ONGI ETORRI ERREFUXITUAK. MANIFA BILBON

febrero 21, 2016

2016, OTSAILAK 27
Cartel colorIHESLARI ETA ETORKINEN ESKUBIDEEN ALDEKO MARTXA EUROPAN
Munduan 60 milio pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute beren bizilekuetatik bizia, osotasuna eta duintasunababesteko. Bortxa eta miseriatik aske bizi ahal izateko.
Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: gerra eta gatazketatik iheska zetozen; andreak izateagatik eta bortxatik aske bizi ahal izateko eskubideen alde egin nahi zuten; interes ekonomikoen aurrean lurra babestu nahi zuten; beren sexutasuna eta nortasun guztiak askatasunez bizi nahi zituzten. Siria, Ukraina, Mali, Afganistan, Palestina, Kongo, Irak, Kolonbia … bezalako herrietatik datoz. Heriotzatik, bortxatik eta bonbetatik urrun dagoen toki seguru batean babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira. Estatuen beharra da babes ematea haiei.
Egun hauetan hotzikara sortu beharko ligukeen datu baten berri izan dugu: adin txikiko 10.000 ume desagertu dira, inork ere ez daki egun non diren. Europako mugetara iristen diren pertsonen herenak umeak dira. Onar ezinezko egoera da hau, haur horiek azkenean pertsonen trafikoen sareetan amaitu baitezakete bidea. Europara gatazketatik ihes heldu diren andreen egoera ere guztiz kezkagarria da. Sexu bortxan erortzeko dituzten aukerak izugarri handiak gertatzen baitira. ONUren arabera, Espainia da sexu bortxa bultzatzen duten, edo sexu zirkulazioa eragiten duten sareen helburu nagusietako bat.
Babesa eskatzen dutenek ahalegin ikaragarria egiten dute Europaraino iritsi ahal izateko. Gosea, egarria, tortura, tratu txarrak eta sexu bortxak jasaten dituzte bidaian. Horren aurrean mugak indartu eta militarizatu egin ditu Europak, inor ere pasa ez dadin, erraz etortzeko bideak kenduz eta iheslariak gero eta zailago eta luzeago egiten zaizkien lur eta itsasoko ibilbideetan beren burua arriskuan jartzera kondenatuz. Iaz 3.700 lagunetik gora hil ziren Meditarrenoan, eta 2016ko urtarrilean beste 250 gehiago, 8 lagun eguneko. Gerrak eta liskarrak bultzatzen dituzten herrialdeek, leporaino nahasiakdirenak jazarkunde eta bortxazko lekualdatzeetan, ateak ixten dizkiete haiek sortutako indarkeriatik iheska datozenei, babes kontuetan dituzten betebeharrak sistematikoki bete gabe utziz. Pertsonen trafiko sareetan uzten dituzte, eta haiek segurtasungabeko txalupetan sartzen dituzte gero, gezurretako ihes-jakaz jantzirik, eta nabigazio kontuetan eskarmenturik ez duen jendeen eskuetan. Iheslariek bigarren mailan uzten dute hori, beren segurtasunarekin kezkatuak baitaude eta beren familiak heriotza arriskutik atera nahi baitituzte.
Kokatze prozesu horretan Europak 160.000 iheslari onartzeko konpromisoa hartu zuen, baina azkenean 583 bakarrik hartu ditu. Espainiak 17.000 lagun hartuko zituela aldarrikatu zuen, baina 18 bakarrik etorri dira. Pertsonen enkante lotsagarri horren ondoren, ez da gai izan lekuz aldatzen ahaleginetan diren 60 milioi horietatik segurtasunik emateko ezta kopuru txiki horri ere. Eta horri Europako zenbait herrialdek onartu dituzten neurriak gaineratu behar zaizkio.Eskudiruan 1.340€ baino gehiago duten errefuxiatuei dirua kentzen hasi da Danimarka, eta trabak jartzen ditu familiako kideak elkartzeko orduan. Suediak, Holandak eta Finlandiak deserriratze masiboak iragarri dituzte. Espainiak Ceuta eta Melillako muga kontrolak indartu ditu (hesiak, Polizia Nazionala, Guardia Zibila), eta sarrera eragozten die modu seguru eta legezkoan sartzeko eta babesa izateko eskubidea dutenei. Abiapuntuan bonbardatzen dira herriak, eta gerratik eta migrazio kontroletik irabazi handiak ateratzen dituzten segurtasun- eta arma-enpresak babesten dira.
Honen guztiaren ondorio latzak begien bistakoak dira dagoeneko. Diskurtsu eta proposamen politiko xenofoboak indartzen ari dira, eta horrekin batera harrera guneei erasoak egiten zaizkie eta atzerritarrak kriminalizatzen dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik gertatzen ari den lekualdatze bortxatu hau da sortu den krisirik handiena, eta horren aurrean Europaren jarrerak ez du erakusten ez jendetasunik, ez erantzukizunik ez elkartasunik. Iheslariei babesa ematea ez da karitate kontua, baizik Giza Eskubideen Nazioarteko Itunek biltzen duten oinarrizko eginkizuna.
Eskerrak, hiritar gehienak, etika dela eta, beren gobernuek erakusten duten mailatik gorago daude. Gure erbesteratze garaien historia gogoan dugu eta handik ere ikasi dugu. Gerren eta indarkeriaren amaitzea nahi dugu! Jendea zauritu eta hil egiten duten muga horiek desegin nahi ditugu! Pertsonak jendetasunaz onartuko dituzten herri eta hiriak nahi ditugu! GKEak, giza elkarteak, boluntarioak.. irisguneetan eta beste hiri askotan antolatzen ari dira, biziak salbatzeko, gure herrietara datozenei laguntza eskaintzeko eta babesa behar dutenak kriminalizatzen dituzten mezuak eta diskurtsoak deuseztatzeko.
Orain berehala elkartasunez eta erantzukizunez ezer ere ez egiteak irtebiderik gabeko tokira eramaten gaitu, gizadiaren suntsitzera. Giza eskubideei bortxa izugarria egiten zaie pertsonen gainetikinteres ekonomiko eta politikoei lotsa barik lehentasuna ematen zaienean.

Cartel B_NKalea hartzeko garaia da: GERRARI EZETZA! ETORKIN ETA IHESLARIEI BAIETZA!
PREMIAZKOA DA HORREGATIK, ETA HALA ESKATZEN DIEGU GURE GOBERNU ETA ERAKUNDEEI:
Europar Batasunari:
– Gerrak, liskarrak eta bortxa ez sustatzea.
– liskar bortitz eta esetsaldietatik iheska dabiltzan pertsonei bide seguruak eta legezkoak irekitzea.
– Mediterrenoan eta Egeoan heriotza gehiagorik gerta ez dadin, baliabide aski izango dituen itsas salbamendu lan eraginkorra abian jartzea.
– Desagertutako haurrak berriz ere aurkitzeko ahalegin guztiak, erakundeenak eta gizarte zibilarenak, koordinatzea.
– Konpainiarik gabeko umeek familiarekin batzeko duten eskubidea modu eraginkorrean babestea.
– Pertsonen trafikoen sareen kontrako neurri indartsuak abian jartzea.
– Pertsonen sexu bortxa bultzatzen duten sareen aurka hartan jakitun diren erakundeekin era kordinatuan borroka egitea.
Espainiako estatuari:
– Jatorrizko nahiz igarotze herrialdeetako kontsuletxe eta enbaxadetan babes politikoa eskatzeko aukera ematea.
– Babes eskubidearen unibertsaltasuna onartzea eta nahi duten guztiei horretarako bide ematea, alde batera uztirik haien herrialde eta jatorria.
– Kokatze eta finkatze programak abiarazi eta indartzea.
– Errefuxiatuei laguntza ematen dieten erakunde eta pertsonen babesa bermatzea.
– Konprometitutako onartze prozeduren tramitazioa arintzea.
– Hego aldeko mugan dauden iheslarien egile eskubideak errespetatzea.
– Larritasun handira eraman gaitzaketen kontakizun eta diskurtso xenofoboei aurre egitea.
Euskadiri:
– Espainiako gobernuari presioa egitea lehenbailehen abian jar ditzan Europan onartutako konpromisoak.
– Euskadira iristen diren iheslari guztiek zerbitzu eta baliabide publikoak izatea, haien jatorria eta hemen sartzeko erabili duten bidea alde batera utzirik.
– Bizikidetza sustatzea eta osotasunezko harrera bultzatzea, egiazko babes hiriak indartuz.

Azkenik, erakunde guztiek (espainiar gobernuak, eusko jaurlaritzak, toki erakundeek eta udalek) errespetua erakutsi behar diete gizaki orok dituen eskubidei, modu argian eta inolako diskriminaziorik gabe.

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK – BILBO

Anuncios

Jardunaldi Antimilitaristak. GERNIKAk GOGORATZEN DU: GERRARIK EZ! – 2 día: “Memorias compartidas”

diciembre 2, 2015

Memoria_cast2.eguna: ABENDUAK, 3, Osteguna, 18.30tik-20.30RA ASTRAn

GERNIKAk GOGORATZEN DU: GERRARIK EZ! Memoria partekatuak: Asilo eskubideak frankismoaren garaian eta gaur egun

Igor Palomero, Franco garaian Polonian euskal erbesteratua, eta Nawal Youseff eta Ayaz Miran, Siriako kurdu erbesteratuaen esperientzien ezagutzeko aukera.

Hitzaldi hau “Memoria “ proiktua CEAR-ek koordinatuta, Gernika Gogoratuz lankidetzarekin barnean kokatuta dago

“Memoria partekatuak: asilo-eskubidea frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” ekimenaren bidez, Giza Eskubideen alorrean diharduten agenteak inplikatu nahi ditugu Asilo Eskubidearen defentsan, parekotasunak eginez frankismo-garaiko erbestearekin eta bereziki nabarmenduta emakumeen ekarpen berezia. CEAR-Euskadiren ekimen hau Gernika Gogoratuz zentroarekin koordinatuta sortu da, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

http://cear-euskadi.org/?p=2284&lang=eu

Día 2: 3 de diciembre, jueves, 18.30 a 20.30h en ASTRA

CARTEL_A3_III_jornadas_72GERNIKA RECUERDA: NO A LA GUERRA!

Igor Palomero, exiliado vasco en Polonia durante el franquismo, y Nawal Youseff y Ayaz Miran, exiliados kurdos de Siria, nos contarán sus experiencias

Esta sesión se inscribe dentro del proyecto “Memorias Compartidas” coordinado por CEAR, y que cuenta con la colaboración de Gernikak Gogoratuz”

La iniciativa “Memorias compartidas: una mirada al derecho de asilo desde las experiencias del exilio durante la guerra civil y el franquismo” pretende buscar la implicación de los agentes de Derechos Humanos en la defensa del Derecho de Asilo, identificando las analogías con el exilio durante el franquismo y destacando los aportes específicos de las mujeres. Esta iniciativa la desarrolla CEAR-Euskadi en coordinación con Gernika Gogoratuz, y apoyo de la Agencia Vasca de Cooperación y la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos de Gobierno Vasco.


BAT EZ DA GITXI EKIMENEAN ANGOLArako 2000 € BATU DIRA: Balance del concierto en ASTRA de solidaridad con Angola

enero 12, 2015

2014 Laura2014ko Azaroaren bukaeran ASTRAn egindako Angolako umieri laguntzeko ekitaldian eta norbanako batzuen dirulaguntzak direla ta, 1600 € batu ziren. Fiakum kontzertu elegantearen esker, nahiz eta barikua izan, jendetza hurbildu zan. 2015erako, Iker eta bere koadrila prest agertu dira alkartasun ekimen honekin jarraitzeko, sorpresa ederrak egongo dirala aurreratuz.

Aurreko urtien moduan, gazte hauek batutako dirua eta Gernikatik Munduraren ekarpenarekin Laura Barinagarrementeriari, Angolan aritzen dan misiolariari, 2000€ bidali deutsaguz. Aurreko urtean Caritas-Angolak jaso zuen dirua Angolako hegoaldeko lehortea pairatzen ari ziren biktimei laguntzeko. Hemendik gutxira, Laurak berak esango digu aurton nora bidaliko duten Gernikatik jasotako laguntza.

Bat ez da gitixiUn año más, el dinero recaudado en la fiesta que tuvo lugar en ASTRA será destinado a la misionera gernikesa Laura Barinagarrementeria que trabaja en Angola. Con algunas aportaciones personales y el dinero recaudado en el concierto de Fiakum, se alcanzó la suma de 1600€ que ha sido completada hasta los 2000€ con la aportación de Gernikatik Mundura. Iker y su cuadrilla han dicho que este 2015 tienen intención de seguir con esta iniciativa, a la que añadirán nuevas sorpresas. Laura, que el año pasado dedicó el dinero para combatir la sequía que azotó a este país africano, nos reportará en breve a donde irán a parar los fondos.

 


BAT EZ DA GITXI KONTZERTUAN ETA GERNIKATIK MUNDURAK BILDUTAKO LAGUNTZA ESKERTZEN: Carta de agradecimiento por la ayuda a Ángola

marzo 29, 2014

Fotos Mavi Malange (305)Aurreko urteko amaieran “Bat ez da gitxi” izenburupean egin zen jaialdian 1104.65€ batu ziren eta Gernikatik Mundurak 900€ren ekarpenarekin, 2.000€ak Laura Barinagarrementeria, Dominika moja gernikarren esku utzi ziren. Laurak, gutun honetan, Angolan egon den lehortearen ondorioz, egarriaz eta gosez hiltzen zeuden umeentzako janari eta ura hornikuntzan erabili direla kontatzen digu. Laura eta Kuito-Bieko misiolariek ASTRAko gazteen eta Gernikatik Munduraren laguntza eskertzen digute.

La monja gernikesa Laura Barinagarrementeria y sus compañeras, a través de esta carta agradecen la ayuda recibida el año pasado para combatir los efectos de la sequía en Ángola.  En particular agradecen la labor del grupo de jóvenes de ASTRA que organizaron un concierto para recaudar fondos y el aporte económico que hizo Gernikatik Mundura. Esta es la carta que nos han escrito recientemente:

Hola amigos/as de Gernikatik Mundura:

Hace bastante tiempo, (el mismo día que os mandamos las fotos), que os enviamos otro correo con una pequeña explicación de este proyecto y cómo habíamos enviado vuestro donativo a través de Caritas de Angola.

Durante el año 2013 hubo una gran sequía, con diez provincias de Angola afectadas y cerca de un millón de personas en situación de riesgo, especialmente en la provincia de Cunene, situada más al sur de Angola.
La situación era alarmante en la región, miles de niños han tenido que abandonar las escuelas a causa del hambre. Una evaluación realizada por el Departamento Nacional de Nutrición, con apoyo de Naciones Unidas, indica que más de nedio millón de niños, en las diez provincias más afectadas por la sequía están en situación de malnutrición aguda.
En los dos últimos años practicamente no ha llovido en Cunene, perjudicando la economía de las familias, cuya base de subsistencia es la agricultura y la criación de ganado.

La Conferencia Episcopal de Angola, a través de Caritas, ha realizado varias campañas de ayuda a estas poblaciones, principalmente con bienes alimentares e agua potable y también cisternas para garantizar el abastecimiento de agua a las poblaciones afectadas.

Nosotras también hemos colaborado en estas campañas y pensamos que vuestra ayuda podía paliar un poco esta situación, por eso la enviamos a través de Caritas.

El importe de dos mil Euros, traducido a la moneda de Angola, son alrededor de 275.000 Kwanzas, que aprovechamos para enviar con otras ayudas un total de quinientos mil Kwanzas.

Os agradecemos mucho vuestra colaboración y preocupación por los más necesitados y sentimos que hasta ahora no hayais podido recibir nuestras noticias. Estos aparatos son una gran cosa, pero a veces te juegan malas pasadas.

Muchos saludos a todos los que habéis colaborado, de Gernikatik Mundura, Astra y demás, que Dios os bendiga. Un abrazo de

    Laura  y  Misioneras


HAITIko OSASUN ZENTROA MARTXAN / Finalizado el proyecto para la construcción del Centro de Salud de AREGUY

diciembre 16, 2013

Panoramica delanteraAREGUY-n eragiten egon dan osasun zentroa inauguratu da. 2010. Urteko Haitiko lurrikararen ondoren Gernikatik Mundurak dirua jasotako kanpaina bat hasi eban. Herritarron eta udalaren esker ia 25.000 euro batu ebazan eta Euskal Herriko Mugari Gabeko Ingeniariak erakundearen bitartez Areguy-n eregiteko zan osasun-zentroan erabiltzea proposatu euskun.

Gernika-Lumoko Udalak garapenerako lankidetzaren proiektutarako 2011. urtean egindako deialdian, beste 12.000€ aurreikusi ziran eta Gernikatik Mundurak beste 3.000 jarri ebazan. BFAk, Irun, Portugalete eta Barakaldoko herriek, Gernika-Lumoko alkartasunarekin bat egin, eta osasun zentroa eragiteko diruak lortu ebezen

SAMSUNG CAMERA PICTURESOsasun zentroa martxan dago eta ama barrien atal batez aparte, epe laburrerako ospitaliralderako 12 ohe dekoz, osasun orokerreko kontsulta, osasun promotore aldeko programa, laborategia eta farmakotegia.

Mugari Gabeko Ingenieriakoek, azken txostena eta argazkiaz gain, oparitxo bat bidali deuskue Gernika-Lumoko lankidetza eskertzeko.

Puerta de entradaEste año ha sido inaugurado el Centro de Salud Comunitaria de AREGUY, un proyecto sanitario sin ánimo de lucro, apoyado por el Ministerio de Salud de Haití. El centro promovido por Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco y la congregación de las misioneras de la hermana Laura ha contado con la financiación de la DFB y las instituciones públicas y aportaciones de Irun, Portugalete, Barakaldo y Gernika-Lumo.

Cuenta con una maternidad, con 12 camas para hospitalizaciones de corta estancia, consulta médica general, un programa de apoyo a los promotores de salud, un laboratorio y una farmacia.

Desde Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco, junto con el informe final del proyecto nos envían fotografías y un regalo de agradecimiento que deja constancia de la colaboración del pueblo de Gernika-Lumo.Sala partos 2CamasDiscurso representante MSPP_1


AYUDA A ANGOLA: Batutako dirua herrialdearen hegoaldean lehorteari aurre egiteko erabili da

diciembre 9, 2013

fomenosul2Gazte batzuk ASTRAn egindako kontzertu batean eta Gernikatik Munduraren ekarpenerakin, batutako 2.000€ak, Caritas-Angola koordinatzen ari den herrialde honen hegoaldean lehortea pairatzen ari diren biktimei laguntzeko kanpainara dedikatu dira.

Laura Barinagarrementeria gernikarrak, Kuito-Bién Santa Maria haurren eta amen aldeko zentroan aritzen dena, 500.000 Kwanazak (gutxi gora behera 5.000$) batu ditu, gure ekarpena barne, kanpaina horretan laguntzeko. Caritas-Angolak, Urritik hona, janarien 200 tona (olioa, gatza, arroza, indabak, artoa…) batu eta Angolako hegoaldera bidali ditu.

Los 2.000€ recaudados por unos jóvenes en un concierto de ASTRA y la aportación de Gernikatik Mundura, a decisión de Laura Barinagarrementeria, una monja gernikesa que reside en Ángola se van a destinar a la campaña de solidaridad con las víctimas de la sequía del Sur del país coordinada por Cáritas Angola.

En estos últimos meses esta organización ha conseguido hacer llegar 200 toneladas de alimentos (aceite, sal, arroz, alubias, maíz…) a las provincias del Sur. Desde el Centro Materno-Infantil Santa María se ha contribuido con 500.000 Kwanzas (unos 5.000$) donde están incluido el aporte que se hace desde Gernika.


BOTIKAK SAHARAko KANPAMENDUETARA / MEDICAMENTOS PARA CAMPAMENTOS SAHARAUIS

noviembre 27, 2013

Urtero, Gernikar talde bat, Abenduko zubian, Saharako kanpamenduetara joaten da. Aurton, Fronte Polisarioko Bilboko Delegaritzakoek medikamentuak eskatu dizkiete, antza denez faltan daude eta. Bertako medikuek esandakoen arabera lehentasuna daukate: Antidiabetikoak , antihipertensentiboak, prostatako tratamenduak, paracetamol, iboprufeno, apiretal…. Gernikatik Mundurak 1.000€ko laguntza eman du medikamentuak erosteko.

Erositako botika batzuk

Erositako botika batzuk

Anualmente, coincidiendo con el puente de diciembre, un grupo de gernikesas visita los campamentos. Este año, desde  la Delegación del Frente Polisario de Bilbao les han solicitado medicación ya que está escaseando. Los médicos de allá están demandando con especial urgencia antidiabéticos, antihipertensivos, tratamientos para la prostata, paracetamol, iboprufeno, apiretal…. Desde Gernikatik Mundura hemos contribuido con 1.000€ para facilitar la compra de estos medicamentos.