SOZIALIZAZIO ASKARIA «GERIZPETATIK 11 IZPI» RESULTADOS DEL PROCESO Y PASOS A SEGUIR

marzo 25, 2022

Kaixo!!👋🏼

Desde Gernikatik Mundura os invitamos a juntarnos en Astra para compartir y charlar con un cafecito y pastas sobre lo realizado los últimos años y poder entrelazar aportes 🌱

Habrá te, café, pastas y, sobre todo, buena compañía!  Animaros a acercaros, si sea un ratito, os esperamos! 😊

Kaixo!!
Gernikatik Munduratik Astran elkartzera gonbidatzen zaituztegu, azken urteotan egindakoari buruz kafetxo batekin eta pastekin hitz egin eta ekarpenak egin ahal izateko

Tea, kafea, pastak eta, batez ere, konpainia ona egongo da! Hurbildu zaitezte, pixka batean bada, zuen zain gaude!


CHARLA DEBATE: BRASILGO EGOERA POLITIKOA ETA HERRI MUGIMENDUARENTZAKO ERRONAK-Situación política de Brasil y desafíos para el Movimiento popular

octubre 14, 2021

Pandemiaren geldialdiaren ondoren, Euskal Herriko MSTko Lagunen Batzordeek elkartasuna eta esperientzia-trukea berriro martxan jarri nahi dugu Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduarekin. Gernikatik Mundurak bi hamarkada luze daramatza nekazarien mugimendu honekin kolaboratzen, eta hitzaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Hitzaldia datorren ostiralean, urriaren 22an, 19: 00etan, Bilboko Hikateneoan izango da, Rosana Fernandes MSTko militantearen eskutik.

Bide batez, gure batzorkide Bea Casadok «Pedagogia politikoak Lurraldeak lehiatzeko. MSTren hezkuntza-esperientzia». liburua aurkeztuko du.


GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN ERAKUSKETA-Exposición artística

junio 18, 2021

GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN ERAKUSKETA: Busturialdea, Kolonbiako Tolima eta Caquetá eta Mozambikeko Maputo eta Cabo Delgadoko ARTibistek beren lurraldeetako gatazka kapitalista, patriarkal eta kolonialen aurrean bizi alternatibei buruzko lanak aurkeztuko dizkigute. Etor zaitez Astrara ekainaren 21etik uztailaren 5era eta bisitatu erakusketa interesgarri hau.

EXPOSICIÓN ARTÍSTICA TERRITORIOS EN CONFLICTO: Los conflictos y las alternativas de vida de Maputo, Cabo Delgado en Mozambique; Caquetá y Tolima en Colombia; y Busturialdea-Urdaibai; contadas a través del arte por las comunidades que son protagonistas de su futuro. Una exposición muy interesante!

https://www.facebook.com/plugins/post.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2FGernikatikMundura%2Fposts%2F328014285514857&show_text=true&width=500


Kolonialismoa, imperialismoa – SITUACIÓN EN SENEGAL

marzo 17, 2021

Astran elkartu ginen garrantzi handiko gaiei buruz hitz egiteko; nazioarteko errealitateak gure udalerrietara hurbildu nahi ditugu, horietan bizi baitira sorburu eta ondorioak, elkarri lotuta baitaude. Busturialdean bizi diren pertsona migranteek zer kontatu nahi diguten entzutera eta ezagutzera animatzen zaituztegu, eta zergatik den garrantzitsua hemen, gure tokietatik, tratatzea.

Nos juntamos en ASTRA para conversar sobre temas de tremenda importancia porque queremos acercar las realidades internacionales a nuestros municipios, en los que se viven las causas y consecuencias, porque están inter-relacionadas. Os animamos a venir, escuchar y conocer a próximos encuentros para escuchar las cosas que nos quieren contar las personas migrantes que habitan Busturialdea, y por qué es importante que lo tratemos aquí, desde lo local.


LARROSEN ARANTZAK: Loreen esplotazio transnazionalaren berbalida, HEGOAko masterreetako ikasleak antolatuta

marzo 13, 2021

Eta zergatik animatzen zaituztegu ekitaldi honetara?

Aski ezagunak dira hegoalde globalean egiten den estraktibismoa, edo nekazaritza edo meatzaritzako ustiapena. Baina zer dago lore baten sinpletasun eta edertasunaren atzean?

Urtero, San Valentin eta San Jordi bezalako ekitaldiek, inkontzienteki, eragin izugarria izaten dute hego globaleko herrialdeetan, hala nola Ekuadorren, Kolonbian, Kenyan eta Etiopian, non enpresa transnazionalek irabaziak lortzen dituzten ingurumenaren eta gizakiaren ustiapenetik abiatuta. Ustiapen hori, batez ere, eskulan feminizatuan oinarritzen da, eta arrosen arantzak bizitza prekarioak bihurtzen dira.

2018-2019 ikasturtean, Kolonbiako eta Kataluniako Hegoako ikasleek _Traslasflores_ ekimena sortu zuten, transnazionaletako praktikak salatzeko. https://traslasflores.com /


Gutako askok partekatu ditugu etorkizunarekiko ditugun ziurgabetasunak, egungo testuinguruak sortutakoak. Eta, batzuetan, baliteke buruan izatea aurten Hegoan puntu eta amaiera bat dela, eta hortik aurrera bakoitzak geure kabuz bilatu beharko duela bizitza.


Mintegi honetan adierazi nahi dugu posible dela prozesuak sortzea Hegoako ikasleen arteko lankidetzatik abiatuta; izan ere, ikasle horiek, oro har, ez datoz bat establishment-arekin, eta ez du zertan amaiera izan, baizik eta puntu eta jarraitu bat, non gu askok matxinadak berberak partekatu ahal izango ditugun.


Lanak eta zereginak elkartzen direla jakinik, agendan lekutxo bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, astearteko eta asteazkeneko saioetara joan ahal izateko.


TRASLASFLORES: Charla en directo y on line sobre la explotación transnacional de las flores organizada por el estudiantado de los máster de HEGOA

marzo 13, 2021

¿Y porqué os animamos a asistir a este evento?

Son bien conocidos, el extractivismo que se realiza en el sur global, o la explotación en los campos agrarios o minerías. Pero … ¿Qué hay detrás de la simpleza y belleza de una flor?🌹


Cada año, eventos como San Valentin y San Jordi tienen inconscientemente un terrible impacto en países del sur global, como Ecuador, Colombia, Kenia y Etiopia, donde empresas trasnacionales se lucran a partir de la explotación medioambiental y humana. Una explotación que recae sobre todo en mano de obra feminizada, y donde las espinas de las rosas se convierten en vidas precarias.


En el curso 2018-2019, alumnxs de Hegoa de Colombia y Catalunya, colaboraron para crear la iniciativa _Traslasflores_ , donde denuncian las practicas de las transnacionales.https://traslasflores.com/


Muchxs de nosotrxs, hemos compartido las incertidumbres que tenemos hacia el futuro, generado por el contexto actual. Y a veces, puede que tengamos en la mente que este año en Hegoa es un punto y final y que a partir de ahí cada uno nos tendremos que buscar la vida por nuestra cuenta.


En este seminario, queremos trasmitir, que es posible crear procesos a partir de la cooperación entre el alumnado de Hegoa, un alumnado que generalmente no comparte el establishment, y que no tiene porqué ser un final si no un punto y seguido, donde muchxs de nosotrxs podamos compartir las mismas trincheras.


Conscientes de que se juntan los trabajos y tareas, os queremos invitar a que hagáis un huequito en la agenda para poder asistir tanto a la sesión del martes como a la del miércoles🦋


Yemengo gerraren aurkako ekintza politiko eta poetikoa Gernikatik / Acción política y poética contra la guerra en Yemen desde Gernika

febrero 3, 2021

Gernika-Lumotik, Bakearen hiritik, urtarrilaren 24ean bat egin genuen «World Says No to War on Yemen – Global Day of Action-» nazioarteko kanpainarekin. Online egindako ekintza politiko eta poetiko batean parte hartu genuen: Hunger Ward pelikula ikusi, Solidarios Sin Fronteras-eko (SSF) kidea den Fathenen bideoa ikusi eta SSF-ko Eva Gil, Yemengoa den Haithem Althubhany eta Gerra Hemen Hasten Da kolektiboko kidea den Luis Arbiderekin Yemengo gerraren analisi politiko eta soziala egin genuen. Lilibertsoko Koldo Gezuragaren eta Haithem-en bertso eta olerkiak ere entzun genituen, eta eztabaida aberatsa izan genuen ikus-entzuleen ekarpenekin. Hona hemen egindako ekintzen laburpen bideoak:

Desde Gernika-Lumo, ciudad de la Paz, el 24 de enero nos adherimos a la campaña internacional «World Says No to War on Yemen – Global day of Action-«. Participamos en una acción política y poética online: Vimos la película Hunger Ward, el vídeo de Fathen, miembro de Solidarios Sin Fronteras (SSF) y hicimos un análisis político y social de la guerra en Yemen con Eva Gil, de SSF, Haithem Althubhany, de Yemen, y Luis Arbide, del colectivo La Guerra Empieza Aquí. También escuchamos bertsos y poemas de Koldo Gezuraga, de lilibertso, y Haithem, y tuvimos un debate interesante con las aportaciones de los telespectadores. Estos son los vídeos resumen de las acciones realizadas:

«Hunger Ward» dokumentalak, ahaztutako gerra baten lehen lerroan heriotzaren aurka borrokan dabiltzan Yemengo hainbat osasun-langileren eguneroko bizitza erakusten du. Honen ostean, Fathen al Osimi-ren bideoa ikusi genuen, Yemengo herritarrek bizi duten egoera humanitario izugarria azaltzen du bideo honetan.

El documental «Hunger Ward» muestra la vida cotidiana de varias sanitarias yemeníes que luchan contra la muerte en la primera línea de una guerra olvidada. Después, vimos el vídeo de Fathen al Osimi en el que se explica la terrible situación humanitaria que viven los y las ciudadanas yemeníes.

Ikusi, entzun eta ikasitakoak suminez beteta utzi gintuen. Halere, ardura eta ekintza gure eginda, Euskal Herritik, gure esku dagoen guztia egiteko irmoa dugu: armen salerosketa bidegabea eten, Unibertsitateak garapen militarrarekin duen harremana moztu, kontzientzia garatzeko honelako ekintzak antolatzen jarraitu, kaleak hartu… Eta bihotzak negar egiten duenerako, Haithem-en poesia edota Koldoren bertsoak entzun ditzakegu, berriz indarrez betetzeko.

Lo visto, oído y aprendido nos dejó indignadas. Sin embargo, con nuestra responsabilidad y acción, desde Euskal Herria, tenemos la firme voluntad de hacer todo lo que esté en nuestras manos: cesar el tráfico injusto de armas, cortar la relación de la Universidad con el desarrollo militar, seguir organizando acciones de desarrollo de conciencia, tomar las calles… Y cuando el corazón llore, podemos escuchar la poesía de Haithem o los bertsos de Koldo para volver a llenarnos de fuerza.


BUSTURIALDEKO HITZAN: Sara Nicholson -«Gerizpetatik 11 izpi» proiektuko kidea. «ENTZUTEN EZ DITUGUN AHOTSAK ERDIGUNEAN JARRI GURA DITUGU.

enero 22, 2021

Gernikatik Mundurak ‘Gereizpetatik 11 izpi’ proiektua jarri du martxan, parte hartze prozesuetan jasotzen ez diren gereizpetako herritarren bizimoduak eta errealitateak erdigunean jartzeko.

2021.01.22. Ane Maruri

Gernikatik Mundurak herritar kritikoagoak sortzen laguntzeko helburuagaz Gereizpetatik 11 Izpi. Sumando voces silenciadas a las narrativas de vida proiektua jarri du martxan. Hegemoniatik aparte dauden ahotsetan arreta jartzea du helburu, gereizpetan dauden herritarren errealitatea ezagutzeko, biltzeko, aztertzeko eta zabaltzeko.

Proiektua Gernika Gogoratuzek eta Gernikatik Mundurak burututako Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak proiektuaren ondorioetatik sortu da. Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozanbike) eta Urdaibaiko (Euskadi) bizi erronka eta alternatibei buruzko ikerketa egin zuten, gaitasun kolektiboak indartzeko eta eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalei aurre egiteko. Prozesu parte-hartzaile honetan pertsona eta kolektibo anitzek parte hartu zuten arren, izandako gabezien artean, normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu eta horiek ere entzun behar zirela ondorioztatu zuten. Narratiba horiek sendotzeko gereizpetan daudenen ahotsak entzutea “ezinbestekoa” dela dio Nicholsonek.

Zertan datza proiektuak, eta zeintzuk dira helburu nagusiak?
Urdaibain eta Kolonbiako Toliman bultzatu dugun ikerketa da. Helburua da lurraldean dauden bizimodu anitzengana hurbiltzea, entzutea, ezagutzea, elkarrekin hausnartzea eta, batez ere, gizarte kritikoago eta inklusiboago bat sortzea. Izan ere, ulertzen dugu gure lurralde eta bizi ereduak hainbat eragin inposatuetatik sortzen dira. Gure lurraldeak perspektiba heterosexual, heteronormatibo, patriarkal eta arrazista eta klasista batetik eraikita daude. Hala, prozesu parte hartzaile bat sortu gura dugu, non hegemonikotasun horretatik kanpo geratzen diren pertsonak parte hartu ahal duten, eta horrela lurraldeari buruz eta bizi eredu duinei buruzko narratiba bat sortzea. Urdaibain eta Toliman entzuten ez ditugun ahotsak entzun eta horien errealitatea erdigunean jarri gura dugu.

‘Gatazka Egoeran dauden Lurraldeak’ proiektua da abiapuntua.
Bai, 2019an amaitu zen proiektu hori, eta orain bigarren fasean gaude. Baina ondorioak atera genituenean ohartu ginen inklusibotasunari arreta handiagoa jarri behar geniola, eta normalean entzuten ez diren ahotsengana hurbildu behar ginela. Hainbat ahotsetara heldu ginen, parte hartze prozesu bat bultzatu genuen, baina autokritika egin eta ikusi genuen bazeudela landu barik geratu ziren errealitateak. Desikasten, ikasten eta sortzen joatea da asmoa. Orain landuko ditugun ahotsak beti proiektuen parte izatea da asmoa, ez izatea gehigarri bat. Hala ere, ulertzen dugu, proiektuen parte izateko gu ere trebatu egin behar garela, eta horretan gaude.

Beharrezkoa da hegemonia orokorretik kanpo dauden ahotsak jasotzea. Euren errealitatea ezagutzeko beste aspektu batzuk lantzea dakarrelako.
Biktimizatu eta erromantizatu barik, onartu egin behar dugu zentrotasunetik kanpo geratzen diren bizipenetatik eta esperientziatik alternatibak sor daitezkeela. Eta horrek gizarte eredu bat eraikitzerakoan lagundu ahal gaitu. Gure asmoa ez da bakarrik entzun eta hortik gaiak jorratzea: kolektibotasuna sortzea da asmoa, ahalmen kolektibo hori sortzen jarraitzea.

«Esanguratsua da ikustea zenbat diren ezagutzen ez ditugun errealitateak»

Gereizpetako kolektibo horien artean, norekin egin duzue lan? Zeinen iritziak jaso dituzue?
Lanketa sakona izan zen norekin lan egin behar genuen erabakitzea. Ez zen lanketa erraza izan. Izan ere, zelan definitzen ditugu gereizpeak? Zein irizpide hartzen ditugu kontutan? Azkezapalkuntza eredu hegemonikoak kontuan hartuta hasi ginen lanean, generoa, sexu orientazioa, klasea, arrazakeria eta inmigrazio prozesuen begiradatik. Hala ere, jendeagaz berbetan goazen heinean, konturatzen joan gara beste irizpide batzuk ere badaudela eta horiek lantzen gabiltza. Kontuan izan ditugu baita ere aniztasun funtzionala duten pertsonak, baina onartu egin behar dugu gauza horiek lantzeko prestakuntza bat behar dugula. Eta badakigu zaindu egin behar ditugula lantzen ditugun taldeak. Eta zaintzeko, jakin egin behar da zaintzen. Gernikatik Mundurak urte askotako harremana du Ideasurregaz, eta euren parte ez diren etorkinekin ere. Hortik hasi gara.

Zein fasetan dago proiektua?
Hainbat elkarrizketa egin ditugu lurraldean erreferenteak diren pertsona batzuekin, lurraldea ezagutzen dutenik. Eta hortik informazio eta kontaktu asko lortu ditugu. Kontaktu horiekin harremanetan jarri gara, eta ikusi dugu nork gura duen horrelako proiektu batean parte hartu. Hau da, lurralde kontzientzia izanda, gure prozesu pertsonal eta kolektiboei buruz berbetako eta narratibak konpartitzeko asmoa dutenak aurkitu ditugu. Zelan bizi dugun gure gorputza, herria, auzoa eta zelan gustatuko litzaigukeen bizitzea aztertu ditugu, betiere lurraldean eta duintasunean pentsatuta. Hortik abiatuta, zein prozesu egin gura dugun aztertu gura dugu.
Momentuz, elkarrizketa batzuk egin ditugu zortzi-hamar pertsonagaz; besteren artean, mankomunitatekoekin, mugimendu sozialistakoekin edota lanbide ekimenekoekin egon gara. Konstziente gara errealitate batzuetara oraindik ez garela heldu, baina nahi dugu. Baserri mundura hurbiltzen gaude, emakume eta gazte baserritarrengana. Pausoz pauso gereizpeetara hurbiltzen ari gara.

Busturialdean zelako izan da parte hartzea?
Elkarrizketa batzuk eginda, orain hasiko gara prozesu parte hartzailea gehiago garatzen. Orain, gure asmoa da pertsonak kontaktatzea eta elkartzea, zelan edo halan. Hurrengo pausoak dira elkartzeko espazioak sortzea eta pentsamendu eta sozializazioaren laborategi bat eraikitzea. Zelan bizi garen eta gure ongizate eredua zein den aztertu gura dugu. Guk uste dugu ongizatea ez dutela instituzioek definitzen, guk geuk definitzen dugula. Gereizpetan daudenek kritikotasunetik definitutako ongizatea zein den ikusi gura dugu. Zelan definitzen dugu hori, zelan gaude eta zein prozesutan aurkitzen dugu gure kolektibotasuna. Hori da aztertuko duguna, baita zelan lagun dezakegun horretan ere.

Busturialdean eta Kolonbian egin dituzue elkarrizketak lurraldeko bakoitzeko herritarrekin.
Proiektua Busturialdeak eta Kolonbiako taldeek bultzatu dugu. Baina, taldeak banatuta daude. Gernikatik Mundurakoak gara Busturialdeko bidelagunak. Hala ere, bi lurraldeetan hainbat eremuko jendea dago lanean: esperientzia handiko ikertzaileak, aktibistak, ikasleak, langileak… Guretzako garrantzitsua da taldea ere anitza izatea, begirada hegemonikoak saihesteko. Gu geu ere ikertzaile eta ikertuak izan behar gara. Ez gara ikertutako objetuak izango, baina hegemonia saihesteko neurrietako bat da hegemonia horren parte ez izatea. Lurralde batek duen aniztasuna taldean sartzen ahalegintzen gara.

Zer ari dira aztertzen Kolonbian?
Azken urteetan, Kolonbian Cajamarcako herriko nekazari eta bestelako mugimenduak antolatuta egon dira, Kolosa izeneko meategiaren kontra egiteko. Eta herri kontsulta bat eginda, lortu zuten hori atzera botatzea. Baina gaur egun bestelako arazoak daude mahai gainean; besteren artean ahuakatearen monolaborantzaren esportazioa. Hori eta herrian sortzen diren botere harremanak lantzen ari dira. Izan ere, han ere kolektibo batzuk kanpoan geratzen dira halako prozesuetan, ez dira kontutan hartzen, nahiz eta euren jardun eta iritzia garrantzitsua izan. Euren artean gazteak daude. Aztertzen dabiltza, baita ere, landa eremuan bizi diren emakumeen bizimodua. Euren isolamenduari eta euren antolatzeko alternatibei buruz hitz egiten ari dira. Izan ere, askotan euren artean antolatzen dira eta hortik asko ikas dezakegu. Halaber, lan eskubiderik ez duten nekazari jornalarien iritziak jasoko dituzte. Errealitate hori nahiko handia da han, eta proiektuagaz euren zeresanak batu, errekonozitu eta ikasketa batzuk bultzatu gura dituzte. Horren lanketa egitea oso garrantzitsua da elkarbizitza sortzeko.

«Eskubiderik ez duten nekazari jornalarien iritziak jaso dituzte Kolonbian»

Zer lortu gura duzue proiektuagaz?
Proiektua prozesu bat da, bi herrialdeetan burutzen ari garena. Bakoitzak bere prozesua dauka, eta bakoitzak erabakitzen du zeintzuk diren euren lurraldeko gereizpeak, baina biok dauzkagu helburu berdinak. Prozesu honetatik elementu berak lortu gura ditugu, lurraldean eragina izan dezaketenak. Elementu horien artean, bideo bat eta elementu artistiko bat egitea pentsatu dugu, baita eskoletan lantzeko unitate didaktiko bat ere. Eskoletan lurraldean dagoen aniztasuna landu gura badute, bide hori erraztu gura diegu proiektuagaz. Garrantzitsua da gaztetatik ezagutzea eta balioan jartzea euren inguruan dagoen errealitatea zein den. Oinarrizkoa da gereizpeak identifikatzea. Izan ere, lurralde batean beharrezkoak diren pertsonak dira, beharrezko lanak aurrera eramaten dituztenak. Normalean gutxien baloratzen diren lan esparruak izaten dira. Zentralitate hegemoniko horretan baloratuta ez daudenak dira, baina gure bizitza mantentzeko benetan beharrezkoak direnak. Horiei aurpegia eta historia jartzea, eta errealiate hori gaztetatik lantzea herriaren edo lurraldearen begirada anitza garatzeko modu bat dela uste dugu. Baita euren lana balioan jartzeko ere.

Orain arteko esperientzia zelakoa izan da?
Desikaskuntza eta ikaskuntza prozesu bat izaten ari da. Zerbait proposatu eta herriak egiten du berba. Batzuetan zerbait proposatzen dugu, eta bestelako kontuak aurkitzen ditugu. Esanguratsuena da ikustea zenbat diren ezagutzen ez ditugun errealitateak, eta zelako garrantzitsuak diren euren jardunak. Ikusi dugu zahartzaroaren bakardadea zelakoa den, baita baserritarren bizi eredua zein gutxi zainduta dagoen ere. Gazteei ere erreparatu diegu, eta euren sexualitatea zelako ausardiaz definitzen duten ikusi dugu. Prozesu migratzaileen indarra eta arrazakeria salatzeko ezagutzen ez ditugun zenbat alternatiba dauden ere ikusi dugu. Horiek eta gehiago ezagutzea oso garrantzitsua da. Askotan munduan injustizia asko dagoela esaten dugu, baina ez gara konturatzen gure auzoetan zelan bizi diren. Eta gure lurraldean zelako bizimoduak dauden.


YEMEN: Nazioarteko protestarako deialdia. Astelehena, 2021eko urtarrilaren 25a / Convocatoria a la protesta internacional – lunes, 25 de enero de 2021.

enero 20, 2021


YEMENGO GERRAREN ETA ARMEN ESPORTAZIOAREN AURKAKO EKINTZA POLITIKO ETA POETIKOA / Acción política y poética contra la guerra en Yemen y la exportación de armas

enero 15, 2021

Gernika-Lumo hiritik, gaur Bakearen ikurra dena, 2021eko urtarrilaren 24an, igandean,11:30etik 14:00etara, Astra arma fabrika zaharrean eta Picassoren “Guernica” artelanaren erreprodukzioaren ondoan, zine-foro bat eta ekintza poetiko bat egingo ditugu Bilboko itsas-portutik Euskal Herrian eta Europatik armen trafikoa salatzeko eta Yemenen Gerra amaitzea eskatzeko.

Desde la ciudad de Gernika-Lumo, hoy símbolo de la Paz, el 24 de enero de 2021, entre las 11.30 y 14.00h, en la antigua fábrica de armas ASTRA y junto a la reproducción del Guernica de Picasso, celebraremos un cine-foro y una acción poética, para denunciar el tráfico de armas desde el superpuerto de Bilbao en el País Vasco y desde Europa, y exigir el fin de la Guerra en Yemen.

POLITICAL AND POETIC ACTION AGAINST THE WAR IN YEMEN AND THE EXPORT OF ARMS

From the city of Gernika-Lumo, today a symbol of Peace, on Sunday January 24th 2021, from 11:30 to 2pm, we are holding a cinema-forum and a poetic action in the old Astra arms factory presided by a reproduction of Picasso’s «GUERNICA». We join the «international day of action on January 25th 2021» to denounce the traffic of arms from the port of Bilbao (Basque Country) and from Europe, and to demand the end of the War in Yemen.