EGITARAUA:
16.30-18.00. Umeentzako Tailerrak/Talleres infantiles
18.00-18.15. Haitiren Ingeniería Sin fronteraseko proiketuaren aurkezpena/Presentación proyecto de ISF en Haití
18.15-19.00. BEGO ALABAZAN Kontu kontularia «Barre egiteko ipuninak»/Cuenta cuentos
19.30-21.00. THE IOSEBEATLES Kontzertua/Concierto rock THE IOSEBEATLES
NON/DONDE: ASTRAN
NOIZ/CUANDO: Zapatuan/Sábado 2013.02.02, arratsaldeko 17.00etan/A partir de las 17.00h
Haitiko lurrikara izan zanetik hiru urte igaro dira eta Gernika eta Haitiren arteko alkartasunak jarraitzen dau. 2010.eko urtarrilaren 12an izandako 7 graduko lurrikara horrek Haiti astindu eban eta 300.00 hildako itxi ebazan eta 1.5 milioi lagun inguru etxe barik geratu ziran.
Gogoratu behar da Gernikaldean 2010ean jasotako ia 25.000 euroak Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniariak (ISF) bitartez bideratu zirala. Erakunde horrek, larrialdirako botikak eta mediku talde bat Haitira bota ebazan, eta proposatu euskun geratzen zan dirua Areguy-n eregiteko zan osasun-zentroa aurrera atarateko izatea, eta ganera horretarako Gernika-Lumoko Udalak garapenerako lankidetzaren proiektuetarako 2011. urtean egindako deialdian 12.000 € aurreikusi izan ziren eta Gernikatik Mundurak beste 3.000 € jarri ebazan.
Bertako jendearen eta Euskal Herriko ISFko lanaren esker, Gernikaldeko eta beste ekarpen ekonomiko lagunduta, gaur egun, osasun-zentroa errealitate bat da eta Areguy-ko bizilagunen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen joango da.
Lan hori eskertzeko eta osasun-zentroa martxan dagoela ospatzeko HATIren aldeko jaialditxoa ASTRAn egitea pentsatu dogu. Jaialdian batutako diruek Euskal Herriko ISFrentzako izango dira, euren Haitiko lanarekin jarraitzeko. Animatu eta ea preparatu dogun egitaraue gustatzen jatzuen!!