“Gereizpetatik 11 Izpi: Sumando voces silenciadas a las narrativas de vida” hasteko prest!

La Diputación Foral de Bizkaia ha aprobado este proyecto que trata de llevar la luz a las sombras en Urdaibai (Euskadi) y Cajamarca (Colombia) para promover una sociedad más crítica y comprometida con una convivencia que tenga en cuenta a todes.

Eredu kapitalista, heteropatriarkal eta neokolonialak Urdaibaiko (Euskadi) eta Cajamarcako (Kolonbia) pertsonen bizitzan eta ingurumenean eragiten duen inpaktu negatiboaren aurrean, Gernikatik Mundurak herritar kritikoagoak sortzen laguntzeko helburuarekin “Gereizpetatik 11 Izpi” proiektua abian jarriko du. Oraingoan ahots hegemonikoa ez den horretan arreta jartzea du helburu, ingurumena, genero arteko harremanak eta kulturartekotasunarekiko duten zeresana ezagutzeko, biltzeko, aztertzeko eta lau haizetara zabaltzeko.

Proiektuak erakartzen bazaitu eta parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan!

Pertsona gazteok, zaharrok, baserritar eta nekazariok, atzerritarrok, cisheteronormatibitatearen aurkakook… Zein da gure zeresana biziaren zaintzaren eta elkarbizitzaren inguruan? Bildu gaitezan!

Ante el impacto negativo que el modelo capitalista, heteropatriarcal y neocolonial provoca en la vida de las personas y en el medio ambiente de Urdaibai (Euskadi) y Cajamarca (Colombia), Gernikatik Mundura pondrá en marcha el proyecto “Gereizpetatik 11 Izpi” con el objetivo de contribuir a crear o fortalecer una ciudadanía más crítica. El proyecto tiene como objetivo contar con las voces no hegemónicas, para conocer, recoger, analizar y difundir las narrativas entorno al medio ambiente, las relaciones entre géneros y la interculturalidad.

Si el proyecto te resuena y quieres participar, ¡Ponte en contacto con nosotras!

“Gereizpetatik 11 Izpi: Sumando voces silenciadas a las narrativas de vida” proiektua Gernika Gogoratuzek eta Gernikatik Mundurak burututako “Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak” proiektuaren lehenengo fasearen emaitzen ondorioetatik sortu da. 2018 eta 2019an garatutako proiektu horretan, Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozanbike) eta Urdaibaiko (Euskadi) bizigarritasunaren erronka eta alternatiben inguruan ikerketa-ekintza-formakuntza egin izan zen, non gaitasun kolektiboak eta bizigarritasunaren aldeko proposamenak indartzea zen helburua, eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalari aurre egiteko. Prozesu parte-hartzaile honetan pertsona eta kolektibo anitzek parte hartu zuten arren, izandako gabezien artean zera identifikatu zen: inklusibotasunari arreta handiagoa jarri behar geniola eta normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu eta hauek ere entzun beharko genduzala, lurraldeetako gatazka eta alternatiben argazki osatu batera hurbiltzeko. Egun, Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak proiektua darrai (2020-2021), oraingoan  prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzeko egitasmoarekin, baina, ez dogunez inor atzean utzi nahi, gereizpetara argia ekartzeko eta bertatik datozan ekarpenak biltzeko Gereizpetatik 11 Izpi proiektua abian da!

Perspektiba feminista, dekoloniala, intersekzionala eta lokal-globala hartuta, betaurreko hauek zabalduko digute errealitate anitzenganako errespetuzko ikusmira. Generalizazioarengandik urruntzeko eta bizi esperientzia desberdinen duintasuna bermatzeko, ezagutza eta entzute-aktiboa ezinbestekoa da. Nolako kezkak dituzte Urdaibai eta Cajamarcako gazteek? Nola antzematen dute etorkizuna? eta pertsona zaharrek? Herrietatik urrun dagozan baserrietan nolakoa da bizia? Nolako alternatibak amesten dituzte? Nolako erronkak antzematen dituzte LGTBI pertsonek? Nola sortzen edo diseinatuko lituzkete haien espazio seguruak? Lurraldera etorritakoak nolako gatazka eta alternatibak dituzte? Nolako harremana dugu etorkinekin eta nola antzematen dugu kulturarteko bizikidetza?

Proiektu honen bitartez hankak lurrean jarri, eta errespetu osoz bizi-esperientziak entzuteko grina daukagu, gure lurraldeen egunerokotasunean ematen diren gatazkak aztertu eta alternatiba bizizaleen bideragarritasun prozesua errazteko asmoa baitugu. Ezagutza anitzei balioa emanez, kolektibotasuna eta gutasuna indartzeko hausnarketarako espazioak sortuko ditugu, jasotzen den informazioarekin material pedagogiko eta hedapenerako materiala sortu nahi dugu, ondoren Urdaibain eta Cajamarkan partekatzeko, oro har, gizartean eta politikan eragin ahal izateko, azken finean, lurralde anitzari dagokion balioa eta zaintza bermatzeko.

Beraz, laster izango gaituzue ate joka, hitz txikienak ere balore erraldoia duelako! Anima zaitez urbiltzera eta parte hartzera, zu barik eztau!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: