GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN ERAKUSKETA-Exposición artística

junio 18, 2021

GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN ERAKUSKETA: Busturialdea, Kolonbiako Tolima eta Caquetá eta Mozambikeko Maputo eta Cabo Delgadoko ARTibistek beren lurraldeetako gatazka kapitalista, patriarkal eta kolonialen aurrean bizi alternatibei buruzko lanak aurkeztuko dizkigute. Etor zaitez Astrara ekainaren 21etik uztailaren 5era eta bisitatu erakusketa interesgarri hau.

EXPOSICIÓN ARTÍSTICA TERRITORIOS EN CONFLICTO: Los conflictos y las alternativas de vida de Maputo, Cabo Delgado en Mozambique; Caquetá y Tolima en Colombia; y Busturialdea-Urdaibai; contadas a través del arte por las comunidades que son protagonistas de su futuro. Una exposición muy interesante!

https://www.facebook.com/plugins/post.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2FGernikatikMundura%2Fposts%2F328014285514857&show_text=true&width=500


LARROSEN ARANTZAK: Loreen esplotazio transnazionalaren berbalida, HEGOAko masterreetako ikasleak antolatuta

marzo 13, 2021

Eta zergatik animatzen zaituztegu ekitaldi honetara?

Aski ezagunak dira hegoalde globalean egiten den estraktibismoa, edo nekazaritza edo meatzaritzako ustiapena. Baina zer dago lore baten sinpletasun eta edertasunaren atzean?

Urtero, San Valentin eta San Jordi bezalako ekitaldiek, inkontzienteki, eragin izugarria izaten dute hego globaleko herrialdeetan, hala nola Ekuadorren, Kolonbian, Kenyan eta Etiopian, non enpresa transnazionalek irabaziak lortzen dituzten ingurumenaren eta gizakiaren ustiapenetik abiatuta. Ustiapen hori, batez ere, eskulan feminizatuan oinarritzen da, eta arrosen arantzak bizitza prekarioak bihurtzen dira.

2018-2019 ikasturtean, Kolonbiako eta Kataluniako Hegoako ikasleek _Traslasflores_ ekimena sortu zuten, transnazionaletako praktikak salatzeko. https://traslasflores.com /


Gutako askok partekatu ditugu etorkizunarekiko ditugun ziurgabetasunak, egungo testuinguruak sortutakoak. Eta, batzuetan, baliteke buruan izatea aurten Hegoan puntu eta amaiera bat dela, eta hortik aurrera bakoitzak geure kabuz bilatu beharko duela bizitza.


Mintegi honetan adierazi nahi dugu posible dela prozesuak sortzea Hegoako ikasleen arteko lankidetzatik abiatuta; izan ere, ikasle horiek, oro har, ez datoz bat establishment-arekin, eta ez du zertan amaiera izan, baizik eta puntu eta jarraitu bat, non gu askok matxinadak berberak partekatu ahal izango ditugun.


Lanak eta zereginak elkartzen direla jakinik, agendan lekutxo bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, astearteko eta asteazkeneko saioetara joan ahal izateko.


TRASLASFLORES: Charla en directo y on line sobre la explotación transnacional de las flores organizada por el estudiantado de los máster de HEGOA

marzo 13, 2021

¿Y porqué os animamos a asistir a este evento?

Son bien conocidos, el extractivismo que se realiza en el sur global, o la explotación en los campos agrarios o minerías. Pero … ¿Qué hay detrás de la simpleza y belleza de una flor?🌹


Cada año, eventos como San Valentin y San Jordi tienen inconscientemente un terrible impacto en países del sur global, como Ecuador, Colombia, Kenia y Etiopia, donde empresas trasnacionales se lucran a partir de la explotación medioambiental y humana. Una explotación que recae sobre todo en mano de obra feminizada, y donde las espinas de las rosas se convierten en vidas precarias.


En el curso 2018-2019, alumnxs de Hegoa de Colombia y Catalunya, colaboraron para crear la iniciativa _Traslasflores_ , donde denuncian las practicas de las transnacionales.https://traslasflores.com/


Muchxs de nosotrxs, hemos compartido las incertidumbres que tenemos hacia el futuro, generado por el contexto actual. Y a veces, puede que tengamos en la mente que este año en Hegoa es un punto y final y que a partir de ahí cada uno nos tendremos que buscar la vida por nuestra cuenta.


En este seminario, queremos trasmitir, que es posible crear procesos a partir de la cooperación entre el alumnado de Hegoa, un alumnado que generalmente no comparte el establishment, y que no tiene porqué ser un final si no un punto y seguido, donde muchxs de nosotrxs podamos compartir las mismas trincheras.


Conscientes de que se juntan los trabajos y tareas, os queremos invitar a que hagáis un huequito en la agenda para poder asistir tanto a la sesión del martes como a la del miércoles🦋


BUSTURIALDEKO HITZAN: Sara Nicholson -“Gerizpetatik 11 izpi” proiektuko kidea. “ENTZUTEN EZ DITUGUN AHOTSAK ERDIGUNEAN JARRI GURA DITUGU.

enero 22, 2021

Gernikatik Mundurak ‘Gereizpetatik 11 izpi’ proiektua jarri du martxan, parte hartze prozesuetan jasotzen ez diren gereizpetako herritarren bizimoduak eta errealitateak erdigunean jartzeko.

2021.01.22. Ane Maruri

Gernikatik Mundurak herritar kritikoagoak sortzen laguntzeko helburuagaz Gereizpetatik 11 Izpi. Sumando voces silenciadas a las narrativas de vida proiektua jarri du martxan. Hegemoniatik aparte dauden ahotsetan arreta jartzea du helburu, gereizpetan dauden herritarren errealitatea ezagutzeko, biltzeko, aztertzeko eta zabaltzeko.

Proiektua Gernika Gogoratuzek eta Gernikatik Mundurak burututako Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak proiektuaren ondorioetatik sortu da. Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozanbike) eta Urdaibaiko (Euskadi) bizi erronka eta alternatibei buruzko ikerketa egin zuten, gaitasun kolektiboak indartzeko eta eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalei aurre egiteko. Prozesu parte-hartzaile honetan pertsona eta kolektibo anitzek parte hartu zuten arren, izandako gabezien artean, normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu eta horiek ere entzun behar zirela ondorioztatu zuten. Narratiba horiek sendotzeko gereizpetan daudenen ahotsak entzutea “ezinbestekoa” dela dio Nicholsonek.

Zertan datza proiektuak, eta zeintzuk dira helburu nagusiak?
Urdaibain eta Kolonbiako Toliman bultzatu dugun ikerketa da. Helburua da lurraldean dauden bizimodu anitzengana hurbiltzea, entzutea, ezagutzea, elkarrekin hausnartzea eta, batez ere, gizarte kritikoago eta inklusiboago bat sortzea. Izan ere, ulertzen dugu gure lurralde eta bizi ereduak hainbat eragin inposatuetatik sortzen dira. Gure lurraldeak perspektiba heterosexual, heteronormatibo, patriarkal eta arrazista eta klasista batetik eraikita daude. Hala, prozesu parte hartzaile bat sortu gura dugu, non hegemonikotasun horretatik kanpo geratzen diren pertsonak parte hartu ahal duten, eta horrela lurraldeari buruz eta bizi eredu duinei buruzko narratiba bat sortzea. Urdaibain eta Toliman entzuten ez ditugun ahotsak entzun eta horien errealitatea erdigunean jarri gura dugu.

‘Gatazka Egoeran dauden Lurraldeak’ proiektua da abiapuntua.
Bai, 2019an amaitu zen proiektu hori, eta orain bigarren fasean gaude. Baina ondorioak atera genituenean ohartu ginen inklusibotasunari arreta handiagoa jarri behar geniola, eta normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu behar ginela. Hainbat ahotsetara heldu ginen, parte hartze prozesu bat bultzatu genuen, baina autokritika egin eta ikusi genuen bazeudela landu barik geratu ziren errealitateak. Desikasten, ikasten eta sortzen joatea da asmoa. Orain landuko ditugun ahotsak beti proiektuen parte izatea da asmoa, ez izatea gehigarri bat. Hala ere, ulertzen dugu, proiektuen parte izateko gu ere trebatu egin behar garela, eta horretan gaude.

Beharrezkoa da hegemonia orokorretik kanpo dauden ahotsak jasotzea. Euren errealitatea ezagutzeko beste aspektu batzuk lantzea dakarrelako.
Biktimizatu eta erromantizatu barik, onartu egin behar dugu zentrotasunetik kanpo geratzen diren bizipenetatik eta esperientziatik alternatibak sor daitezkeela. Eta horrek gizarte eredu bat eraikitzerakoan lagundu ahal gaitu. Gure asmoa ez da bakarrik entzun eta hortik gaiak jorratzea: kolektibotasuna sortzea da asmoa, ahalmen kolektibo hori sortzen jarraitzea.

«Esanguratsua da ikustea zenbat diren ezagutzen ez ditugun errealitateak»

Gereizpetako kolektibo horien artean, norekin egin duzue lan? Zeinen iritziak jaso dituzue?
Lanketa sakona izan zen norekin lan egin behar genuen erabakitzea. Ez zen lanketa erraza izan. Izan ere, zelan definitzen ditugu gereizpeak? Zein irizpide hartzen ditugu kontutan? Azkezapalkuntza eredu hegemonikoak kontuan hartuta hasi ginen lanean, generoa, sexu orientazioa, klasea, arrazakeria eta inmigrazio prozesuen begiradatik. Hala ere, jendeagaz berbetan goazen heinean, konturatzen joan gara beste irizpide batzuk ere badaudela eta horiek lantzen gabiltza. Kontuan izan ditugu baita ere aniztasun funtzionala duten pertsonak, baina onartu egin behar dugu gauza horiek lantzeko prestakuntza bat behar dugula. Eta badakigu zaindu egin behar ditugula lantzen ditugun taldeak. Eta zaintzeko, jakin egin behar da zaintzen. Gernikatik Mundurak urte askotako harremana du Ideasurregaz, eta euren parte ez diren etorkinekin ere. Hortik hasi gara.

Zein fasetan dago proiektua?
Hainbat elkarrizketa egin ditugu lurraldean erreferenteak diren pertsona batzuekin, lurraldea ezagutzen dutenik. Eta hortik informazio eta kontaktu asko lortu ditugu. Kontaktu horiekin harremanetan jarri gara, eta ikusi dugu nork gura duen horrelako proiektu batean parte hartu. Hau da, lurralde kontzientzia izanda, gure prozesu pertsonal eta kolektiboei buruz berbetako eta narratibak konpartitzeko asmoa dutenak aurkitu ditugu. Zelan bizi dugun gure gorputza, herria, auzoa eta zelan gustatuko litzaigukeen bizitzea aztertu ditugu, betiere lurraldean eta duintasunean pentsatuta. Hortik abiatuta, zein prozesu egin gura dugun aztertu gura dugu.
Momentuz, elkarrizketa batzuk egin ditugu zortzi-hamar pertsonagaz; besteren artean, mankomunitatekoekin, mugimendu sozialistakoekin edota lanbide ekimenekoekin egon gara. Konstziente gara errealitate batzuetara oraindik ez garela heldu, baina nahi dugu. Baserri mundura hurbiltzen gaude, emakume eta gazte baserritarrengana. Pausoz pauso gereizpeetara hurbiltzen ari gara.

Busturialdean zelako izan da parte hartzea?
Elkarrizketa batzuk eginda, orain hasiko gara prozesu parte hartzailea gehiago garatzen. Orain, gure asmoa da pertsonak kontaktatzea eta elkartzea, zelan edo halan. Hurrengo pausoak dira elkartzeko espazioak sortzea eta pentsamendu eta sozializazioaren laborategi bat eraikitzea. Zelan bizi garen eta gure ongizate eredua zein den aztertu gura dugu. Guk uste dugu ongizatea ez dutela instituzioek definitzen, guk geuk definitzen dugula. Gereizpetan daudenek kritikotasunetik definitutako ongizatea zein den ikusi gura dugu. Zelan definitzen dugu hori, zelan gaude eta zein prozesutan aurkitzen dugu gure kolektibotasuna. Hori da aztertuko duguna, baita zelan lagun dezakegun horretan ere.

Busturialdean eta Kolonbian egin dituzue elkarrizketak lurraldeko bakoitzeko herritarrekin.
Proiektua Busturialdeak eta Kolonbiako taldeek bultzatu dugu. Baina, taldeak banatuta daude. Gernikatik Mundurakoak gara Busturialdeko bidelagunak. Hala ere, bi lurraldeetan hainbat eremuko jendea dago lanean: esperientzia handiko ikertzaileak, aktibistak, ikasleak, langileak… Guretzako garrantzitsua da taldea ere anitza izatea, begirada hegemonikoak saihesteko. Gu geu ere ikertzaile eta ikertuak izan behar gara. Ez gara ikertutako objetuak izango, baina hegemonia saihesteko neurrietako bat da hegemonia horren parte ez izatea. Lurralde batek duen aniztasuna taldean sartzen ahalegintzen gara.

Zer ari dira aztertzen Kolonbian?
Azken urteetan, Kolonbian Cajamarcako herriko nekazari eta bestelako mugimenduak antolatuta egon dira, Kolosa izeneko meategiaren kontra egiteko. Eta herri kontsulta bat eginda, lortu zuten hori atzera botatzea. Baina gaur egun bestelako arazoak daude mahai gainean; besteren artean ahuakatearen monolaborantzaren esportazioa. Hori eta herrian sortzen diren botere harremanak lantzen ari dira. Izan ere, han ere kolektibo batzuk kanpoan geratzen dira halako prozesuetan, ez dira kontutan hartzen, nahiz eta euren jardun eta iritzia garrantzitsua izan. Euren artean gazteak daude. Aztertzen dabiltza, baita ere, landa eremuan bizi diren emakumeen bizimodua. Euren isolamenduari eta euren antolatzeko alternatibei buruz hitz egiten ari dira. Izan ere, askotan euren artean antolatzen dira eta hortik asko ikas dezakegu. Halaber, lan eskubiderik ez duten nekazari jornalarien iritziak jasoko dituzte. Errealitate hori nahiko handia da han, eta proiektuagaz euren zeresanak batu, errekonozitu eta ikasketa batzuk bultzatu gura dituzte. Horren lanketa egitea oso garrantzitsua da elkarbizitza sortzeko.

«Eskubiderik ez duten nekazari jornalarien iritziak jaso dituzte Kolonbian»

Zer lortu gura duzue proiektuagaz?
Proiektua prozesu bat da, bi herrialdeetan burutzen ari garena. Bakoitzak bere prozesua dauka, eta bakoitzak erabakitzen du zeintzuk diren euren lurraldeko gereizpeak, baina biok dauzkagu helburu berdinak. Prozesu honetatik elementu berak lortu gura ditugu, lurraldean eragina izan dezaketenak. Elementu horien artean, bideo bat eta elementu artistiko bat egitea pentsatu dugu, baita eskoletan lantzeko unitate didaktiko bat ere. Eskoletan lurraldean dagoen aniztasuna landu gura badute, bide hori erraztu gura diegu proiektuagaz. Garrantzitsua da gaztetatik ezagutzea eta balioan jartzea euren inguruan dagoen errealitatea zein den. Oinarrizkoa da gereizpeak identifikatzea. Izan ere, lurralde batean beharrezkoak diren pertsonak dira, beharrezko lanak aurrera eramaten dituztenak. Normalean gutxien baloratzen diren lan esparruak izaten dira. Zentralitate hegemoniko horretan baloratuta ez daudenak dira, baina gure bizitza mantentzeko benetan beharrezkoak direnak. Horiei aurpegia eta historia jartzea, eta errealiate hori gaztetatik lantzea herriaren edo lurraldearen begirada anitza garatzeko modu bat dela uste dugu. Baita euren lana balioan jartzeko ere.

Orain arteko esperientzia zelakoa izan da?
Desikaskuntza eta ikaskuntza prozesu bat izaten ari da. Zerbait proposatu eta herriak egiten du berba. Batzuetan zerbait proposatzen dugu, eta bestelako kontuak aurkitzen ditugu. Esanguratsuena da ikustea zenbat diren ezagutzen ez ditugun errealitateak, eta zelako garrantzitsuak diren euren jardunak. Ikusi dugu zahartzaroaren bakardadea zelakoa den, baita baserritarren bizi eredua zein gutxi zainduta dagoen ere. Gazteei ere erreparatu diegu, eta euren sexualitatea zelako ausardiaz definitzen duten ikusi dugu. Prozesu migratzaileen indarra eta arrazakeria salatzeko ezagutzen ez ditugun zenbat alternatiba dauden ere ikusi dugu. Horiek eta gehiago ezagutzea oso garrantzitsua da. Askotan munduan injustizia asko dagoela esaten dugu, baina ez gara konturatzen gure auzoetan zelan bizi diren. Eta gure lurraldean zelako bizimoduak dauden.


11 IZPI PROIEKTUA Cajamarca-Toliman / El equipo de Tolima ya está en marcha!

octubre 9, 2020

11 Izpi proiektuko Cajamarca/Tolimako taldea martxan da. Lehen bilera Emérita Cuellar eta Miguel Angel Espinosarekin izan genuen, baita Ciudad 3000 ikerketako hazitegiko kolaboratzaile taldearekin eta Tolimako Unibertsitateko ikasleekin ere (Piuné, Jessica, Lina, Yenny, Jhonatan, Lucero, Andres, Marta).

Eredu kapitalista, heteropatriarkal eta neokolonialak Urdaibaiko (Euskadi) eta Cajamarcako (Kolonbia) pertsonen bizitzan eta ingurumenean eragiten duen inpaktu negatiboaren aurrean, Gernikatik Mundurak eta Tolimako Unibertsitateko aktibista eta ikerlari talde batek, herritar kritikoagoak sortzen laguntzeko helburuarekin “Gereizpetatik 11 Izpi” proiektua abian jarri dugu. Ahots hegemonikoak entzutea dugu helburu, sasoiko langileak eta baztertuak dagozen baserriko emakume eta gazteak, ingurumena, genero arteko harremanak eta bere ikuspuntutik jorratu behar diren euren eskualdeko beste gatazkak landuz, eta Tolima eta Euskal Herriko gizarteekin konpartituz.

Reunión del equipo 08.10.2020

El equipo de Cajamarca/Tolima del proyecto 11 IZPI, ya está en marcha. Tuvimos una primera reunión con Emérita Cuellar y Miguel Angel Espinosa, y el equipo de colaboradores del semillero de investigación Ciudad 3000 y estudiantes de la Universidad de Tolima (Piuné, Jessica, Lina, Yenny, Jhonatan, Lucero, Andres, Marta…). Este es un proyecto que tiene como objetivo contar las voces no hegemónicas, que resisten al modelo capitalista, heteropatriarcal y neocolonial, y recoger, analizar y dar a conocer las narrativas entorno al medio ambiente y las relaciones de género de trabajadores temporeros y mujeres y jóvenes de los caseríos más apartados de Cajamarca para compartirlas con las comunidades de Tolima y Euskal Herria.


URDAIBAIKO PARTE-HARTZE PROZESUA ABIAN DA / En marcha el proceso participativo sobre Urdaibai!

julio 20, 2020

Uztailaren 7an Gaztazka egoeran daunden Lurrandeak proiektuaren baitan beste tailer bat egin da Busturialdean eta Urdaibain sortzen ari diren prozesu kolektibo eta alternatiboak aztertzen jarraitzeko, eta aldaketa-prozesuak sortzen laguntzen duten proposamenak ezagutzeko eta partekatzeko.  Eztabaida-prozesu horrek elkarteen eta kudeaketa publikoaren munduko erreferenteak eta normalean entzuten ez diren kolektiboetako pertsonak barne hartzen ditu, eta aukera ematen du jarrera komunak identifikatzeko eta eskualdeetako arazoei eta erronkei aurre egiteko estrategiak proposatzeko. https://territoriolab.org/eu/urdaibaiko-parte-hartze-prozesua-abian-da/

Este 7 de julio se ha celebrado un nuevo taller para seguir explorando los procesos colectivos y alternativos que se están generando en Busturialdea/Urdaibai, y conocer y compartir aquellas propuestas que están contribuyendo a generar procesos de cambio.

Este proceso de debate que incluye a referentes del mundo asociativo y de la gestión pública, y a personas de colectivos que habitualmente no son escuchados, está permitiendo identificar posicionamientos comunes, y proponiendo estrategias para hacer frente a los problemas y retos comarcales. https://territoriolab.org/19708/


“URDAIBAI OREKA BIZIAN” FILMA ZIZURKILGO FRAISORO NEKAZARITZA ESKOLAN: Sesión formativa en la Escuela Agraria de Gipuzkoa sobre el proyecto Territorios en Conflicto.

marzo 13, 2020

Urdaibai Oreka Bizian dokumentala aurkeztu dugu martxoaren 23an, Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan (Gipuzkoan). Bidezko Elikadura/VSF, Gernika Gogoratuz, Ortutik Ahora eta Gernikatik Mundurakoek parte hartu genuen, eta ikasle eta irakasleekin batera, Urdaibai Oreka Bizian dokumentala ikusi, nekazal, abeltzaintza eta baso eredu kapitalista-produktibistak sortutako arazoak aztertu, eta Euskal Herriko eskualdeetan dagozen alternatibak eztabaidatzeko aukera izan genuen.  

Cabo Delgado/Mozanbike eta Cajamarca-Kolonbiako nekazarien egoera ere ikutu genuen, eta nahiz eta errealitate oso ezberdinak izan, elkar dauzkagun loturak eta erronkak aipatzeko aukera ere izan genuen. Oso saio interesgarria.

En el marco del proyecto de Territorios en Conflicto, y en una colaboración con la ONGD Justicia Alimentaira/VSF hemos tenido ocasión de presentar el documental “Urdaibai Oreka Bizian” en la Escuela Agraria de Gipuzkoa. Con el estudiantado y profesorado hemos discutido las consecuencias de los modelos productivistas agrícolas, ganaderos y forestales en nuestras vidas, y hemos analizado algunas alternativas que se están dando en nuestras comarcas. También tuvimos ocasión de tratar estos temas en Cabo Delgado/Mozambique y Cajamarca/Colombia, aunque con realidades muy distintas, tratamos de hacer conexión entre situaciones y retos comunes.


ZAS! Zurrumuruen aurkako Formazioa/Formación antirumores organizada por OEE-Busturialdea

febrero 3, 2020

👀🧠 *Tailerrak* 🧠👀”Zurrumurruen kudeaketarako estrategiak  – Estrategias antirumores”📍Non: Astran (Gernika)🗓 Noiz: Otsailaren 22 Febrero-10.00etan
*Izena emateko: urdaibaiongietorri@gmail.com*

*ZAS! – ZURRUMURRUEN AURKAKO FORMAZIOA*
🗣 *Hitzaldia* 🗣”Zurrumurru eta estereotipoak esparru juridikoan – Estereotipos y prejuicios en el marco jurídico”📍Non: Maria Aguirre Aretoan – Kultur Etxean (Gernika)🗓 Noiz: Otsailaren 18 Febrero-19.00etan


TAILERRA: TRUCOS DE WHATSAPParen TRIKIMAILUAK

enero 23, 2020

Kaixo lagunok, etor zaitez Nayla Babak emango duen whatsapp trikimailuak ezagutzeko tailerrera! Ideasurrek antolatuta

Animaros a participar en el práctico taller sobre  trucos del Whatsapp a cargo de Nayla Baba que ha organizado Ideasur.  !


“SIN MINERIA, LA VIDA TIENE FUTURO” eta “LA GUERRA EMPIEZA AQUÍ” DOKUMENTALAK ASTRAn: Muy interesantes las VII jornadas antimilitaristas y de memoria histórica

noviembre 26, 2019

Oso interesgarriak izan dira VII. Jardunaldiak “Antimilitarismoa eta Memoria historikoa”. Giza Garapen gehiago eta Arma gutxiago!.

Goizeko saioan Kolonbiako egia eta memoriaren lana eta “Sin Minería, la vida tiene futuro” dokumentalean agertzen den Cajamarca/Tolimako baserritar, emakume eta ekologisten borroka ezagutzeko aukera izan genuen. Azpimarratu behar da, dokumental hau, Gernikatik Mundura eta Gernika Gogoratuzek duten “Gatazkan dauden Lurraldeak” proiektuen parte dela.Eta arratsaldean Euskal Herriko gizartearen desmilitarizazio integralaz aritu ginen, eta ondoren “La Guerra Empieza Aquí” dokumentala ikusi, eta euskal armagintza enpresen kontrola eta desagertzeko proposamen gainean egon ginen berbetan. Gogoratu behar dugu, Gernikatik Mundurak dokumental honen “crowfunding”nean parte hartu zutela.

Bestaldetik, gogoratu ere, dokumental horretan,  gure lagunak, Faten, Eva eta Noelia agertzen direla eta euren Yemen-eko lan humanitarioa. Gernikatik Mundurak, udaletxe eta herritarren laguntzarekin, “Solidarios sin Fronteras”elkartearen eskutik,  janari-pakete proiektuan parte hartu dugula.

IMG-20191123-WA0056

Interesantísimas las VII Jornadas antimilitaristas y de memoría histórica. Menos armas y más desarrollo humano!. En la sesión matutina tras conocer el trabajo de la Comisión de la Verdad de Colombia, tuvimos ocasión de ver el documental “Sin Minería, la vida tiene futuro” donde se cuentan las resistencias y alternativas de los movimientos feministas, ecologistas y campesinos de Cajamarca/Tolima, que son parte del proyecto “Territorios en Conflicto” que coordinamos desde Gernikatik Mundura y Gernika Gogoratuz.

A la tarde, tras abordar el análisis de los factores que militarizan la sociedad vasca, tuvimos ocasión de ver el documental, a cuya financiación contribuyó Gernikatik Mundura, “La Guerra Empeiza Aquí” para posteriormente, en el debate abordar el tema de cómo hacer para que la industria militar vasca se vaya transformando, y transitando hacia modelos de producción civiles. Subrayar también que, en el documental, aparecen Faten, Eva y Noelia, nuestras compañeras de “Solidarios sin Fronteras” con las que hemos colaborado desde Gernika en el proyecto de “ayuda alimentaria” en Yemen

Yemeneko-elikadura laguntza proiektua/Proyecto de Ayuda Alimentaira en Yemen