Yemen arabiar penintsulako herrialderik pobreena da baina, horretaz gain, puntu estrategiko bat ere bada; izan ere, Afrika eta Ekialde Ertaineko itsas bidezko merkataritza Bab el Mandebeko itsasartetik pasatzen da ezinbestean, hau da, Mendebaldeak inportatzen duen petrolioaren % 30a baino gehiago hortik pasatzen da. 2015etik gerra zibila dago eta nazioarteko gatazka bihurtu da, Saudi
Arabia eta Iran haien arten borrokan ari baitira, Ekialde Ertaineko kontrol geoestrategikoa lortu nahian.
Gatazka zibil horretan, Hegoaldeko separatistak eta Abd Rabbuh Mansul al-Hadi presidentearen 2011ko arabiar udaberriaren ondorioz sortutako gobernuaren aldeko indarrak daude, batetik. Presidente hori, 2014ko estatu kolpearen ostean, hegoaldeko Aden hirian babestu zen. Beste alde batetik, hutiak daude (Al Huti familiaren jarraitzaileak, herrialdeko ipar-ekialdea mendean zeukan familia). Hasieran Alí Abdalá Saléhren jarraitzaileekin bat egin zuten, hiru hamarkadatan presidente izan zena eta Iparraldeko eta Hegoaldeko Yemen elkartzea lortu zuena 90eko hamarkadan, baina azkenean hil egin zuten. Horrek, Hadiren aurkako aliantzaren amaiera ekarri zuen. Estatu Arabiarren (sumiak) koalizioko buru diren saudiek penintsulako itsasarteak kontrolatu nahi dituzte, petrolioaren merkataritzarako, eta Iranekin enfrentamenduetan dabiltza.
2015ean Yemengo portuak blokeatzen eta hutien posizioak bonbardatzen hasi ziren. Operazio horietan milaka zibil hil ziren. AEBen laguntzarekin, koalizio horrek dio Iranek xiita hutiei lagundu diela; Iranek ukatu egin du hori. Bitartean, EB Irani nazioarteko zigorrak jartzeari uzteko ari da lanean eta gatazkan inplikatuta dago, kide diren estatuetako batzuek, Espainia tartean, armak saltzen baitizkiote Saudi erreinuari. Saudi
printzearen guardia pertsonalek Jamal Khasioggi kazetaria hil zuten baina, hala ere, ez da zalantzan jarri herrialde horri armak saltzen jarraitzea.
2015ean hasitako gatazka horrek 50.000 hildako utzi ditu, 3 milioi pertsona lekuz aldatu behar izan dira eta herritarren % 80k (22 milioi pertsona) gosea eta gaixotasunak jasaten dituzte, hala nola kolera eta difteria. Koalizioak Al Hydaydah portuan ezarritako blokeo ekonomikoa krisi humanitario handiena eragiten ari da, Nazio Batuen arabera. Blokeo egoera eta giza larrialdi honetatz hausnarketa bat egiteko, Meritxel Relaño, UNICEFeko Zuzendaria Yemenen gure artean izango dutu Antimilitarismo eta Memoria Historikoak VI. Jardunaldietan.
YEMEN UN PAÍS DIVIDIDO EN UN PASO ESTRATÉGICO
La guerra en Yemen se ha convertido en un conflicto internacional en el que participan varios países, directamente o a través de facciones afines, y en un escenario más de la “guerra fría” regional entre Arabia Saudí e Irán. Los saudíes aseguran que su interés es garantizar la estabilidad en la frontera y limitar la influencia de su gran enemigo a quien acusan de apoyar y armar a los hutíes. La coalición ha contado con apoyo logístico y de inteligencia de Estados Unidos, Reino Unido y Francia, mientras varios países, incluyendo España siguen vendiendo armas a los beligerantes.
La ONU ha emitido varias resoluciones llamando al alto el fuego, pero no se ha impuesto ningún tipo de sanciones. Meritxel Relaño, Directora de UNICEF en Yemen nos hablará de la mayor crisis humanitaria de la historia y de cuál es el papel de estas grandes organizaicones internacionales.