GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN ERAKUSKETA-Exposición artística

junio 18, 2021

GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN ERAKUSKETA: Busturialdea, Kolonbiako Tolima eta Caquetá eta Mozambikeko Maputo eta Cabo Delgadoko ARTibistek beren lurraldeetako gatazka kapitalista, patriarkal eta kolonialen aurrean bizi alternatibei buruzko lanak aurkeztuko dizkigute. Etor zaitez Astrara ekainaren 21etik uztailaren 5era eta bisitatu erakusketa interesgarri hau.

EXPOSICIÓN ARTÍSTICA TERRITORIOS EN CONFLICTO: Los conflictos y las alternativas de vida de Maputo, Cabo Delgado en Mozambique; Caquetá y Tolima en Colombia; y Busturialdea-Urdaibai; contadas a través del arte por las comunidades que son protagonistas de su futuro. Una exposición muy interesante!

https://www.facebook.com/plugins/post.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2FGernikatikMundura%2Fposts%2F328014285514857&show_text=true&width=500


Kolonialismoa, imperialismoa – SITUACIÓN EN SENEGAL

marzo 17, 2021

Astran elkartu ginen garrantzi handiko gaiei buruz hitz egiteko; nazioarteko errealitateak gure udalerrietara hurbildu nahi ditugu, horietan bizi baitira sorburu eta ondorioak, elkarri lotuta baitaude. Busturialdean bizi diren pertsona migranteek zer kontatu nahi diguten entzutera eta ezagutzera animatzen zaituztegu, eta zergatik den garrantzitsua hemen, gure tokietatik, tratatzea.

Nos juntamos en ASTRA para conversar sobre temas de tremenda importancia porque queremos acercar las realidades internacionales a nuestros municipios, en los que se viven las causas y consecuencias, porque están inter-relacionadas. Os animamos a venir, escuchar y conocer a próximos encuentros para escuchar las cosas que nos quieren contar las personas migrantes que habitan Busturialdea, y por qué es importante que lo tratemos aquí, desde lo local.


LARROSEN ARANTZAK: Loreen esplotazio transnazionalaren berbalida, HEGOAko masterreetako ikasleak antolatuta

marzo 13, 2021

Eta zergatik animatzen zaituztegu ekitaldi honetara?

Aski ezagunak dira hegoalde globalean egiten den estraktibismoa, edo nekazaritza edo meatzaritzako ustiapena. Baina zer dago lore baten sinpletasun eta edertasunaren atzean?

Urtero, San Valentin eta San Jordi bezalako ekitaldiek, inkontzienteki, eragin izugarria izaten dute hego globaleko herrialdeetan, hala nola Ekuadorren, Kolonbian, Kenyan eta Etiopian, non enpresa transnazionalek irabaziak lortzen dituzten ingurumenaren eta gizakiaren ustiapenetik abiatuta. Ustiapen hori, batez ere, eskulan feminizatuan oinarritzen da, eta arrosen arantzak bizitza prekarioak bihurtzen dira.

2018-2019 ikasturtean, Kolonbiako eta Kataluniako Hegoako ikasleek _Traslasflores_ ekimena sortu zuten, transnazionaletako praktikak salatzeko. https://traslasflores.com /


Gutako askok partekatu ditugu etorkizunarekiko ditugun ziurgabetasunak, egungo testuinguruak sortutakoak. Eta, batzuetan, baliteke buruan izatea aurten Hegoan puntu eta amaiera bat dela, eta hortik aurrera bakoitzak geure kabuz bilatu beharko duela bizitza.


Mintegi honetan adierazi nahi dugu posible dela prozesuak sortzea Hegoako ikasleen arteko lankidetzatik abiatuta; izan ere, ikasle horiek, oro har, ez datoz bat establishment-arekin, eta ez du zertan amaiera izan, baizik eta puntu eta jarraitu bat, non gu askok matxinadak berberak partekatu ahal izango ditugun.


Lanak eta zereginak elkartzen direla jakinik, agendan lekutxo bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, astearteko eta asteazkeneko saioetara joan ahal izateko.


BUSTURIALDEKO HITZAN: Sara Nicholson -“Gerizpetatik 11 izpi” proiektuko kidea. “ENTZUTEN EZ DITUGUN AHOTSAK ERDIGUNEAN JARRI GURA DITUGU.

enero 22, 2021

Gernikatik Mundurak ‘Gereizpetatik 11 izpi’ proiektua jarri du martxan, parte hartze prozesuetan jasotzen ez diren gereizpetako herritarren bizimoduak eta errealitateak erdigunean jartzeko.

2021.01.22. Ane Maruri

Gernikatik Mundurak herritar kritikoagoak sortzen laguntzeko helburuagaz Gereizpetatik 11 Izpi. Sumando voces silenciadas a las narrativas de vida proiektua jarri du martxan. Hegemoniatik aparte dauden ahotsetan arreta jartzea du helburu, gereizpetan dauden herritarren errealitatea ezagutzeko, biltzeko, aztertzeko eta zabaltzeko.

Proiektua Gernika Gogoratuzek eta Gernikatik Mundurak burututako Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak proiektuaren ondorioetatik sortu da. Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozanbike) eta Urdaibaiko (Euskadi) bizi erronka eta alternatibei buruzko ikerketa egin zuten, gaitasun kolektiboak indartzeko eta eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalei aurre egiteko. Prozesu parte-hartzaile honetan pertsona eta kolektibo anitzek parte hartu zuten arren, izandako gabezien artean, normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu eta horiek ere entzun behar zirela ondorioztatu zuten. Narratiba horiek sendotzeko gereizpetan daudenen ahotsak entzutea “ezinbestekoa” dela dio Nicholsonek.

Zertan datza proiektuak, eta zeintzuk dira helburu nagusiak?
Urdaibain eta Kolonbiako Toliman bultzatu dugun ikerketa da. Helburua da lurraldean dauden bizimodu anitzengana hurbiltzea, entzutea, ezagutzea, elkarrekin hausnartzea eta, batez ere, gizarte kritikoago eta inklusiboago bat sortzea. Izan ere, ulertzen dugu gure lurralde eta bizi ereduak hainbat eragin inposatuetatik sortzen dira. Gure lurraldeak perspektiba heterosexual, heteronormatibo, patriarkal eta arrazista eta klasista batetik eraikita daude. Hala, prozesu parte hartzaile bat sortu gura dugu, non hegemonikotasun horretatik kanpo geratzen diren pertsonak parte hartu ahal duten, eta horrela lurraldeari buruz eta bizi eredu duinei buruzko narratiba bat sortzea. Urdaibain eta Toliman entzuten ez ditugun ahotsak entzun eta horien errealitatea erdigunean jarri gura dugu.

‘Gatazka Egoeran dauden Lurraldeak’ proiektua da abiapuntua.
Bai, 2019an amaitu zen proiektu hori, eta orain bigarren fasean gaude. Baina ondorioak atera genituenean ohartu ginen inklusibotasunari arreta handiagoa jarri behar geniola, eta normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu behar ginela. Hainbat ahotsetara heldu ginen, parte hartze prozesu bat bultzatu genuen, baina autokritika egin eta ikusi genuen bazeudela landu barik geratu ziren errealitateak. Desikasten, ikasten eta sortzen joatea da asmoa. Orain landuko ditugun ahotsak beti proiektuen parte izatea da asmoa, ez izatea gehigarri bat. Hala ere, ulertzen dugu, proiektuen parte izateko gu ere trebatu egin behar garela, eta horretan gaude.

Beharrezkoa da hegemonia orokorretik kanpo dauden ahotsak jasotzea. Euren errealitatea ezagutzeko beste aspektu batzuk lantzea dakarrelako.
Biktimizatu eta erromantizatu barik, onartu egin behar dugu zentrotasunetik kanpo geratzen diren bizipenetatik eta esperientziatik alternatibak sor daitezkeela. Eta horrek gizarte eredu bat eraikitzerakoan lagundu ahal gaitu. Gure asmoa ez da bakarrik entzun eta hortik gaiak jorratzea: kolektibotasuna sortzea da asmoa, ahalmen kolektibo hori sortzen jarraitzea.

«Esanguratsua da ikustea zenbat diren ezagutzen ez ditugun errealitateak»

Gereizpetako kolektibo horien artean, norekin egin duzue lan? Zeinen iritziak jaso dituzue?
Lanketa sakona izan zen norekin lan egin behar genuen erabakitzea. Ez zen lanketa erraza izan. Izan ere, zelan definitzen ditugu gereizpeak? Zein irizpide hartzen ditugu kontutan? Azkezapalkuntza eredu hegemonikoak kontuan hartuta hasi ginen lanean, generoa, sexu orientazioa, klasea, arrazakeria eta inmigrazio prozesuen begiradatik. Hala ere, jendeagaz berbetan goazen heinean, konturatzen joan gara beste irizpide batzuk ere badaudela eta horiek lantzen gabiltza. Kontuan izan ditugu baita ere aniztasun funtzionala duten pertsonak, baina onartu egin behar dugu gauza horiek lantzeko prestakuntza bat behar dugula. Eta badakigu zaindu egin behar ditugula lantzen ditugun taldeak. Eta zaintzeko, jakin egin behar da zaintzen. Gernikatik Mundurak urte askotako harremana du Ideasurregaz, eta euren parte ez diren etorkinekin ere. Hortik hasi gara.

Zein fasetan dago proiektua?
Hainbat elkarrizketa egin ditugu lurraldean erreferenteak diren pertsona batzuekin, lurraldea ezagutzen dutenik. Eta hortik informazio eta kontaktu asko lortu ditugu. Kontaktu horiekin harremanetan jarri gara, eta ikusi dugu nork gura duen horrelako proiektu batean parte hartu. Hau da, lurralde kontzientzia izanda, gure prozesu pertsonal eta kolektiboei buruz berbetako eta narratibak konpartitzeko asmoa dutenak aurkitu ditugu. Zelan bizi dugun gure gorputza, herria, auzoa eta zelan gustatuko litzaigukeen bizitzea aztertu ditugu, betiere lurraldean eta duintasunean pentsatuta. Hortik abiatuta, zein prozesu egin gura dugun aztertu gura dugu.
Momentuz, elkarrizketa batzuk egin ditugu zortzi-hamar pertsonagaz; besteren artean, mankomunitatekoekin, mugimendu sozialistakoekin edota lanbide ekimenekoekin egon gara. Konstziente gara errealitate batzuetara oraindik ez garela heldu, baina nahi dugu. Baserri mundura hurbiltzen gaude, emakume eta gazte baserritarrengana. Pausoz pauso gereizpeetara hurbiltzen ari gara.

Busturialdean zelako izan da parte hartzea?
Elkarrizketa batzuk eginda, orain hasiko gara prozesu parte hartzailea gehiago garatzen. Orain, gure asmoa da pertsonak kontaktatzea eta elkartzea, zelan edo halan. Hurrengo pausoak dira elkartzeko espazioak sortzea eta pentsamendu eta sozializazioaren laborategi bat eraikitzea. Zelan bizi garen eta gure ongizate eredua zein den aztertu gura dugu. Guk uste dugu ongizatea ez dutela instituzioek definitzen, guk geuk definitzen dugula. Gereizpetan daudenek kritikotasunetik definitutako ongizatea zein den ikusi gura dugu. Zelan definitzen dugu hori, zelan gaude eta zein prozesutan aurkitzen dugu gure kolektibotasuna. Hori da aztertuko duguna, baita zelan lagun dezakegun horretan ere.

Busturialdean eta Kolonbian egin dituzue elkarrizketak lurraldeko bakoitzeko herritarrekin.
Proiektua Busturialdeak eta Kolonbiako taldeek bultzatu dugu. Baina, taldeak banatuta daude. Gernikatik Mundurakoak gara Busturialdeko bidelagunak. Hala ere, bi lurraldeetan hainbat eremuko jendea dago lanean: esperientzia handiko ikertzaileak, aktibistak, ikasleak, langileak… Guretzako garrantzitsua da taldea ere anitza izatea, begirada hegemonikoak saihesteko. Gu geu ere ikertzaile eta ikertuak izan behar gara. Ez gara ikertutako objetuak izango, baina hegemonia saihesteko neurrietako bat da hegemonia horren parte ez izatea. Lurralde batek duen aniztasuna taldean sartzen ahalegintzen gara.

Zer ari dira aztertzen Kolonbian?
Azken urteetan, Kolonbian Cajamarcako herriko nekazari eta bestelako mugimenduak antolatuta egon dira, Kolosa izeneko meategiaren kontra egiteko. Eta herri kontsulta bat eginda, lortu zuten hori atzera botatzea. Baina gaur egun bestelako arazoak daude mahai gainean; besteren artean ahuakatearen monolaborantzaren esportazioa. Hori eta herrian sortzen diren botere harremanak lantzen ari dira. Izan ere, han ere kolektibo batzuk kanpoan geratzen dira halako prozesuetan, ez dira kontutan hartzen, nahiz eta euren jardun eta iritzia garrantzitsua izan. Euren artean gazteak daude. Aztertzen dabiltza, baita ere, landa eremuan bizi diren emakumeen bizimodua. Euren isolamenduari eta euren antolatzeko alternatibei buruz hitz egiten ari dira. Izan ere, askotan euren artean antolatzen dira eta hortik asko ikas dezakegu. Halaber, lan eskubiderik ez duten nekazari jornalarien iritziak jasoko dituzte. Errealitate hori nahiko handia da han, eta proiektuagaz euren zeresanak batu, errekonozitu eta ikasketa batzuk bultzatu gura dituzte. Horren lanketa egitea oso garrantzitsua da elkarbizitza sortzeko.

«Eskubiderik ez duten nekazari jornalarien iritziak jaso dituzte Kolonbian»

Zer lortu gura duzue proiektuagaz?
Proiektua prozesu bat da, bi herrialdeetan burutzen ari garena. Bakoitzak bere prozesua dauka, eta bakoitzak erabakitzen du zeintzuk diren euren lurraldeko gereizpeak, baina biok dauzkagu helburu berdinak. Prozesu honetatik elementu berak lortu gura ditugu, lurraldean eragina izan dezaketenak. Elementu horien artean, bideo bat eta elementu artistiko bat egitea pentsatu dugu, baita eskoletan lantzeko unitate didaktiko bat ere. Eskoletan lurraldean dagoen aniztasuna landu gura badute, bide hori erraztu gura diegu proiektuagaz. Garrantzitsua da gaztetatik ezagutzea eta balioan jartzea euren inguruan dagoen errealitatea zein den. Oinarrizkoa da gereizpeak identifikatzea. Izan ere, lurralde batean beharrezkoak diren pertsonak dira, beharrezko lanak aurrera eramaten dituztenak. Normalean gutxien baloratzen diren lan esparruak izaten dira. Zentralitate hegemoniko horretan baloratuta ez daudenak dira, baina gure bizitza mantentzeko benetan beharrezkoak direnak. Horiei aurpegia eta historia jartzea, eta errealiate hori gaztetatik lantzea herriaren edo lurraldearen begirada anitza garatzeko modu bat dela uste dugu. Baita euren lana balioan jartzeko ere.

Orain arteko esperientzia zelakoa izan da?
Desikaskuntza eta ikaskuntza prozesu bat izaten ari da. Zerbait proposatu eta herriak egiten du berba. Batzuetan zerbait proposatzen dugu, eta bestelako kontuak aurkitzen ditugu. Esanguratsuena da ikustea zenbat diren ezagutzen ez ditugun errealitateak, eta zelako garrantzitsuak diren euren jardunak. Ikusi dugu zahartzaroaren bakardadea zelakoa den, baita baserritarren bizi eredua zein gutxi zainduta dagoen ere. Gazteei ere erreparatu diegu, eta euren sexualitatea zelako ausardiaz definitzen duten ikusi dugu. Prozesu migratzaileen indarra eta arrazakeria salatzeko ezagutzen ez ditugun zenbat alternatiba dauden ere ikusi dugu. Horiek eta gehiago ezagutzea oso garrantzitsua da. Askotan munduan injustizia asko dagoela esaten dugu, baina ez gara konturatzen gure auzoetan zelan bizi diren. Eta gure lurraldean zelako bizimoduak dauden.


DOKU-FORUMak ASTRAN: CABO DELGADO (MOZAMBIKE) ETA CAJAMARCA (KOLONBIA): Documentales en ASTRA en el 25 aniversario de Gernikatik Mundura

diciembre 21, 2020

GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK PROIEKTUKO DOKUMENTALEN PROIEKZIOA ASTRAN (GERNIKA)

Astearte honetan, abenduaren 22an, 18.30ETAN, ASTRAn, Zoometik https://us02web.zoom.us/j/82261605113?pwd=Q015aUpkOEFaVC9neEpzdXhFc2RVdz09#success jarraitzeko aukerarekin, bi dokumental emango dira eta adituekin hitz egiteko aukera izango dugu, Cabo Delagdoko (Mozambike) eta Cajamarcako (Kolonbia) egoeraren berri izateko.

Doku-Foruma: Terra em Suspenso: Militarizazioa eta Erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna Cabo Delgadorekin (Mozambike)

Azken hamarkadan, hainbat nekazari eta arrantza komunitate beraien bizibideaz gabetuak eta beste nonbaiten bizitzera behartuak izan dira Cabo Delgadon (Mozambiken). Bien bitartean, estatu eliteak lurra eskuratzen joan dira, atzerriko inbertitzaileentzat erreserbatutako esklusio guneak ezarri dituzte eta bertako biztanleen beharrak alde batera uzten joan dira. 2017tik aurrera, matxinada armatu islamisten, kontrabandisten, polizien eta indar armatuen, multinazionalentzat lan egiten duten mertzenarioen esta seguratasun pribatuaren arteko eraso bortitzek 2.000 hilketa eta 500.000 desplazatu baino gehiago utzi dituztela.

Egoera hau aztertzeko Terezinha da Silvarekin (aktibista eta ikertzailea) eta Alberto Ernestorekin (Mozambikeko Unibertsitate Katolikoko CPOS-eko ikerlaria) gurekin izango ditugu. Azken horiek, Mozambiketik, gatazka armatu berri honen gakoak aztertuko dituzte eta errefuxiatu-guneetan bizitzen ari diren egoera dramatikoaren berri emango digute.

Dokumentala: “Sin Minería, la Vida tiene Futuro” (Cajamarca/Kolonbia)

Sin Minería, la Vida tiene Futuro” izeneko lana Cajamarcako herriak (Kolonbia) AngloGold Ashanti meatzaritza enpresa transnazionalaren aurka egindako erresistentzia baketsuari buruzko dokumentala da. Ura urrea baino baliotsuagoa da! Hori da prozesu sozialen, gaitasun indibidual eta kolektiboen ereduaren leloa.

Gaur egungo egoera korapilatu egin da agronegoziaren eta bide-azpiegituren proiektu berriekin, eta egoeraren azken berrikuntzak ezagutzeko, Emérita Cuellar (Idearu-Kolonbia eta Gernika Gogoratuzen ikertzailea) eta Sara Nicholson (Gernikatik Munduraren Gerizpetatik 11 izpi proiektuaren arduraduna) izango ditugu.

PROYECCIÓN DE DOCUMENTALES DE TERRITORIOS EN CONFLICTO EN ASTRA (GERNIKA)

Este martes, 22 de diciembre, a las 18.30 en ASTRA, con posibilidad de seguirla también por Zoom, https://us02web.zoom.us/j/82261605113?pwd=Q015aUpkOEFaVC9neEpzdXhFc2RVdz09#success se emitirán dos documentales y se mantendrá un diálogo con personas especialistas que nos darán cuenta de la situación en Cabo Delgado (Mozambique) y en Cajamarca (Colombia).

Docu-Foro: Tierra en Suspenso: Solidaridad y compromiso con Cabo Delgado (Mozambique) ante la creciente militarización y violencia armada

En la última década, campesinado y comunidades pesqueras de Cabo Delgado se han visto privados de sus medios de vida y obligados a vivir en otras partes de esta provincia del norte de Mozambique. Mientras tanto, las élites estatales han ido adquiriendo terrenos y han establecido zonas de exclusión reservadas para inversores extranjeros, ignorando las necesidades de sus habitantes. A partir de 2017, los violentos ataques protagonizados por grupo insurgentes islamitas, contrabandistas, policía y fuerzas armadas, la seguridad privada de los mercenarios que trabajan para las multinacionales han dejados un balance de más de 2.000 personas asesinadas y más de 500.000 desplazados.

Para tratar esta situación contactaremos con Terezinha da Silva (activista e investigadora) y con Alberto Ernesto (CPOs Universidad Católica de Mozambique) que, desde Mozambique, analizarán las claves de este nuevo conflicto armado y nos darán cuenta de la dramática situación que se está viviendo en los campos de refugiados.

Documental: “Sin Minería, la Vida tiene Futuro” (Cajamarca/Colombia)

Sin Minería, la Vida tiene Futuro” es el documental de resistencia pacífica en el municipio de Cajamarca (Colombia) frente a la empresa transnacional minera AngloGold Ashanti.¡El agua vale más que el oro! es el lema de un modelo de fortalecimiento de sus procesos sociales, sus capacidades individuales y colectivas.

La situación actual se ha complicado con nuevos proyectos del agronegocio y de infraestructuras viarias, y para conocer las últimas novedades de la situación contaremos con Emérita Cuellar (investigadora de Ideasur-Colombia y Gernika Gogoratuz) y Sara Nicholson (responsable del proyecto “Gerizpetatik 11 Izpi de Gernikatik Mundura).


11 IZPI PROIEKTUA Cajamarca-Toliman / El equipo de Tolima ya está en marcha!

octubre 9, 2020

11 Izpi proiektuko Cajamarca/Tolimako taldea martxan da. Lehen bilera Emérita Cuellar eta Miguel Angel Espinosarekin izan genuen, baita Ciudad 3000 ikerketako hazitegiko kolaboratzaile taldearekin eta Tolimako Unibertsitateko ikasleekin ere (Piuné, Jessica, Lina, Yenny, Jhonatan, Lucero, Andres, Marta).

Eredu kapitalista, heteropatriarkal eta neokolonialak Urdaibaiko (Euskadi) eta Cajamarcako (Kolonbia) pertsonen bizitzan eta ingurumenean eragiten duen inpaktu negatiboaren aurrean, Gernikatik Mundurak eta Tolimako Unibertsitateko aktibista eta ikerlari talde batek, herritar kritikoagoak sortzen laguntzeko helburuarekin “Gereizpetatik 11 Izpi” proiektua abian jarri dugu. Ahots hegemonikoak entzutea dugu helburu, sasoiko langileak eta baztertuak dagozen baserriko emakume eta gazteak, ingurumena, genero arteko harremanak eta bere ikuspuntutik jorratu behar diren euren eskualdeko beste gatazkak landuz, eta Tolima eta Euskal Herriko gizarteekin konpartituz.

Reunión del equipo 08.10.2020

El equipo de Cajamarca/Tolima del proyecto 11 IZPI, ya está en marcha. Tuvimos una primera reunión con Emérita Cuellar y Miguel Angel Espinosa, y el equipo de colaboradores del semillero de investigación Ciudad 3000 y estudiantes de la Universidad de Tolima (Piuné, Jessica, Lina, Yenny, Jhonatan, Lucero, Andres, Marta…). Este es un proyecto que tiene como objetivo contar las voces no hegemónicas, que resisten al modelo capitalista, heteropatriarcal y neocolonial, y recoger, analizar y dar a conocer las narrativas entorno al medio ambiente y las relaciones de género de trabajadores temporeros y mujeres y jóvenes de los caseríos más apartados de Cajamarca para compartirlas con las comunidades de Tolima y Euskal Herria.