GERRA HEMEN HASTEN DA "DOKUMENTALA": LA GUERRA EMPIEZA AQUÍ

enero 20, 2020

Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia kolektiboaren “Gerra hemen hasten da” batzordetik bultzatutako dokumental honetan, Euskal-Herriko armen ekoizpena agerian jartzen da, bereziki, Bilboko Portutik egiten den armen trafikoa salatzen du ikus-entzunezko honek.

Dokumentala osatzeko, besteak beste, historiagileak, armagintzako langileak eta borroka antimilitaristan aritzen diren taldeak elkarrizketatu zituzten. 2017ko martxoaren 13an, Ignacio Robles Bizkaiko suhiltzaileak uko egin zion Bilboko Portuan segurtasun-operatibo batean parte hartzeari. Zamaketa haren helburua zen Euskal Herrian egindako hainbat tona armamentu Saudi Arabiara bidaltzea. Arma horiek Yemengo gatazkarako izaten dira nagusiki. Dokumentalak Ina suhiltzailearen bizipenak eta Yemeneko Faten Al Osimi “Solidarios Sin Fronteras” elkartearen sortzailea eta giza-laguntza proiektuen arduradunaren istorioak batzen ditu. Azpimarratu Gernikatik Mundura bi urte daroala “Solidarios Sin Fronteras”ekin kolaboratzen Yemenen, gerraren errefuxiatuen artean hilero banatzen diren elikagaien kutxak erosiz. Horretaz gain, Euskal Herriko tradizio armamentistaren historia eta gaur arteko analisia, eta “Gerra hemen hasten da” batzordeak antolatutako protesta-ekintzak ere batzen ditu ordu bateko film honek.

Gernikatik Mundurak, diru txiki batekin, dokumentalaren finantziazioan parte hartu genuen. Dokumentalaren proiekzioa, abenduan egin genuen, azkeneko jardunaldi anti-militaristetan. Orain kopia bat dugu DVD formatuan, eta eskola, elkarte edo beste norbaitek interesa izatekotan saio bat antolatzeko prest gaude. Zuen eskaeren zain geratzen gara!

Este documental de la comisión “LA GUERRA EMPIEZA AQUÍ” de Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia pretende denunciar la producción y comercio de armas que se hace desde Euskadi. En concreto, el documental recoge el acto de desobediencia del bombero Ina Robles que se negó a hacer las labores de vigilancia de un cargamento de explosivos en el Superpuerto de Bilbao, que tenía como destino Arabia Saudi y que luego sería utilizado en la guerra del Yemen. Esta historia está entrelazada con la de Faten Al Osimi, yemení de la ONG “Solidarios sin Fronteras” que tiene varios proyectos de ayuda humanitaria en este país. Gernikatik Mundura lleva un par de años colaborando con esta ONG en el programa de cajas de alimentos para personas refugiadas de la guerra del Yemen.

Además de estas historias de vida, el documental narra otras historias como la de la industria armamentística vasca y sus conexiones con las guerras, y las protestas que están haciendo Ongi Etorri Errefuxiatuak y otros colectivos para denunciar precísamente que las guerras empiezan en nuestras casas.

Gernikatik Mundura participó modestamente en la financiación del documental, que ya emitimos en las últimas jornadas antimilitaristas y de memoria histórica de diciembre del 2019. Ahora disponemos de un CD con el audiovisual, por lo que si algún colectivo, escuela, persona está interesa en que organicemos alguna actividad, mostramos nuestra entera disposición.