GABONETAKO LOTERIA KOBRATZEKO / PARA COBRAR LA LOTERIA DE NAVIDAD

diciembre 29, 2012

LOTERIA2012 kobretakoPara cobrar el dinero atrás del número 0.2728 podeis pasar por la Casa de Cultura de Gernika entre el 2 y el 11 de enero de las 17 a las 19h de la tarde

Anuncios

MEMORIA GERNIKATIK MUNDURA TXOSTENA 2011

noviembre 27, 2012

GM memoria PORTADAGernikatik Mundurak 2011n burututako ekimen txostena jarraian dekozue. Txosten honetan lehengo urtean egindako ekimenen multzoa topauko dozu. Txosten honen helburuetako bat da alkarren arteko gogoeta bultzatzea eta horretan bat egitea garapenerako lankidetzan hemendik aurrera egitekoak diran ekimenetan eta erronka barrietan. Beste edozein azalpen emoteko prest eta betiko moduan zuen esanetara gagoz.
Beste barik, mila esker zuen arretagaitik eta emondako laguntzagaitik.Gernikatik Mundura memoria 2011

En este enlace podeis encontrar la memoria de actividades del 2011 de GERNIKATIK MUNDURA. En esta memoria vas a encontrar el conjunto de actividades que hemos llevado a cabo durante el año pasado. Espero que esta memoria nos sirva para reflexionar conjuntamente sobre los nuevos retos que se nos plantean en las actividades de Cooperación para el Desarrollo. Quedamos a tu disposición para cualquier aclaración adicional. Sin otro particular, agradecemos vuestra atención y gracias por vuestra colaboración.


GERNIKATIK MUNDURA GABONETAKO LOTERIA

octubre 26, 2012

02.728

4 € (LOTERIA) + 1 € (LAGUNTZA) = 5 € guztira


BATZAR NAGUSIA 2012/05/26 ASAMBLEA GENERAL

mayo 18, 2012

Gure estatutuetan araututakoa betetzearren, Gernikatik Mundurako Zuzendaritza Batzordeak BATZAR NAGUSIA egiteko deialdia zabaltzen dau datorren 2012ko maiatzaren 26rako, zapatuan, Gernikatik Mundura alkartearen lokaletan (Errenterian, Maloste, 2an) goizeko 11etan. Gai ordena: 1. 2011 urteko txostenaren onespena; 2. Diru kontuen onespena; 3. 2012 urterako aurrekontuak eta ekintzen egitasmoren onespena; 4. Erregu Galderak. Ekintzen egitasmoa egiteko zure proposamenak entzun gura doguz! Anima zaitez!!!

Un año más, en cumplimiento de los estatutos de Gernikatik Mundura se convoca ASAMBLEA GENERAL para el día 26 de mayo de 2012, a las 11h en los locales de Maloste 2 en Rentería. Además de aprobar la memoria del 2011 y el estado de cuentas te animamos a que nos ayudes a elaborar el plan de actuación para el 2012. Hay que reorientar el trabajo en el Rif y en Brasil, tenemos que seguir organizando actividades con BILGUNE y otras de sensibilización y concienciación, y repensarnos para ver cómo vamos a trabajar en la fábrica social para la creación cultural que va a ser ASTRA. Todas las ideas serán bienvenidas!!


GERNIKA 4 MINUTU: Ekimen bateratua bonbardaketaren urteurreanean / acto unificado en el aniversario del bombardeo

abril 18, 2012
Prentsaurrekoan (Argazkia I. Alberdi)

Prentsaurrekoan (Argazkia I. Alberdi)

Dakigun moduan Gernika bonbardatu zutela 75.urteurrena da aurtengoa. Ekimen desberdinak burututzen dira gure herrian eta horien artean Kultura Batzordeak, haur, gazte, nagusi, langile eta ikasle denontzat minutu gutxitako ekimen erraz baina aberasgarri bat proposatu nahi dugu. Gernika bonbardatua izan zen orduan, 15:45 inguru horretan, sirenak eta elizetako kanpaiak jotzen dauden bitartean, 4 minutuko isil eta geldi unea egitea proposatzen da. Zauden lekuan zaudela parte-hartu daiteke ekimenean, etxean, lantegian, kalean, atzerrian…

gernika 4 minutu logoaHala ere, herriko Gernika-Lumoko hiru bilgune aukeratu dira ekimen hau egiterakoan jendeak elkartu nahi izanez gero elkartu ahal izateko: Eria, Errenteriko zubia eta San Kristobal Plaza. Pentsatzeko, oroitzapenak gogoratzeko, gure guraso, aiton-amonek kontatu eta bizi zutena oroitzeko minutuak izango dira. 75. urteurrena egun berezi eta adierazgarria dela azpimarratzen dugu Kultura Batzordetik eta honen izenean gonbidatzen zaituztegu ekimen honetan parte hartzera.

Como por todas/os es conocido, el de este año es el 75 aniversario que bombardearon Gernika. En nuestro pueblo se llevan a cabo diferentes actividades y, entre ellas, la Comisión de Cultura nos viene a proponer a niñas/os, jóvenes, mayores, trabajadoras/es, estudiantes, un acto sencillo pero enriquecedor.  En la hora que fue bombardeada Gernika, en torno a las 15.45h, al unísono que suenan las campanas de las iglesias y las sirenas, en ese instante, se propone estar quietos y en silencio durante 4 minutos. Se puede participar en la acción desde el sitio en el que estais, bien sea vuestra casa, fábrica, calle, extranjero… También se han elegido tres localizaciones en Gernika-Lumo para que aquellas personas que quieran reunirse tengan oportunidad para ello: El Ferial, , el puente de Rentería y la Plaza de San Cristobal. Serán minutos, para pensar, para recordar, para rememorar lo que nuestras/os abuelas/os vivieron. Desde la Comisión de Cultura os invitamos a participar en este significativo y especial 75 aniversario.


Memoria GERNIKATIK MUNDURA 2010 Txostena

julio 6, 2011
2010 urteko txostena

2010 urteko txostena

Txosten honetan, Gernikatik Mundurak 2010 urtearen zehar egindakoak aurki ditzakezue.  Gero ta proiektu eta ekimen gehiago ditugu eta zuen laguntza ekonomikoaz aparte, zuen parte hartze zuzenagoa behar dogu. Animatu zaitezte eta gurekin harremanetan jarri!

 
IKUSI TXOSTENA/VER LA MEMORIA: memoria 2010 txostena

En esta memoría encontrareis las actividades realizadas por Gernikatik Mundura a lo largo del 2010. Cómo vereis cada vez tenemos más proyectos e iniciativas y, además de vuestra ayuda económica, vuestra implicación y participación en las actividades es fundamental. Animaros a poneros en contacto con nosotras/os! 


GERNIKATIK MUNDURAK 17 URTE BETE DITU

mayo 1, 2011
17 urte tabarra emoten

17 urte tabarra emoten

Gernikatik Mundurako 17. urtebetetzea ospatzeko Bilboko Umore Ona txokoan bazkari bat antolatu gendun. Zazpi kaleetatik txikiteoa egin ondoren, gure lehendakariak, Martak, ongi etorriko Benedettiren poema bat irakurri euskun eta gero, Ana “kozinas”ek prestatutako bazkari eder bat dastatzeko aukera izan gendun. Ea datorren urtean gehiago batzen garen.

El sábado 30 de abril celebramos los 17 años de Gernikatik Mundura con una comida en el txoko Umore Ona de Bilbao. Nos lo pasamos en grande. Txikiteo, bienvenida con poema de Benedetti incluído, buena comida y, sobre todo, muchas risas y buen ambiente. El año que viene tendremos que celebrar organizar “la presentación en sociedad” ya que nuestra Gernikatik Mundura va a ser mayor de edad.