GATAZKA EKOSOZIALAK ETA GIZA ESKUBIDEAK / CABO DELGADO (MOZAMBIKE) Jornada sobre Conflictos ecosociales y derechos humanos

septiembre 25, 2019

Gatazka egoeran dauden lurraldeak” izeneko nazioarteko proiektua eta Cabo Delgadon egindako lana aurkeztuko da, datorren asteazkenean, Urriak 2an, 16.00etan Bilboko Banco España kalean EHUk daukan eraikinean, Gernika Gogoratuz, Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Elkarteen Foroa eta UPV/EHUk antolatutako jardunaldian.

Proiektu hori Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteek koordinatzen dute, EHU eta Mozambikeko eta Portugaleko beste erakunde eta unibertsitaterekin elkarlanean. Enpresa transnazional estraktibistak Cabo Delgadoko gizartean eta ekosisteman izaten ari diren eragina ezagutzeaz gain, bertako emakume eta nekazarien biziarauteko borroka ezagutzeko aukera izango dugu Jardunaldi honetan.

SAMSUNG CAMERA PICTURES

Egitaraua


•16:00-16:15. Inaugurazioa.

•16:15-17:15. Estraktibismoa, boterea eta indarkeria. Santiago Álvarez Cantalapiedra, Madrilgo Fuhem elkarteko Eremu Ekosozialeko Zuzendaria.

•17:15-18:00. Lurraldeetan alternatibak eraikitzeko posizionamenduak. Alfonso Dubois, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz.

•18:00-18:15. Atsedenaldia.

•18:15- 19:15. Kasu baten azterketa: Cabo Delgado, Mozambike. Teresa Cunha, Coímbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroko ikertzailea, eta Vasco Coelho, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz.

•19:15-20:00. Elkarrizketa horizontalak.


Izena ematea: foroasociacionesddhhypaz@gmail.com

GGG_jornada_medioambiente__TWITTER

En esta Jornada organizada por Gernika Gogoratuz, el Foro de Asociaciones en Educación en Derechos Humanos y por la Paz y la UPV/EHU que tendrá lugar el próximo 2 de octubre en el Edificio de esta Universidad en la calle Banco España de Bilbao, se presentará el proyecto internacional “Territorios en conflicto” y el trabajo realizado en Cabo Delgado (Mozambique).

Este es un proyecto coordinado por Gernika Gogoratuz y Gernikatik Mundura, en colaboración con la UPV-EHU y un buen número de organizaciones y universidades de Portugal y Mozambique. Además de conocer el impacto de la actividad extractiva de gas y piedras preciosas que diferentes empresas han iniciado en los últimos diez años en este territorio, tendremos ocasión de conocer los esfuerzos por sobrevivir y las luchas de colectivos campesinos y de mujeres.

Programa:


•16:00-16:15. Inauguración.

•16:15-17:15. Extractivismo, poder y violencia. Santiago Álvarez Cantalapiedra, director del Área Ecosocial Fuhem, Madrid.

•17:15-18:00. Lineamientos para la construcción de alternativas en los territorios. Alfonso Dubois, UPV/EHU y Gernika Gogoratuz.

•18:15- 19:15. Estudio de caso: Cabo Delgado, Mozambique. Teresa Cunha, investigadora del Centro de Estudios Sociales de la Universidad de Coímbra y Vasco Coelho, UPV/EHU y Gernika Gogoratuz.

•19:15-20:00. Diálogos horizontales.

Inscripciones: foroasociacionesddhhypaz@gmail.com

Estreno del documental “URDAIBAI: OREKA BIZIAN” dokumentalaren estrenaldia

septiembre 23, 2019

Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundurak, “Gatazkan dauden Lurraldeak” proiektuaren inguruan, Urdaibaien garatzen ari diren prozesu kolektibo eta alternatiboak arakatzen dituen ikerketa eta dokumentala egin dugu. Horregaitik, gonbidatu nahi zaituegu dokumentalaren estrenaldira eta mahai-ingurura, Urdaibaiko eskualdean aldaketa prozesuak eragin dezaketen proposamen hauek ezagutu eta partekatzera

documental_URDAIBAI_CARTEL_A3

Noiz: osteguna, urriak 3, 2019an /Cuándo: jueves, 3 octubre  2019
Ordua/Hora: 18:30 – 20:30
Non/Dónde: Lizeo Antzokia (Gernika)

Desde el proyecto “Territorios en Conflicto” que venimos trabajando Gernika Gogoratuz y Gernikatik Mundura” se ha realizado una investigación y un documental  donde se abordan diferentes procesos colectivos y alternativas que se están dando en nuestra comarca. Para conocer y compartir estas propuestas que están generando procesos de cambio en Urdaibai, os invitamos al estreno del documental y a la siguiente mesa redonda con los protagonistas de esas experiencias.


NAZIOARTEKO ON LINE IKASTAROA – CURSO INTERNACIONAL ON LINE “TERRITORIOS EN CONFLICTO”

septiembre 18, 2019

GGG_territorios_curso_TWITTER_EUS

Urriaren 14tik abenduaren 22ra arte GATAZKAN DAUDEN LURRALDEAK Alternatibak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikitzen nazioarteko online ikastaroa burutuko da. Ikastaro hau Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bere onlineko Campusaren bitartez antolatzen dute. Doakoa da, baina plazak mugatuta daude. Izena emateko epea: 2019/10/04ra arte.

Gizarteek elkarrekin bizitzeko eta beren lurraldeari eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna dute. Alabaina, ekintza transnazionalak eta haren zerbitzura dagoen botere-harremanen sistemak zaildu egiten dute bizitza eta etorkizun hobe bat izateko beharrezkoa den jabetze eta ahalduntze kolektiborako prozesua.
Nazioarteko ikastaro honek tresnak eskaintzen ditu, lurraldeetan proiektu alternatibo propioak bilatzeko dauden aurrerapausoak eta zailtasunak esploratzeko. Helburua ez da proposamen zehatzak eskaintzea, baizik eta eusten ari diren eta planetarekin iraunkorrak diren bizitza-alternatibak eraikitzeko borrokan ari direnei laguntzea.
Ikerketa teorikoaren bidezko ahaleginetik eta hiru lurraldetako (Urdaibai-Euskal Herria; Cajamarca-Kolonbia; eta Cabo Delgado-Mozambike) ekintzan oinarritutako esperientziatik abiatuta, zenbait unibertsitatetako eta gizarte-erakundetako irakasleek eta ekintzaileek aldaketa-prozesuen konplexutasuna aztertzea proposatzen dizuegu. Nagusi den sistemarekiko kritikoak diren elementu kontzeptualak aztertuko ditugu, eta ikuspegi alternatiboak eta proposamen sozialak nahiz politikoak azalduko ditugu, lurralde bakoitzera mugatuak. Ikastaro honek, gainera, honako proposamen hauek ere egiten ditu: tokiko borroken markoa testuinguru globalean aztertzea, topaketarako guneak sortzea eta nazioarteko sareak sendotzea. Laburbilduz, prestakuntzarako espazio birtual honen bidez, lurraldeak, pertsonak, kontakizunak eta alternatibak konektatu nahi ditugu.
Norentzat:ekintza transnazionalak eta plan desarrollistak beren lurraldeetan izaten ari diren eraginari aurre egiten ari diren graduko eta graduondoko ikasleentzat, gizarte-erakundeetako aktibistentzat eta GGKEentzat.
Hizkuntzak: Gaztelania / Portugesa / Euskara
Ikastaroaren iraupena: 2019/10/14tik 2019/12/22ra (10 aste / 60 ordu)
Izen-ematea: 2019/10/04 baino lehen. Doako ikastaroa/Plaza mugatuak
Kontaktua: Vasco Coelho (Ikastaroaren koordinatzaile exekutiboa):vasco.coelho@gernikagogoratuz.org
Materiala: Modulu bakoitzerako gidak, irakaskuntza-materiala, ikus-entzunezkoak eta irakurgaiak emango dira, foro irekiak jarriko dira interakziorako, eta aplikazioak EHUren eCampuseko eGelapi plataformaren bidez ebaluazioa egiteko.

 

GGG_territorios_curso_TWITTER_CAS

Del 14 de octubre al 22 de diciembre de 2019 tendrá lugar el curso online internacional TERRITORIOS EN CONFLICTO. Construyendo alternativas, visiones compartidas y procesos colectivos. El curso está organizado por el Centro de Investigación por la Paz Gernika Gogoratuz y por la Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), a través de su Campus online. Es gratuito, pero las plazas son limitadas. Fecha límite para realizar la inscripción: 04/10/2019.

CURSOONLINE_PROGRAMA ProgramaMás información en:

https://www.gernikagogoratuz.org/curso-online-internacional-territorios-en-conflicto/