8 junio GERNIKAko MUNDUKO ARROZAK ekainaren 8an

mayo 24, 2013

munduko arrozak 2013 mailing

GERNIKA-LUMOko MUNDUKO ARROZAK 2013 -4. EDIZIOA

ASTRA eta BILGUNE SAREAk beste zenbait talde eta lagunekin bat hartuta, honako hau proposatzen dizue: gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapenean, kulturen arteko eta jai giroko gastronomi lehiaketan parte har dezazuen.

Ekimena, ekainak 8, Gernika-Lumoko PASEALEKUAN ospatuko da.

Antolatzaileen esku geratzen da herri bazkarirako mahaiak, aulkiak eta arroza ekologikoa jartzea. Aurreko urteetan izan zuen arrakasta ikusita, gutxi gorabehera zenbatek hartuko duen parte aurretik jakin nahiko genuke; baita lehiaketan parte hartu nahi duten taldeak ere. Horretarako, eman zuen datuak ahalik eta azkarren  ASTRAn, Kultur Etxean edo honako helbidean: gernika.mundukoarrozak@gmail.com

Taldearen izena /Zenbat izango zareten /Kontaktuaren izena / Helbide elektronikoa

Ekainaren 6an bukatzen da apuntatzeko epea.

Beste urtetan bezala zuen parte-hartzearekin antolatuko dugu egunean zehar egingo diren aktibitateak. Aktibitaren bat eskaini nahi izan ezkero argitu zer egin nahi duzuen helbide berean: gernika.mundukoarrozak@gmail.com  

Informazio gehiago Munduko Arrozak web orokorrean http://mundukoarrozak.info/   eta Gernikatik Munduraren blogean https://gernikatikmundura.wordpress.com/

 

munduko arrozak 2013 platerraARROCES DEL MUNDO 2013 en GERNIKA-LUMO -4ª EDICIÓN

ASTRA y la red BILGUNE, junto con otros grupos y personas, os proponemos vuestra participación, en un concurso gastronómico de carácter festivo, intercultural y reivindicativo que tiene al arroz como elemento central.

El evento se celebrará el sábado 8 de junio en el PASEALEKU de Gernika-Lumo.

Desde la organización, se procurará garantizar mesas, sillas y arroz ecológico para la comida popular. Dado el éxito de las ediciones anteriores, este año nos gustaría saber con antelación el número aproximado de personas que piensan asistir, así como las cuadrillas que se apuntan al concurso. Para ello podéis apuntaros cuanto antes con los siguientes datos en esta dirección:  gernika.mundukoarrozak@gmail.com o en ASTRA y Kultur Etxea

El nombre del grupo / Número de personas / Persona de contacto / e.mail

El último día de inscripción será el 6 de junio.

Al igual que en años anteriores contamos con vuestra disponibilidad y participación desinteresada para organizar las actividades que se realizarán a lo largo del día. Si deseáis ofrecer alguna actividad la podéis concretar en la siguiente dirección: gernika.mundukoarrozak@gmail.com

Más información en la web general de Arroces del Mundo http://mundukoarrozak.info/ y en el blog de Gernikatik Mundura https://gernikatikmundura.wordpress.com/

Anuncios

GERNIKA ETA BORROKA ANTIMILITARISTAK. KASKULORE/ GERNIKA Y LAS LUCHAS ANTIMILITARISTAS. UN CASCO Y UNA FLOR.

mayo 5, 2013

3_postal_internet_01-01

2013ko MAIATZAK17, ostirala 17 de MAYO 2013, viernes
Tokia / Lugar: Astra. Gernika Ordua / Hora: 18:00-20:00
Aurkezpena / Presentación: María Oianguren, Gernika Gogoratuz.

• Antimilitarismoa Euskal Herrian. Historia eta indarkeria ezaren aldeko ekintza. Ander Egiguren eta Ignacio Sanz, KEM/MOC. Bilbo.
Antimilitarismo en Euskal Herria. Historia y acción desde la noviolencia.
• Arma Salerosketari buruz Nazioarteko Ituna egiteko kanpaina. Jordi Armadans, Bartzelonako FundiPau (Fundació per la Pau)
erakundearen zuzendaria. Campaña por un Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas.
• Objezio fiskalaren kanpaina bake ekonomiaren alde. Iñaki Uribarrena, Gernikatik Mundura. Campaña de objeción fiscal por una economía de paz

Ordua / Hora: 20:00- 21:00
Zine Foruma / Cine Forum: Euskal Antimilitarismoaren ekintzen bideo bilduma. Recopilación de vídeos de acciones antimilitaristas en Euskal Herria.

KEM/MOCeko kideak Gernikako Bake Musoean Kaskulorea entregatzen

KEM/MOCeko kideak Gernikako Bake Musoean Kaskulorea entregatzen

ZER DA KEM/MOC?

ERAGOZPEN MUGIMENDUA ETA INSUMISIO-KANPAINA (1970-2000)

60. hamarkadaren bukaeran soldadutza derrigorrezkoa denean, Kontzientzia-eragozpenerako eskubidea aldarrikatzeko lehen kanpaldi ezbiolentea antolatu zen. Pepe Beunza lehen kontzientzia-eragozlea izan zen 1971 eta kartzelaratu zuten.1977 urtean KEM-MOC eratzen da eta 79an Gerraren aurkako Nazioarteko Erresistentziaren taldearekin (WRI-IRG) bat egin zuen. KEM-MOCen kideek, Kontzientzia-eragozpenaren Legea ez betetzea eta hark arautzen zuen Ordezko Zerbituzrik (PSS) ez egitea erabaki zuten eta 1989an insumisoen lehen aurkezpen kolektiboa antolatu zuten, eta 1990ean 2.450 insumisotik gora daude. Zigorrak 17 eta 28 hile bitartekoak dira eta Mugimenduak gizartearen erabateko elkartasuna jasotzen du eta armadaren ospe-galtzea gero eta nabarmengoa da. 1997an 130.000 insumisotik gora zeuden. Indar profesionalizatze-prozesua hasten da, eta 1998an derrigorrezko soldadutzaren behinbetiko amaiera iragartzen da. 2001ean Insumiso-kanpaina bukatzen da, baina lan antimilitaristak aurrera egiten dute.

EKINTZA ANTIMILITARISTA EZ BIOLENTOAK (2001-2013)

Jarrera antimilitaristak adierazteko hainbat ekintza antolatzen dira eta desobedientzia zibilaren bidez posible dela gizartearen eraldaketa frogatu nahi da. Azken urteotan bestelako bideak ere jorratu dira: bakerako heziketa, zerga-eragozpena, gastu militarren aurkako eta gizartearen desmilitarizazioaren aldeko kanpianak, instalazio militarren eta armagintza-fabriken aurkako ekintzak, nazioarteko gatazketan inplikazio zuzena… Antimilitariston lana aurrera doa, eta ez da etengo mundo baketsu eta justu bat eraiki bitartean, ez gastu militarrek ezta armadek tokirik izango ez duten mundo bat eraiki bitartean. Horregaitik gaur inoiz baino gehiago, armaden abolizioaren alde lan egiten jarraitzeak sekulako garrantzia du, eta gastu millitarra gastu sozial bihurtu behar dela aldarrikatzen jarraituko dute KEM/MOCeko eta beste talde antimilitaristok.

http://www.sinkuartel.org/

Jordi Armadans-ek Armen salerosketari buruz nazioarteko Tratauen berri ekarriko digu

Jordi Armadans-ek Armen salerosketari buruz nazioarteko Tratauen berri ekarriko digu

JORDI ARMADANS, Director de FundPau y miembro de la Campaña impulsora del proceso CONTROL ARMS, participará también en las jornadas antimilitaristas y de memoria histórica y presentará los logros y debates en torno al Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas– Ver los siguientes artículos:

http://blogs.publico.es/otrasmiradas/672/tratado-sobre-comercio-de-armas-porque-y-para-que/#comments

http://www.eldiario.es/desalambre/armas-mejor-control_6_112398761.html

Iñaki Uribarrenak azalduko digu nola egiten dan objezio fiskala

Iñaki Uribarrenak azalduko digu nola egiten dan objezio fiskala

ZER DA ERAGOZPEN FISKALA? NOLA EGIN? 

Iñaki Uribarrena (Gernikatik Mundura eta ekonomilaria -Nola egin. Adibide praktikoa)

Zure zergak gerratean gastatzerik ez baduzu nahi, egin zaitez eragozle fiskal

Zer da eragozpen fiskala?

Idazki bat ematea eragozle fiskala zarela esanez, gastu militarrei eragozlea, eta, ondorioz, ordaintzen dituzun zergen zati proportzionala gastu militarrekin zerikusirik ez duten gastuetara joan dadila eskatuz.

Zertarako balio du eragozpen fiskala egiteak?

Estatuari presioa egiteko, ejertzitoa ordaindu ez dezan, armagintzari dirulaguntzarik eman ez diezaion. Eragozpen fiskala egiten dugu, ez dugulako militarismoarekin kolaboratu nahi, eta publikoki gure desadostasuna agertu nahi dugulako.

Zeinek egin dezake eragozpen fiskala? Eta Noiz egin daiteke eragozpen fiskala?

EDOZEIN PERTSONAK, denok ordaintzen baititugu zergak, bai era zuzenean, bai zeharka. Talde antimilitaristok eta sozialok urtero bultzatzen dugu, eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian, momenturik egokiena delakoan.

Edozein momentutan. Dena dela, talde antimilitaristok urtero bultzatzen dugu eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian, momenturik egokiena delakoan.

Berbaldi honetan, labur, labur, Iñaki Uribarrenak kontatuko digu nola egiten den eragozpen fiskala


GASTU MILITARRA MURRIZTU DEZAGUN, GASTU SOZIALEAN INBERTITU DEZAGUN / Recortemos el gasto militar, invirtamos en gasto social

abril 15, 2013
Gastu Militarren aurrean Mundu mailako Ekintza Eguna

Gastu Militarren aurrean Mundu mailako Ekintza Eguna

GERNIKATIK MUNDURAKOEK GDMAS (Global Day of Action on Military Spending) kanpainarekin bat egiten dugu

http://www.recortemoselgastomilitar.org/euskera.html

Gutxi dezagun gastu militarra, orain inoiz baino argiago!

Ongizatearen Estatua desegiten eta gizarte politikek murrizketa etengabeak jasaten ari diren ingurugiro honetan, militar gastua gutxiagotzeko benetako beharra agerikoa da.

Izan ere, ez du justifikaziorik Estatu españolak 2013 urtean 16.000 milio euro gastu militarrera bideratzea. Ez eta neurrigabeko armada bat mantentzea. Ez eta 700 milioi euro atzerrian buruturiko armada operazioetan gastatzea. Edo, armamentu berrirako (fragata, gudarako hegazkin, helikoptero militar, e.a.), hurrengo urteetarako sortu dituen 32.000 milioi euroko zorra kontutan izanda,
Edo Industria Ministeriotzatik militar industriari arma berrietarako Ikerketa eta Garapenerako kredituak bideratzea (dagoeneko 15.777 milio euro jaso dituzte). Ez eta diru publikoarekin gudan dauden eta Giza Eskubideak urratzen diren herrialdeei armak saltzen dien sektorea sustatzea.

Ezin dugu onartu, herritar guztien oinarrizko beharrak bermatu gabe daudenean, egunero 45,18 milio gastu militarrera bideratzea. Krisi egoera larri honen erdian ezin da aurrekontuaren %4,32a militarismora bideratu (BPGren %1,55) eta osasun eta hezkuntzan murrizketak egin.

Hau guztiagatik, Militar Gastuaren kontrako Ekintza Globalaren Egunean, Estatu espainiarrak gastu sozialaren aurrean gastu militarra lehenestea salatu nahi dugu, gobernua eta partidu politikoak presionatu nahi ditugu beraien lehentasun hauek alda ditzaten eta hiritarrak sentsibilizatu aldarrika dezaten beharrezkoa dela inoiz baino gehiago, gastu militarra gutxiagotzea eta gastu sozialean inbertitzea.


LURRAREN TOPAKETA: Eskualdearen garapena tokiko sormenetik eta mundura begira… /Punto final a la V. Lurraren Astea

marzo 24, 2013
Bertoko eta sasoiko konpota

Bertoko eta sasoiko konpota

Elikadura osasuntsua eta koherentea ikastetxeetan, energia irankorrerako kooperatibak, Urdaibaiko turismo eredua, baserriko elikagaien ikastaro praktikoa, eta Eskualdeko etorkizunari buruzko eragile ezberdinen hausnarketa kolektiboa astean zehar jorratu ondoren, Martxoaren 23an Zapatuan V. Lurraren Asteari bukaera emoteko Lurraren topaketa ospatu genuen.

Goizean ASTRAko ortua landu eta gero, bertoko eta sasoiko produktuen bazkaria ospatu genuen. Ostean, Gernika Folk Taldea eta umeentzako birziklapen tailerra gozatzeko aukera ere euki genuen.

Montaje de fotos:  http://animoto.com/play/G1D0HcYAFFJJQsi6Q4OqCQ

Ortua prestatzen

Ortua prestatzen

Tras un programa intenso (alimentación saludable y coherente en las escuelas; cooperativas de energía sostenible; modelos turísticos para Urdaibai; foro de debate sobre el futuro socio-económico de la comarca; taller práctico para hacer morcillas, degustación de productos…) hemos concluído esta V semana de la Tierra con un encuentro este sábado 23. Este último día, como se puede ver en el montaje de fotos se ha preparado la futura huerta de Astra, se ha organizado una comida con productos locales y de temporada, y en la sobremesa hemos contado con la actuación del Gernika Folk Taldea y unos talleres de reciclaje para chavalas/es. Ahora toca hacer balance y dar continuidad a algunas de las iniciativas puestas en marcha…


ARMEN SALMENTEN NEGOZIOA: EL GOBIERNO ESPAÑOL INCUMPLE EL DERECHO ESTATAL E INTERNACIONAL SOBRE COMERCIO DE ARMAS

octubre 29, 2012

Espainaiko gobernuak, bere ohiturari jarraituz,  azpijokoetan jarraitzen du. Nazio Batuetan Armen Merkataritzaren Nazioarteko Hitzarmeneran aldeko negoziazioa egiten ari diren bitartean, Espainiako Defentsa Ministroak  giza eskubideak bortzatzen dituzten herrialdeetan armak saltzea ondo dagoela esaten du.

La paradoja es que mientras se está negociando en Naciones Unidas un Tratado Internacional sobre el Comercio de Armas, el Ministro de Defensa del gobierno español está dedicándose a fomentar la venta de armas en países que vulneran sistemáticamente los derechos humanos.

Algunos artículos recientes sobre cómo el Gobierno incumple las normas estatales, europeas e internacionales, en tanto que exporta armas a países donde son utilizadas para la represión interna y la violación de los derechos humanos

Sobre los negocios del Ministro Morenes y el incremento de la venta de armas de España en terceros países:

http://www.eldiario.es/internacional/dictaduras-Espana-vende-politica-imperfecta_0_63343755.html

http://www.publico.es/espana/440865/morenes-hace-lo-que-sabe-y-especializa-a-defensa-en-la-venta-de-armas

Venta de armas a Marruecos para la represión saharaui:

http://maspublico.com/2012/06/29/asociaciones-prosaharauis-denuncian-al-estado-por-vender-armas-a-marruecos/


600 pertsona baino gehiago Gernikako Munduko Arrozetan

junio 28, 2012
Más de 600 personas en los arroces de Gernika

Más de 600 personas en los arroces de Gernika

 Aurton ere, kultuartekotasunaren alde!!! Oso ondo pasatu gendun! Ikusi montajea:  http://animoto.com/play/Hc09rzZOfNpddtBqUGxiCw Para ver lo bien que nos lo pasamos, échale un vistazo al montajillo éste que no dura ni 30 segundos!! Eskerrik asko parte hartu dozuen guztiei! Zuek barik eztau!! El año que viene más y mejor!! Gracias por participar y esperamos veros el año que viene


BIDEZKO MERKATARITZA 2010 COMERCIO JUSTO

diciembre 19, 2010
Denda Solidarioa

Denda Solidarioa

 Urtero legez abenduaren 15etik urtarrilaren 5era artean BIDEZKO MERKATARITZAKO DENDEA zabalduko dogu betiko produktoakaz, Adolfo Urioste kalean (lehengo bbk=).

Un año más, el próximo mes de diciembre, desde el día 15 hasta el 5 de enero abriremos la tienda con productos de Comercio Justo y Solidario en la c/Adolfo Urioste (antes bbk=)

 

 

Bidezko Merkataritzaren gaineko informazio gehiago/Más información sobre Comercio Justo:

http://www.comerciojustobilbao.com/