MUNDUKO ARROZAK-GERNIKA 2019-ARROCES DEL MUNDO

julio 3, 2019

IMG-20190624-WA0004

Aurton Gernika-Lumon be izango dogu Munduko Arrozen jaialdia. 2019ko uztailaren 13an, zapatuan, izango da. Hori dala eta, deialdi honen bitartez zuen koadrila edo zuen taldearen partaidetza eskatzen deutsuegu.

Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest bazagoz, izena emoteko (izena, kontaktua eta zenbat pertsona) idatzi email honetara info@gernikagogoratuz.org.

Aulkien eta mahaien kopuruari begira aurreikuspen bat egiteko uztailaren 10ra baino arinago apuntatu beharra dago. Astran, plastiko birziklagarrizko plater politak (€1 unitatea) eskura eukiko dozuez. Udalak aulkiak eta mahaiak izten deuskuz, baina jaialdia antolatzeko eta  gastu minimo batzuk ordaintzeko 1 pertsonako eskatuko dogu.

Munduko Arrozak sukaldaritzako jaialdi-txapelketa da. Honen helburu nagusia jatorri desberdinetako jendea batu eta hartu-emonetan jartzea da.  Topaketa gastronomiko-kultural honen bidez parte hartzen dogun pertsonen artean gure herri eta auzoetan dagoen aniztasunaz jabetu gura dogu, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko. Parte hartzen dauan talde bakoitzak arrozarekin egindako plater bat aurkeztu beharko dau, eta jatorri desbardinetako gernikarrek osaturiko epaimahai batek erabakiko dau zein dan munduko arrozik onena.

Gainera, parte hartzen dauen koadrila bakoitzak jarriko den dastatze mahairako behar dana baino errazio gehiago egitea eskatzen da (erakusketarako errezetak idatzita ekartzea eskatzen da) modu horretara talde guztien arrozak dastatu ahal izango doguz.

Jardunaldi guztiaren zehar animazio kulturalak egongo dira (bertsoak, kantak, dantza, musika,…) Koadrilarik ez daukan pertsona oro antolakuntzakoekaz jar daiteke kontaktuan posta bitartez edo egunean bertaratuz, beste taldeekaz batera parte hartzeko aukera izango daualako.

Anima zaitez eta parte hartu uztailaren 13an Astran!!! Este año, celebramos la X. edición de los Arroces del Mundo en Gernika-Lumo.

IMG-20190617-WA0015

Os animamos a participar con vuestra asociación o cuadrilla. Si queréis participar y pasároslo bien cocinando arroz, tenéis que enviar un email, indicando nombre del grupo, persona y teléfono de contacto y cuántas personas seréis, a la siguiente dirección: info@gernikagogoratuz.org

Para hacer una previsión del número de sillas y mesas, hay que apuntarse antes del 10 de julio.  El día 13 de Julio en Astra tendréis a vuestra disposición por 1€/unidad, platos de plástico reciclable (muy bonitos) de Arroces del Mundo. El Ayuntamiento nos facilita las sillas, las mesas pero para organizar la fiesta y cubrir unos gastos mínimos os pediremos 1 por participante.

Arroces del Mundo es un concurso-fiesta gastronómico.El objetivo principal de los Arroces del Mundo es llamar la atención sobre la universalidad y la diversidad que se da en nuestros barrios y pueblos, y para visualizar la riqueza que aporta la interrelación entre diversas personas y culturas. Cada grupo que participa tiene que presentar un plato de arroz, y un jurado compuesto por gernikes@s de orígenes diferentes decidirá cuál es el mejor arroz del mundo.

Además cada grupo/cuadrilla participante preparará unas raciones adicionales  para una mesa de degustación que vamos a habilitar (os rogamos traer las recetas por escrito para su exposición).

A lo largo de la jornada habrá un programa de animación cultural (versos, canto, baile, música,…).

La persona que no tenga cuadrilla o grupo se puede poner en contacto con la organización para incorporarse en alguno de los grupos organizadores ya inscritos o acercarse el mismo día de la fiesta.

¡¡¡Anímate y ven el sábado, 13 de julio a ASTRA!!!

Anuncios

HIRAK-RIFeko ERRESISTENTZIAREN JARDUNALDIEN EMAITZAK: Balance de las Jornadas sobre el RIF

marzo 29, 2019

20190328_115344Martxoaren 28an saio bi izan genituen Rif-eko gaiak ikutzeko. Horretarako David Alvarado politologoa eta kazetaria gurekin izan genuen. Davidek liburu oso interesgarri bat idatzi du “Hirak”, hau da, Errifeñoen matxinadaren gainean.

ehuGUNE, Europagune eta Gernika Gogoratuz-en laguntzarekin, goizean, EHUn saio bat izan genuen. Bertan Europar Batasuna-Maroko eta Euskal Herriaren arteko harremanetaz aritu giñen. Merkataritza akordioak, nekazal eta arrantza arloko hitzarmenen negoziaketak, Saharako lurralde okupatuen ondorioak, mugen kontrolarekin eta migrazioarekin lotutako auziak, Yihadismoa eta laizismoa, Sahara eta Rifeko giza eskubideen egoeraz, eta Rif eta Marokoko botere zentalaren arteko harreman gorabehertsuaz aritu giñen.

20190328_140523

Rif, Sahara, Marokiar diasporaren erakunde, Hegoaldeko mugan lan egiten duten eta etorkinen laguntzarako elkarte, Eusko Jaurlaritzako arduradun, eta ikasle eta irakasle Unibertsitarioek elkarrizketa horizontaletan parte hartu genuen. Oso jardunaldi jendetsu eta emankorra izan zen.

Arratsaldean, jende gutxiago Gernikan. Pena bat. Hasieran, argazki erakusketaren bisita gidatua egin zigun AZRAFeko Nour Eddime Ofakir. Gero, nazioarteko elkartasunaren gora-beherak eta gure gizarteen pasibitatea eztabaidatzen egon giñen. Eta bukatzeko, Khalid Amzir (AZRAF elkartea), Ridouan Asouik (margolaria) eta David Alvaradoren (Rifeko liburuaren egilearen) eskutik “Hirak” Rifeko protesta mugimenduaren historia eta azken berriak komentatzeko aukera izan genuen.

Aprovechamos la vista del periodista, politologo y especialista en temas del norte de África, David Alvarado, para hacer dos actividades el día 28 de marzo de 2019. David escribió en 2017 un interesante libro que hay sobre el “Hirak” o la revuelta rifeña. Con esta excusa, durante la mañana y de la mano de ehuGUNE, Europagune y Gernika Gogoratuz organizamos una jornada sobre las relaciones de la UE-Marruecos y Euskadi en la UPV/EHU. Tuvimos tres interesantísimas presentaciones: Juan Soroeta, sobre las Sentencias del Tribunal de Justicia de la UE y la explotación de recursos naturales del Sahara Occidental y los acuerdos UE-Marruecos, con una reflexión final sobre la utilidad del derecho para las causas justas. David Alvarado, nos dío muchas claves sobre la complejidad del Majzen, el sistema político marroquí, los movimientos contestatarios, y la resistencia del pueblo rifeño; y María López Belloso nos puso sobre la mesa las contradicciones de los actores e instituciones de la UE en la defensa de los derechos humanos en el Sáhara Occidental. Posteriormente tuvimos unos diálogos horizontales entre organizaciones rifeñas, saharauis, de apoyo a personas migrantes, representantes de la administración vasca y estudiantes de Derecho, abordando reflexiones y conexiones entre la solidaridad vasca, las causas saharaui y rifeña, laicidad-islam, relaciones comerciales euskadi-Marruecos, situación de los derechos humanos en el norte de áfrica, MENAs, procesos migratorios y de integración diáspora, prevención terrorismo yihadista. Fue verdaderamente una jornada muy interesante que aprendimos mucho sobre Marruecos y la situación de la cuestión saharaui y rifeña.

cartel

A la tarde, con menos gente en Gernika, Nour Eddimne Ofakir de AZRAF nos mostró una exposición de fotos con la cronología del Hirak o revuelta rifeña. Y tras una breve reflexión sobre la debilidad de solidaridad vasca con el Rif y la necesidad de buscar nuevas formas de trabajar para hacer llegar las reivindicaciones de la lucha rifeña a nuestra sociedad, dimos paso a las intervenciones de Khalid Amzir (Azraf) y David Alvarado que nos presentaron la historia, la actualidad y los retos del movimiento rifeño.

Rif cartel corto


RIFeko MATXINADA -HIRAK-RESISTENCIA RIFEÑA. Jornadas 28 de marzo

marzo 16, 2019

cartel rif

2016tik, Rifeko herria Marokoar Erregimen Politikoaren (Majzen) mende dagoen Gobernuaren ustelkeria eta alderdikeria salatzen ari da, baita Marokoko alde horretan bizi dituzten pobrezia eta marjinazio egoerak ere. Agintarien errepresioak ez dauka mugarik. Naser Zafzani liderrarekin batera, 600 amazigh preso politiko baino gehiago daude, Marokoko kartzeletan sakabanatuta.

Rifeko “Hirak” protesta mugimenduak aurrera jarraitzen du bere aldarrikapenekin, baina gatazka zerrenda luze baten jarraipena baino ez dute osatzen. Espainiar eta frantziar okupazioarekin eta Abdelkrim el Jatabiren Errepublikarekin hasi ziren, pasa den mendeko 20ko hamarkadan. Errepresioak Mohamed Vren alauita erregimenarekin jarraitu zuen, 50eko hamarkadaren amaieran; eta Hassan IIrekin, 1984ko matxinada gogor erreprimitu baitzuen. Haren semeak, Mohamed VIak, hainbat erreforma politikoren, Rifeko herria bere alde jartzeko saiakeraren eta estatu mailako indarkeria egoera askoren ostean, historikoko beti bazterrean egon den herri honen jazarpenari ekin dio berriz. Horren guztiaren aurrean, mugimendu horren aldeko aktibista askok Europara alde egin behar izan dute.

Gernikak eta Rifeko Al hocemiako eremuaren artean elkartasun lotura handia dago. Gernikatik Mundura, Ideasur, Gernika Gogoratuz eta Azraf elkarteen izenean, Euskal Herriko amazigh (bereber) jendearen laguntzaz, nazioarteko elkartasun eta kooperaziorako hainbat ekimen sustatu dira, Rifeko herriaren eskubideak eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko lan egiten duten kultura arteko jarduerak defendatzeko.  Azken asteetan, Errefuxiatuako harrera plataformak hainbat pertsonari egin die harrera gure eskualdean. Jardunaldi honen bidez, Rifeko herriaren borroka eta erresistentzia apur bat hobeto ezagutu nahi dugu, artearen eta kazetaritza zehatzaren bidez.

2019ko martxoaren 28a, osteguna, Elai-Alai  aretoan

“HIRAK” RIFeko ERRESISTENTZIA  MAROKOKO ERREINUAN: ARTEA ETA PROTESTA

18.00-19.00. Guernica Al hoceima-tik Gernikara: Protesta, memoria eta bakea Rifeko artearen bidez (Asouik Ridouan, margolaria; Saloua El Yamani poeta.

19.00-21.00. Rif:  Hirak-en anatomia. David Alvarado (Politologoa eta kazetaria) eta Khalid Amzir (AZRAF Rif-Euskal Herria elkartekoa)

Rif diptico 1

Desde 2016, el pueblo rifeño está denunciando la corrupción y el clientelismo del Gobierno títere del Régimen Político Marroquí (Majzen) y la situación de pobreza y marginalización que sufre esta zona del norte de Marruecos. La represión de las autoridades  no tiene límites. Junto a su líder Naser Zafzani, hay más de 600 personas presas políticos amazigh dispersadas por las cárceles marroquíes.

El “Hirak” o movimiento de contestación rifeño no cesa sus protestas, que no son más que la continuación de una larga historia de conflictos que comenzaron con la ocupación española y francesa y la República de Abdelkrim el Jatabi en la década de los años 20 del siglo pasado. La represión continuó bajo el régimen alauita de Mohamed V en las revueltas de finales de los años 50, y con Hassan II que reprimió con dureza la insurrección de 1984. Su hijo, Mohamed VI, tras varias reformas políticas y los intentos por ganarse a la población rifeña, y tras varios episodios de violencia estatal, ha vuelto a la persecución y represión de este pueblo históricamente marginado, por lo que muchos activistas de este movimiento se están viendo obligados a exiliarse en Europa.

Gernika y la zona de Al hocemia en el Rif tienen muchos lazos de solidaridad e intercambio comunitario. Desde Gernikatik Mundura, Ideasur, Gernika Gogoratuz y Azraf, con el apoyo de la diáspora “amazigh” (bereber) en Euskal Herria, y con la ayuda del Ayuntamiento de Gernika-Lumo se ha impulsado un buen número de iniciativas de solidaridad internacional y cooperación con el objetivo de defender los derechos del Rif y de actividades interculturales para favorecer la inclusión y la convivencia entre nuestros pueblos. También en las últimas semanas la Plataforma de acogida de Ongi Etorri Errefuxiatuak ha tenido que acoger a varias personas en la Comarca. Con esta jornada queremos acercarnos a través del arte y del rigor periodístico a la realidad de la lucha y de la resistencia rifeña

Jueves 28 de marzo de 2019: Sala Elai-Alai

“HIRAK” LA RESISTENCIA RIFEÑA EN EL REINO DE MARRUECOS: ARTE Y PROTESTA  

18.00-19.00h. Guernica Al hoceima-tik Gernikara: Protesta, memoria y paz a través del arte rifeño (Asouik Ridouan, pintor; Saloua El Yamani Poetisa) Exposición de fotos

19.00-21.00h . Rif: Anatomía del Hirak. David Alvarado.  (Politólogo y periodista) y Khalid Amzir (AZRAF, Asociación Euskal Herria-Rif)


MIGRAZIOAK ETA GENEROA: Rumores, estereotipos y prejuicios

febrero 28, 2019

MARTXOAK 7, ASTRAn, arratsaldeko 17.00etan

IMG-20190221-WA0006

Día 7 de marzo, a las 17.00 h en ASTRA


NAWAL BENAISSA, GERNIKA BAKEAREN ALDEKO SARIRAKO HAUTAGAITZAK EZ DU AURRERA EGIN Propuesta para el premio defensora de derechos humanos en el Rif de Gernikatik Mundura no ha salido adelante

febrero 7, 2019

foto 1

Urteetan pilatutako amorrua kaleratu zuen Rifeko protesta abiapuntu. Fikri 2016an hil zen, poliziek bota zuten gaztearen arraina zabor kamioi baten barrura, eta sartu zenean, norbaitek txikitzeko mekanismoa aktibatu eta hantxe bertan hil zen Fikri. Orduan, amazigak kalera atera ziren bazterketa historikoa salatzeko eta azpiegiturak eta baliabideak aldarrikatzeko. “Hirak”a edo Rif-eko matxinada hasi zen, eta Marokoren errepresioa itzela izan da. Hirak mugimenduarekin bat egin duten ehunka gazte atxilotu dituzte hilabeteotan, Zafzani burua haien artean, eta setio egoera ezarri zuten Rif-eko hirietan. Zoritxarrez, herri “amazigh”aren eta bere giza eskubideen aldeko matxinadari, komunikabideok eta nazioarteko komunitateak oso arreta gutxi jarri diote.

Protestak apaltzen joan dira, baina errepresio politikoa jarraitzen du. Giza Eskubideen aldeko abokatuen arabera, 400 preso politiko amazigh daude gaur egun, hamar kartzelatan sakabanatuta. Zafzani kartzeleratu ondoren, Nawal Beanissa ageri da orain liderra gisa, “matxinadarekin” emakumezkoen konpromezua adieraziz, kontuan izanda emakumezkoek Marokon ea inoiz ez dutela politikan parte hartzen.

Lau aldiz atxilotua, Nawal Benaissak jazarpena eta mehatxuak jaso ditu autoritateen partetik, eta 2018eko otsailean 15ean, hamar hilabeteko espetxe zigorra baldintzatua ezarri diote manifestazio bat bultzatzeagatik.

Amnesty International erakundeak kanpaina hasi zuen Nawal jasatzen ari den jazarpenak geldiarazteko, eta nazioarteko presioak espetxe zigorra bertan behera geratzea lortu du. Rif-ean bakea eraikitzeko eta berraskidetza bultzatzeko, Nawal Benaissa giza eskubideen aldeko borroka honetan jarraitzea behar dugu.

Rif-eko giza eskubideak eta bakearen alde lanean diharduen emakume anonimoen eginkizuna saritzeko, Gernikatik Mundurakoek, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko XV. Gernika sarietara NAWAL BENAISSAren hautagaitza aurkeztu genuen.

Zoritxarrez gure hautagaitzak ez du aurrera egin, Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo historialariak, eta Christos Stylianides Laguntza Humanitario eta Krisien Kudeaketarako Europako Batzordeko Komisarioa sarituak izan direlako. Pena eman digu gure hautagaitzak aurrera ez egitea, bereziki, sari honetan emakumeen bakerako konpromezua oso gutxitan saritzen delako.

Beste sari-proposamen batzuk izan dira:

-Jonathan Powll, David Harland, Brian Currin eta Ram Manikkalingam Euskal gatazkaren konponketan egin duten lanagaitik

-ICAN, International Campaign to Abolish nuclear Weapons (Arma Nuklearren Indargabetzerako Nazioarteko Kanpaina)

-Yayo Herrero, Antropologoa, ingeniaria, irakaslea eta ekintzaile ekofeminista

foto 2

NO HA SALIDO ADELANTE LA CANDIDATURA NAWAL BENAISSA AL PREMIO GERNIKA PAZ Y RECONCILIACIÓN: Desde Gernikatik Mundura, hemos pretendido mostrar nuestra solidaridad y admiración por la lucha de la activista de derechos humanos Nawal Benaissa en la defensa del bienestar del pueblo rifeño.

Perseguida por las autoridades marroquíes, esta mujer, es una de las lideresas más destacadas del “Hirak” o la revuelta del pueblo “amazigh” (bereber), históricamente reprimido por el régimen alauita de Marruecos. Gernika tiene estrechos lazos con el pueblo rifeño desde hace muchos años. Con esta candidatura queríamos subrayar el trabajo de miles de mujeres anónimas que luchan por la paz y la reconciliación.

Esta vez no ha podido ser. El premio ha ido a parar a los historiadores Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo; y al Comisiario europeo de ayuda humanitaria Christos Stylianides.


GERRAGATIK IHES EGIN ZUTENAK OMENDU DITU OOEek: Busturialdeko Harrera Taldeak ha reclamado en Gernika a las instituciones una mayor implicación en la acogida de refugiados y migrantes que llegan a Euskadi.

diciembre 16, 2018

ooe omenaldiErrefuxiatuen aferan «daukaten erantzukizuna» beren gain hartzeko eta eskura dituzten baliabideak eskaintzeko eskatzeaz gain, «arrazismoa baztertu, kulturartekotasuna sustatu eta giza eskubideak errespetatzeko neurriak» hartzeko galdegin diete erakundeei Busturialdeko Harrera Taldeko kideek Gernika-Lumon egin duten agerraldian.

Gernika-Lumoko Batzarretxearen atarian egin du prentsaurrekoa Busturialdeko Harrera Taldeak, migratzaile eta errefuxiatuen egoera aztertzeko eta, era berean, 1937ko bonbardaketatik bizirik ateratakoei omenaldia egiteko.

Gogoratu dute «gutxik uzten dituztela bere sorterria, familia eta lagunak atzean gogo onez» eta egun ere migratzaileak «miseriatik, pobreziatik eta gerratik ihesi» dabiltzala, «behin euskaldunok egin genuen bezala».

Nabarmendu dute Busturialdean elkarlanean errefuxiatu eta migratzaileei arreta emateko antolatu direla eta erakutsitako «elkartasuna eta konpromisoa» txalotu dute. Ildo horretan, erakundeei ere dei egin diete, daukaten erantzukizuna beren gain hartzeko eta eskura dituzten baliabideak eskaintzeko. «Arrazismoa baztertu, kulturartekotasuna sustatu eta giza eskubideak errespetatzeko neurriak hartzea ere ezinbestekoa da», gaineratu dute.

«Errefuxiatuek beren bizitzen gaineko autonomia osoa ahalik eta azkarren edukitzeko, instituzioetatik eskaintzen den harrera integrala izan behar dela» ere aipatu dute.

Hori dela-eta, eskualdeko udalerriei bide-orri bat helarazi diete «gaurtik aurrerako elkarlana josteko asmotan».

«Euskaldunok ondo dakigu zer den gure herria atzean uztea, ihes egitea eta beste herrialde batzuetan errefuxiatuta egotea. Orain beste batzuk ere badira egoera horretan aurkitzen direnak, beraz, gure historiari zintzo, kontzientziaz eta arduraz jokatzea dagokigu», nabarmendu dute.

Azkenik, «inor ez dela ilegala» aldarrikatu eta etorkinek bizi duten egoera salatzeko, hilaren 22an Gernika-Lumoko kaleetan egingo den kalejiran parte hartzeko deia egin dute.

Iturria: NAIZ

https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20181216/erakundeen-inplikaziorako-deia-egin-du-busturialdeko-harrera-taldeak

oee omenaldi (2).jpg

Ongi Etorri Errefuxiatuak homenajea a los que huyeron de la Guerra Civil. La plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak ha reclamado en Gernika a las instituciones una mayor implicación en la acogida de refugiados y migrantes que llegan a Euskadi.

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.eitb.eus/es/pueblos-ciudades/videos/detalle/6065284/video-ongi-etorri-errefuxiatuak-homenajea-huyeron-guerra-civil/

https://www.eitb.eus/eu/herriak-hiriak/bideoak/osoa/6065145/bideoa-gerragatik-ihes-egind-zutenak-omendu-ditu-ongi-etorri-errefuxiatuakek/

oee omenaldi (1).jpg


“El discurso bélico retroalimenta las estructuras patriarcales y pone los recursos materiales y humanos al servicio de la guerra” NORA MIRALLES (Centro Delás, Barcelona) Abenduak 17, VI JARDUNALDIAK ANTIMILITARISMOA ETA MEMORIA HISTORIKOA

diciembre 10, 2018

Nora Miralles

Antimilitarismo eta Memoria Historikoari buruzko Gernikako VI. Jardunaldiak egingo dira ASTRAN. XXI. mendeko bakearen agendaren inguruko azterketa eta eztabaidarako hausnarketa-eremu bat ireki nahi izan dugu, dimentsio global eta tokiko dimentsio batetik. Bakearen eta gatazken azterketak eta kultura artekotasun eta garapenaren inguruko kooperazio azterketak dira deialdia egin duten elkarteek jorratzen dituzten gai nagusiak; Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura eta Ideasur.

Aurten, Giza Eskubideen Adierazpen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrenaren baitan, aukeratutako gaien artean, aztertu egingo dugu erresistentzia egoera desberdinak eta beldurraren politiken aurrean ditugun aukerak;  Bigarren saioan, Nuria del Viso (FUHEM-ecosocial) ikerlariaz gain, Nora Miralles, Delás, Bakearen Ikasketen zentroko ikertzailea izango dugu. Militarismoak eta segurtasun politika berrien ondorioak genero ikuspegi batetik aztertuko ditu, salatzeko nola gudeetarako emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak aprobetzatzen diren.

Af_VI_jornadas_antimilitaristas_CARTEL_A3_web

NORA MIRALLES, Investigadora del Centro Delás de Estudios por la paz de Barcelona nos hablará  de cómo el discurso de la militarización y de la securitización retroalimentan a las estructuras patriarcales, y ponen los recursos materiales y humanos al servicio de las guerras. Roles y jerarquías de género y la división sexual del trabajo que reservan a los hombres el ejercicio del poder político en el ámbito público, y que deja a las mujeres en el ámbito privado de las labores reproductivas, son aprovechadas por el militarismo y sus nuevos objetivos securitarios.

 

Este próximo lunes, día 17 de diciembre del 2018, en ASTRA, en la segunda parte del seminario, a partir de las 18.00h, Nora Miralles llevará a cabo su presentación titulada: “Análisis de género de las políticas de securitización y militarización”.

Referencias bibliográficas:

http://www.centredelas.org/es/publicaciones/informes/2795-informe-30-genero-y-cultura-militar-vidas-cuerpos-y-control-social-en-la-guerra

http://www.centredelas.org/es/levantandomuros

 

Infografia_LevantandoMuros_CentreDelas_TNI_StopWapenhandel_CAST_baixa