NAWAL BENAISSA, GERNIKA BAKEAREN ALDEKO SARIRAKO HAUTAGAITZAK EZ DU AURRERA EGIN Propuesta para el premio defensora de derechos humanos en el Rif de Gernikatik Mundura no ha salido adelante

foto 1

Urteetan pilatutako amorrua kaleratu zuen Rifeko protesta abiapuntu. Fikri 2016an hil zen, poliziek bota zuten gaztearen arraina zabor kamioi baten barrura, eta sartu zenean, norbaitek txikitzeko mekanismoa aktibatu eta hantxe bertan hil zen Fikri. Orduan, amazigak kalera atera ziren bazterketa historikoa salatzeko eta azpiegiturak eta baliabideak aldarrikatzeko. “Hirak”a edo Rif-eko matxinada hasi zen, eta Marokoren errepresioa itzela izan da. Hirak mugimenduarekin bat egin duten ehunka gazte atxilotu dituzte hilabeteotan, Zafzani burua haien artean, eta setio egoera ezarri zuten Rif-eko hirietan. Zoritxarrez, herri “amazigh”aren eta bere giza eskubideen aldeko matxinadari, komunikabideok eta nazioarteko komunitateak oso arreta gutxi jarri diote.

Protestak apaltzen joan dira, baina errepresio politikoa jarraitzen du. Giza Eskubideen aldeko abokatuen arabera, 400 preso politiko amazigh daude gaur egun, hamar kartzelatan sakabanatuta. Zafzani kartzeleratu ondoren, Nawal Beanissa ageri da orain liderra gisa, “matxinadarekin” emakumezkoen konpromezua adieraziz, kontuan izanda emakumezkoek Marokon ea inoiz ez dutela politikan parte hartzen.

Lau aldiz atxilotua, Nawal Benaissak jazarpena eta mehatxuak jaso ditu autoritateen partetik, eta 2018eko otsailean 15ean, hamar hilabeteko espetxe zigorra baldintzatua ezarri diote manifestazio bat bultzatzeagatik.

Amnesty International erakundeak kanpaina hasi zuen Nawal jasatzen ari den jazarpenak geldiarazteko, eta nazioarteko presioak espetxe zigorra bertan behera geratzea lortu du. Rif-ean bakea eraikitzeko eta berraskidetza bultzatzeko, Nawal Benaissa giza eskubideen aldeko borroka honetan jarraitzea behar dugu.

Rif-eko giza eskubideak eta bakearen alde lanean diharduen emakume anonimoen eginkizuna saritzeko, Gernikatik Mundurakoek, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko XV. Gernika sarietara NAWAL BENAISSAren hautagaitza aurkeztu genuen.

Zoritxarrez gure hautagaitzak ez du aurrera egin, Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo historialariak, eta Christos Stylianides Laguntza Humanitario eta Krisien Kudeaketarako Europako Batzordeko Komisarioa sarituak izan direlako. Pena eman digu gure hautagaitzak aurrera ez egitea, bereziki, sari honetan emakumeen bakerako konpromezua oso gutxitan saritzen delako.

Beste sari-proposamen batzuk izan dira:

-Jonathan Powll, David Harland, Brian Currin eta Ram Manikkalingam Euskal gatazkaren konponketan egin duten lanagaitik

-ICAN, International Campaign to Abolish nuclear Weapons (Arma Nuklearren Indargabetzerako Nazioarteko Kanpaina)

-Yayo Herrero, Antropologoa, ingeniaria, irakaslea eta ekintzaile ekofeminista

foto 2

NO HA SALIDO ADELANTE LA CANDIDATURA NAWAL BENAISSA AL PREMIO GERNIKA PAZ Y RECONCILIACIÓN: Desde Gernikatik Mundura, hemos pretendido mostrar nuestra solidaridad y admiración por la lucha de la activista de derechos humanos Nawal Benaissa en la defensa del bienestar del pueblo rifeño.

Perseguida por las autoridades marroquíes, esta mujer, es una de las lideresas más destacadas del “Hirak” o la revuelta del pueblo “amazigh” (bereber), históricamente reprimido por el régimen alauita de Marruecos. Gernika tiene estrechos lazos con el pueblo rifeño desde hace muchos años. Con esta candidatura queríamos subrayar el trabajo de miles de mujeres anónimas que luchan por la paz y la reconciliación.

Esta vez no ha podido ser. El premio ha ido a parar a los historiadores Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo; y al Comisiario europeo de ayuda humanitaria Christos Stylianides.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: