KULTURARTEKOTASUNAREN eta ARROZEN JAIA: un año más en los arroces interculturales

mayo 29, 2016

20160528_140930Zortzi kazola aurkeztu dituzte Munduko Arrozetara. Gernika-Lumoko hainbat taldek elkarlanean, zazpigarren urtez antolatu dute Munduko arrozak ekimena Gernika-Lumon. Beste behin ere, hainbat kulturarteko herritarrak batu ditu ekimenak, eta hainbat izan dira Pasealekuan batutako taldeak, bakoitzak arroza bere erara egiteko.

http://busturialdea.hitza.eus/2016/05/28/zortzi-kazola-aurkeztu-dituzte-munduko-arrozetara/

Por 7 año consecutivo, diferentes gentes de Gernika-Lumo y alrededores, nos hemos reunido en esta fiesta intercultural. Agrupadas en una decena de cuadrillas tuvimos ocasión de degustar arroces de diferentes lugares del mundo y preparados de muy diversas maneras. Y luego, también tuvimos ocasión de bailar y cantar, euskal dantzak y euskal kantuak, pero también bailamos y cantamos a otros ritmos. Gustora ibili giñan.IMG-20160528-WA0005


GERNIKAKO MUNDUKO ARROZAK 2016

mayo 17, 2016

VII. GERNIKA-LUMOn MUNDUKO ARROZETAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA/ ZAPATUAN, 2016ko MAIATZAREN 28an, PASEALEKUAN

Aurton, Gernika-Lumon be izango dogu Munduko Arrozen jaialdia. 2016ko maiatzaren 28an, zapatuan, izango da. Hori dala eta, deialdi honen bitartez zuen koadrila edo zuen taldearen partaidetza eskatzen deutsuegu.Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest bazagoz, izena emoteko idatzi email honetara gernikag@gernikagogoratuz.org

Diapositiva1Aulkien eta mahaien kopuruari begira aurreikuspen bat egiteko maiatzaren 24a baino arinago apuntatu beharra dago. Maiatzaren 28an, Pasealekuan arroz ekologikoa (dohainik) eta plastiko birziklagarrizko plater politak (€ 1 unitatea) euskura eukiko dozuez.Gastu minimo batzuk ordaintzeko €1 pertsonako eskatuko dogu.

Animazio kulturala edo bestelako ekimenik proposatu gura badozue, (dantzaren bat edo abestiren bat, jokoak, musika jo, antzerkia, ikus-entzutenezkoa…) idatzi aipatu dogun helbidera.

Koadrilarik ez daukan pertsona oro antolakuntzakoekaz jar daiteke kontaktuan posta bitartez edo egunean bertaratuz, beste taldeekaz batera parte hartzeko aukera izango daualako. Arroz “komunitarioa” ere egongo da (prezi merkea izango dau). ANIMATU ETA PARTE HARTU MAIATZAREN 28an PASEALEKUAN!!!

cartel 2016_EDITABLE GERNIKALLAMAMIENTO A PARTICIPAR EN LOS VII. ARROCES DEL MUNDO DE GERNIKA-LUMO. Sábado, 28 de MAYO de 2016 en el PASEALEKU

Este año se celebrará la VII. fiesta de los ARROCES DEL MUNDO en Gernika-Lumo. Si queréis pasároslo bien y queréis participar cocinando arroz el día de la fiesta, tenéis que enviar un email (nombre del grupo, contacto y cuántas personas) a la siguiente dirección gernikag@gernikagogoratuz.org

Para hacer una previsión del nº de sillas y meses hay que apuntarse antes dle 24 de mayo. El día 28 tendréis arroz ecológico gratis y también por 1€ se puee adquirir un plato de plástico recicable de arroces del mundo. Para organizar la fiesta y cubrir unos gastos mínomos os pediremos 1€ por pesona participante.

Si queréis proponer algún baile, juego, música, teatro, audivisual… dirigiros al mismo correo electrónico. La persona que no tenga cuadrilla o grupo se puede poner en contacto con la organización para incorporarse a alguno de los grupos organizadores, o acercarse el mismo día de la fiesta y disfrutar del arroz comunitario que tendrá un módico precio.

Anímate y ven el sábado 28 de mayo al Pasealeku!!

 

 


Gatazkapeko mineralei buruzko bozketa garrantsitzua Europar Batasunean / Votación importante en el Parlamento Europeo sobre “minerales en conflicto”

abril 15, 2015

minerales en conflictoApirilak 13 eta 14an INTA (Committee on International Trade) besteak beste, Iulu Winkler hizlariaren “Gatazkapeko Mineralak” buruzko proposamena bozkatzeko bilduko da.  INTA Europar legebiltzarrean nazioarteko merkataritzaz arduratzen den batzordea da.

Bilera garrantzitsu honi arreta berezia eman behar diogu. Batzorde horretatik aterako den proposamena hurrengo maiatzean Europako Parlamentuko osoko bilkuran aurkeztuko bait da.

Dakizuenez, ALBOAN GKE eta beste Euskal Herriko elkarte asko, Europar batasunean mineralen merkataritza arauzten duen legeak zorrozteko lanean aritu gara; mineralaren, baliabide naturalen, gatazken eta eskubideen urraketa larrien arteko loturak apurtuko duen arau berria sortuz. Gure tramankulu teknologikoek daukaten mineralen bitartez gudak edo gatazkak finantzatzea eragozten duen erregulazio baten beharraren atzean gabiltza, eta Europar Batasunezko Erakundeek oraintxe dabiltzate horren gaineko legea prestatzen.

Jadanik 9.000 pertsona baino gehiago sinatu dugu eskaera honen alde. Azken asteetan, eta presioa handitu eta informatzeko asmoz Europako Parlamentuan presentzia daukaten alderdi politikoen ordezkariekin (PP, PSOE, EH Bildu, eta PNV)  elkartu dira ALBOANeko lagunak eta lege berri honen prozesu legegilean alderdiak adi egoteko, hurrengo eskaerak egin dizkiote:

1. Sortutako erregulazioa derrigorrezkoa izatea; 2.-Lehenengo aldiz beraien produktua Europan salduko duten enpreseei aplikatzea;3. Gatazka arrisku handia duten guneekin lotura daukaten baliabide natural guztiei aplikatzea, eta ez soilik 3TG-ei; 4. OCDEak ikuskaritzari eta informazioari buruz jarritako irizpideei egokitu; 5. Eremu geografiko orokorra mantendu, OCDEren gidaritzapean jasotako definizioari egokituz.

Ea denon artean lortzen dugun! Oraindik ez baduzu sinatu / Si todavía no has firmado:

http://www.tecnologialibredeconflicto.org/firma/

Hemicycle at the European Parliament building Louise Weiss in StrasbourgDurante estos días, la Comisión de Comercio Internacional del Parlamento Europea se reune para votar una propuesta sobre los “minerales en conflicto” . Es una cita muy importante ya que luego se tratará en el parlamento europeo en el mes de mayo. En el último años ALBOAN y otras organizaciones vascos están trabajando para endurecer la legislación de la UE que regula el comercio de minerales y que se cumpla el objetivo de romper el vínculo entre minerales, recursos naturales y los conflictos. Más de 9.000 personas han firmado la petición que exige una mayor y mejor regulación que impida que los minerales que contienen nuestros móviles y aparatos tecnológicos financien guerra como la del Congo. En estas últimas semanas la gente de ALBOAN se ha reunido con diferentes eurodiputadas/os del PP, PSOE, EH Bildu y el PNV para informales de la problemática y hacerles llegar estas peticiones, y que en el proceso legislativo para elaborar la ley estén atentas a: 1. que la regulación sea de obligado cumplimiento; 2. que se palique a las empresas que coloquen por primera vez el producto en el territorio europeo; 3. que se aplique al conjunto de recursos naturales vinculados a zonas con alto riesgo y no solo a los 3 TG; 4. Ajustar los criterios de la regulación a lo que dice la OCDE en términos de auditoria e información; 5. Mantener el ámbito geográfico global, adecuadno la definición a la guía de la OCDE.

A ver si entre todo el mundo lo conseguimos

 


KAMISETA ANTIMILITARISTAK SALGAI: Compra tu camiseta antimilitarista

enero 2, 2015

SAMSUNG CAMERA PICTURESKamisetak eskuratzeko bide bi dauzkazu/2 maneras para hacerte con tu camiseta

E.mailez: gernikatikmundura@gernikatikmundura.org

telefonoz: Eunate Gernikaldean (685719036) eta Jokin Bilboaldean (646111451)

Eskuragarri/disponibles

Gizon/Hombre: S-M-L-XL-XXL

Emakume/Mujer: S-M-L-XL-XXL


GATAZKARIK GABEKO TEKONOLOGIA KANPAINA GERNIKALDEAN /TECNOLOGÍA LIBRE DE CONFLICTOS

septiembre 7, 2014

bilbao congo minas AGernikatik Mundurak, Lurgozok eta Gernika Gogoratuzek, ALBOANek martxan jarri duen “Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainarekin bat egin dugu. Ikasturte honetan, mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura Gernikaldean ezagutzera ematea da kanpaina honen helburu.

Udazken honetan, berbaldi batzuk antolatzeaz gain, beste proposamen batzuk prestatzen ari gara (sinaduren bilketa; mugikorren birzikleta; bidezko merkataritzako mobilak lortzeko ekimena; administrazioek teknologia etikoa eskuratzeko konpromezuak….)

Adi egon prestatzen ari garen egitarauari!

Informazio gehiago: http://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/

Bilbao-Congo-minasPara este curso diferentes organizaciones (Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz, Lurgozo…) nos hemos sumado a la campaña de “tecnología libre de confictos” que ha puesto en marcha la ONGD ALBOAN. Con esta iniciativa se trata de dar a conocer la conexión que existe entre nuestros móviles, tabletas y ordenadores con la guerra en el Este de la RD del Congo

Para este otoño, además de organizar algunas charlas y actividades informativas estamos preparando diferentes actividades (recogida de firmas; reciclaje de móviles; móviles de comercio justo; petición de compromisos de las administraciones para la compra ética de tecnología…).
Estate atenta/o a la agenda que estamos preparando

Más información: http://www.tecnologialibredeconflicto.org/


BANKUGINTZA ETIKOA / HACIA LA BANCA ÉTICA: Zine-Forum de la película “Con tu dinero”

enero 13, 2014

BANKUGINTZA ETIKOAZine-Forum “CON TU DINERO”: http://vimeo.com/59010358

URTARRILAREN 15a, eguaztena ELAI ALAI Aretoan (Gernika-Lumo)

SAMSUNG CAMERA PICTURESMiércoles, 15 de ENERO en la sala ELAI ALAI junto a la casa de cultura de Gernika-Lumo

SAMSUNG CAMERA PICTURESParticiparán: Iker Espuñez, director del documental; Arantza Monasterio (SETEM); y Galo Bilbao (FIARE)


2013.ko GERNIKAKO MUNDUKO ARROZAK: EURITSUA BEZAIN KOLORETSUA

junio 9, 2013

Munduko Arrozak

Euritsua bezain koloretsua

Kulturen arteko eta jai giroko Munduko Arrozak gastronomia lehiaketan parte hartu zuten joan den zapatuan hainbat lagunek, Gernika-Lumon. Eguna euritsua baina koloretsua izan zela esan dute antolatzaileek. Hala, dibertsitatearen isla izan ziren Pasealekuko arkupeak.

2013ko Gernikako Munduko arrozen argazkiak Busturialdeko Hitzan argitaratuak:

http://busturialdea.hitza.info/euritsua-bezain-koloretsua/

Este sábado alrededor de 300 personas participaron en los arroces de Gernika. A pesar de la lluvía, los arkupes del pasealeku fueron una pequeña isla de diversidad. En el siguiente enlace hay fotos del evento:

Gernikako Munduko Arrozen IV. edizioaren argazkiak


8 junio GERNIKAko MUNDUKO ARROZAK ekainaren 8an

mayo 24, 2013

munduko arrozak 2013 mailing

GERNIKA-LUMOko MUNDUKO ARROZAK 2013 -4. EDIZIOA

ASTRA eta BILGUNE SAREAk beste zenbait talde eta lagunekin bat hartuta, honako hau proposatzen dizue: gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapenean, kulturen arteko eta jai giroko gastronomi lehiaketan parte har dezazuen.

Ekimena, ekainak 8, Gernika-Lumoko PASEALEKUAN ospatuko da.

Antolatzaileen esku geratzen da herri bazkarirako mahaiak, aulkiak eta arroza ekologikoa jartzea. Aurreko urteetan izan zuen arrakasta ikusita, gutxi gorabehera zenbatek hartuko duen parte aurretik jakin nahiko genuke; baita lehiaketan parte hartu nahi duten taldeak ere. Horretarako, eman zuen datuak ahalik eta azkarren  ASTRAn, Kultur Etxean edo honako helbidean: gernika.mundukoarrozak@gmail.com

Taldearen izena /Zenbat izango zareten /Kontaktuaren izena / Helbide elektronikoa

Ekainaren 6an bukatzen da apuntatzeko epea.

Beste urtetan bezala zuen parte-hartzearekin antolatuko dugu egunean zehar egingo diren aktibitateak. Aktibitaren bat eskaini nahi izan ezkero argitu zer egin nahi duzuen helbide berean: gernika.mundukoarrozak@gmail.com  

Informazio gehiago Munduko Arrozak web orokorrean http://mundukoarrozak.info/   eta Gernikatik Munduraren blogean https://gernikatikmundura.wordpress.com/

 

munduko arrozak 2013 platerraARROCES DEL MUNDO 2013 en GERNIKA-LUMO -4ª EDICIÓN

ASTRA y la red BILGUNE, junto con otros grupos y personas, os proponemos vuestra participación, en un concurso gastronómico de carácter festivo, intercultural y reivindicativo que tiene al arroz como elemento central.

El evento se celebrará el sábado 8 de junio en el PASEALEKU de Gernika-Lumo.

Desde la organización, se procurará garantizar mesas, sillas y arroz ecológico para la comida popular. Dado el éxito de las ediciones anteriores, este año nos gustaría saber con antelación el número aproximado de personas que piensan asistir, así como las cuadrillas que se apuntan al concurso. Para ello podéis apuntaros cuanto antes con los siguientes datos en esta dirección:  gernika.mundukoarrozak@gmail.com o en ASTRA y Kultur Etxea

El nombre del grupo / Número de personas / Persona de contacto / e.mail

El último día de inscripción será el 6 de junio.

Al igual que en años anteriores contamos con vuestra disponibilidad y participación desinteresada para organizar las actividades que se realizarán a lo largo del día. Si deseáis ofrecer alguna actividad la podéis concretar en la siguiente dirección: gernika.mundukoarrozak@gmail.com

Más información en la web general de Arroces del Mundo http://mundukoarrozak.info/ y en el blog de Gernikatik Mundura https://gernikatikmundura.wordpress.com/


GERNIKA ETA BORROKA ANTIMILITARISTAK. KASKULORE/ GERNIKA Y LAS LUCHAS ANTIMILITARISTAS. UN CASCO Y UNA FLOR.

mayo 5, 2013

3_postal_internet_01-01

2013ko MAIATZAK17, ostirala 17 de MAYO 2013, viernes
Tokia / Lugar: Astra. Gernika Ordua / Hora: 18:00-20:00
Aurkezpena / Presentación: María Oianguren, Gernika Gogoratuz.

• Antimilitarismoa Euskal Herrian. Historia eta indarkeria ezaren aldeko ekintza. Ander Egiguren eta Ignacio Sanz, KEM/MOC. Bilbo.
Antimilitarismo en Euskal Herria. Historia y acción desde la noviolencia.
• Arma Salerosketari buruz Nazioarteko Ituna egiteko kanpaina. Jordi Armadans, Bartzelonako FundiPau (Fundació per la Pau)
erakundearen zuzendaria. Campaña por un Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas.
• Objezio fiskalaren kanpaina bake ekonomiaren alde. Iñaki Uribarrena, Gernikatik Mundura. Campaña de objeción fiscal por una economía de paz

Ordua / Hora: 20:00- 21:00
Zine Foruma / Cine Forum: Euskal Antimilitarismoaren ekintzen bideo bilduma. Recopilación de vídeos de acciones antimilitaristas en Euskal Herria.

KEM/MOCeko kideak Gernikako Bake Musoean Kaskulorea entregatzen

KEM/MOCeko kideak Gernikako Bake Musoean Kaskulorea entregatzen

ZER DA KEM/MOC?

ERAGOZPEN MUGIMENDUA ETA INSUMISIO-KANPAINA (1970-2000)

60. hamarkadaren bukaeran soldadutza derrigorrezkoa denean, Kontzientzia-eragozpenerako eskubidea aldarrikatzeko lehen kanpaldi ezbiolentea antolatu zen. Pepe Beunza lehen kontzientzia-eragozlea izan zen 1971 eta kartzelaratu zuten.1977 urtean KEM-MOC eratzen da eta 79an Gerraren aurkako Nazioarteko Erresistentziaren taldearekin (WRI-IRG) bat egin zuen. KEM-MOCen kideek, Kontzientzia-eragozpenaren Legea ez betetzea eta hark arautzen zuen Ordezko Zerbituzrik (PSS) ez egitea erabaki zuten eta 1989an insumisoen lehen aurkezpen kolektiboa antolatu zuten, eta 1990ean 2.450 insumisotik gora daude. Zigorrak 17 eta 28 hile bitartekoak dira eta Mugimenduak gizartearen erabateko elkartasuna jasotzen du eta armadaren ospe-galtzea gero eta nabarmengoa da. 1997an 130.000 insumisotik gora zeuden. Indar profesionalizatze-prozesua hasten da, eta 1998an derrigorrezko soldadutzaren behinbetiko amaiera iragartzen da. 2001ean Insumiso-kanpaina bukatzen da, baina lan antimilitaristak aurrera egiten dute.

EKINTZA ANTIMILITARISTA EZ BIOLENTOAK (2001-2013)

Jarrera antimilitaristak adierazteko hainbat ekintza antolatzen dira eta desobedientzia zibilaren bidez posible dela gizartearen eraldaketa frogatu nahi da. Azken urteotan bestelako bideak ere jorratu dira: bakerako heziketa, zerga-eragozpena, gastu militarren aurkako eta gizartearen desmilitarizazioaren aldeko kanpianak, instalazio militarren eta armagintza-fabriken aurkako ekintzak, nazioarteko gatazketan inplikazio zuzena… Antimilitariston lana aurrera doa, eta ez da etengo mundo baketsu eta justu bat eraiki bitartean, ez gastu militarrek ezta armadek tokirik izango ez duten mundo bat eraiki bitartean. Horregaitik gaur inoiz baino gehiago, armaden abolizioaren alde lan egiten jarraitzeak sekulako garrantzia du, eta gastu millitarra gastu sozial bihurtu behar dela aldarrikatzen jarraituko dute KEM/MOCeko eta beste talde antimilitaristok.

http://www.sinkuartel.org/

Jordi Armadans-ek Armen salerosketari buruz nazioarteko Tratauen berri ekarriko digu

Jordi Armadans-ek Armen salerosketari buruz nazioarteko Tratauen berri ekarriko digu

JORDI ARMADANS, Director de FundPau y miembro de la Campaña impulsora del proceso CONTROL ARMS, participará también en las jornadas antimilitaristas y de memoria histórica y presentará los logros y debates en torno al Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas– Ver los siguientes artículos:

http://blogs.publico.es/otrasmiradas/672/tratado-sobre-comercio-de-armas-porque-y-para-que/#comments

http://www.eldiario.es/desalambre/armas-mejor-control_6_112398761.html

Iñaki Uribarrenak azalduko digu nola egiten dan objezio fiskala

Iñaki Uribarrenak azalduko digu nola egiten dan objezio fiskala

ZER DA ERAGOZPEN FISKALA? NOLA EGIN? 

Iñaki Uribarrena (Gernikatik Mundura eta ekonomilaria -Nola egin. Adibide praktikoa)

Zure zergak gerratean gastatzerik ez baduzu nahi, egin zaitez eragozle fiskal

Zer da eragozpen fiskala?

Idazki bat ematea eragozle fiskala zarela esanez, gastu militarrei eragozlea, eta, ondorioz, ordaintzen dituzun zergen zati proportzionala gastu militarrekin zerikusirik ez duten gastuetara joan dadila eskatuz.

Zertarako balio du eragozpen fiskala egiteak?

Estatuari presioa egiteko, ejertzitoa ordaindu ez dezan, armagintzari dirulaguntzarik eman ez diezaion. Eragozpen fiskala egiten dugu, ez dugulako militarismoarekin kolaboratu nahi, eta publikoki gure desadostasuna agertu nahi dugulako.

Zeinek egin dezake eragozpen fiskala? Eta Noiz egin daiteke eragozpen fiskala?

EDOZEIN PERTSONAK, denok ordaintzen baititugu zergak, bai era zuzenean, bai zeharka. Talde antimilitaristok eta sozialok urtero bultzatzen dugu, eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian, momenturik egokiena delakoan.

Edozein momentutan. Dena dela, talde antimilitaristok urtero bultzatzen dugu eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian, momenturik egokiena delakoan.

Berbaldi honetan, labur, labur, Iñaki Uribarrenak kontatuko digu nola egiten den eragozpen fiskala


GASTU MILITARRA MURRIZTU DEZAGUN, GASTU SOZIALEAN INBERTITU DEZAGUN / Recortemos el gasto militar, invirtamos en gasto social

abril 15, 2013
Gastu Militarren aurrean Mundu mailako Ekintza Eguna

Gastu Militarren aurrean Mundu mailako Ekintza Eguna

GERNIKATIK MUNDURAKOEK GDMAS (Global Day of Action on Military Spending) kanpainarekin bat egiten dugu

http://www.recortemoselgastomilitar.org/euskera.html

Gutxi dezagun gastu militarra, orain inoiz baino argiago!

Ongizatearen Estatua desegiten eta gizarte politikek murrizketa etengabeak jasaten ari diren ingurugiro honetan, militar gastua gutxiagotzeko benetako beharra agerikoa da.

Izan ere, ez du justifikaziorik Estatu españolak 2013 urtean 16.000 milio euro gastu militarrera bideratzea. Ez eta neurrigabeko armada bat mantentzea. Ez eta 700 milioi euro atzerrian buruturiko armada operazioetan gastatzea. Edo, armamentu berrirako (fragata, gudarako hegazkin, helikoptero militar, e.a.), hurrengo urteetarako sortu dituen 32.000 milioi euroko zorra kontutan izanda,
Edo Industria Ministeriotzatik militar industriari arma berrietarako Ikerketa eta Garapenerako kredituak bideratzea (dagoeneko 15.777 milio euro jaso dituzte). Ez eta diru publikoarekin gudan dauden eta Giza Eskubideak urratzen diren herrialdeei armak saltzen dien sektorea sustatzea.

Ezin dugu onartu, herritar guztien oinarrizko beharrak bermatu gabe daudenean, egunero 45,18 milio gastu militarrera bideratzea. Krisi egoera larri honen erdian ezin da aurrekontuaren %4,32a militarismora bideratu (BPGren %1,55) eta osasun eta hezkuntzan murrizketak egin.

Hau guztiagatik, Militar Gastuaren kontrako Ekintza Globalaren Egunean, Estatu espainiarrak gastu sozialaren aurrean gastu militarra lehenestea salatu nahi dugu, gobernua eta partidu politikoak presionatu nahi ditugu beraien lehentasun hauek alda ditzaten eta hiritarrak sentsibilizatu aldarrika dezaten beharrezkoa dela inoiz baino gehiago, gastu militarra gutxiagotzea eta gastu sozialean inbertitzea.