GERRAGATIK IHES EGIN ZUTENAK OMENDU DITU OOEek: Busturialdeko Harrera Taldeak ha reclamado en Gernika a las instituciones una mayor implicación en la acogida de refugiados y migrantes que llegan a Euskadi.

ooe omenaldiErrefuxiatuen aferan «daukaten erantzukizuna» beren gain hartzeko eta eskura dituzten baliabideak eskaintzeko eskatzeaz gain, «arrazismoa baztertu, kulturartekotasuna sustatu eta giza eskubideak errespetatzeko neurriak» hartzeko galdegin diete erakundeei Busturialdeko Harrera Taldeko kideek Gernika-Lumon egin duten agerraldian.

Gernika-Lumoko Batzarretxearen atarian egin du prentsaurrekoa Busturialdeko Harrera Taldeak, migratzaile eta errefuxiatuen egoera aztertzeko eta, era berean, 1937ko bonbardaketatik bizirik ateratakoei omenaldia egiteko.

Gogoratu dute «gutxik uzten dituztela bere sorterria, familia eta lagunak atzean gogo onez» eta egun ere migratzaileak «miseriatik, pobreziatik eta gerratik ihesi» dabiltzala, «behin euskaldunok egin genuen bezala».

Nabarmendu dute Busturialdean elkarlanean errefuxiatu eta migratzaileei arreta emateko antolatu direla eta erakutsitako «elkartasuna eta konpromisoa» txalotu dute. Ildo horretan, erakundeei ere dei egin diete, daukaten erantzukizuna beren gain hartzeko eta eskura dituzten baliabideak eskaintzeko. «Arrazismoa baztertu, kulturartekotasuna sustatu eta giza eskubideak errespetatzeko neurriak hartzea ere ezinbestekoa da», gaineratu dute.

«Errefuxiatuek beren bizitzen gaineko autonomia osoa ahalik eta azkarren edukitzeko, instituzioetatik eskaintzen den harrera integrala izan behar dela» ere aipatu dute.

Hori dela-eta, eskualdeko udalerriei bide-orri bat helarazi diete «gaurtik aurrerako elkarlana josteko asmotan».

«Euskaldunok ondo dakigu zer den gure herria atzean uztea, ihes egitea eta beste herrialde batzuetan errefuxiatuta egotea. Orain beste batzuk ere badira egoera horretan aurkitzen direnak, beraz, gure historiari zintzo, kontzientziaz eta arduraz jokatzea dagokigu», nabarmendu dute.

Azkenik, «inor ez dela ilegala» aldarrikatu eta etorkinek bizi duten egoera salatzeko, hilaren 22an Gernika-Lumoko kaleetan egingo den kalejiran parte hartzeko deia egin dute.

Iturria: NAIZ

https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20181216/erakundeen-inplikaziorako-deia-egin-du-busturialdeko-harrera-taldeak

oee omenaldi (2).jpg

Ongi Etorri Errefuxiatuak homenajea a los que huyeron de la Guerra Civil. La plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak ha reclamado en Gernika a las instituciones una mayor implicación en la acogida de refugiados y migrantes que llegan a Euskadi.

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.eitb.eus/es/pueblos-ciudades/videos/detalle/6065284/video-ongi-etorri-errefuxiatuak-homenajea-huyeron-guerra-civil/

https://www.eitb.eus/eu/herriak-hiriak/bideoak/osoa/6065145/bideoa-gerragatik-ihes-egind-zutenak-omendu-ditu-ongi-etorri-errefuxiatuakek/

oee omenaldi (1).jpg

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: