Maier…) se está dando a los proyectos de la Fundación Mundukide en este país.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: